Gutun eredua

Enviado por Chuletator online y clasificado en Matemáticas

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,69 KB

1.Liburu honetako pertsonarik garrantzitsuena Ane da. Hasieran, Ane triste eta arazo asko dituen pertsona da: janariarekin, bere azken mutil-lagunarekin...

Istorioa aurrera doan heinean, bere arazoak alde batera uzten ditu eta pixkanaka pixkanaka pertsonalki hobetzen doa;
Alaiago dago, egunero eta eguneko jatordu guztiak errespetatzen ditu,  bere mutil-laguna alde batera uzten du eta bere aitonaren kasua ikertzen hasten da.


2.Anek hasieran  bere aitona hiltzailea zela pentsatzen zuen, baserria hobetzeko aitonaren baserrian zuhaitzak landatzen zegoenean, Carlos Urrutiaren gorpua topatu zuelako.

Kasu hau konpontzeko edo ezagutzeko hainbat pertsonekin hitz egin zuen, informazio gehiago eskuratzeko eta batzuk beste batzuk baino gehiago lagundu zuten. Adibidez; Maiderrekin hitz egin zuen baina ez zion gehiegi lagundu, Gepperekin ere hitz egin zuen eta hau txarra izan arren hainbat gauza argitu zizkion. Bi pertsona hauekin hitz egiteaz aparte, Malenferekin gauzak argitu zituen. Maleferrek  Aneren aitonak emandako gutun bat zeukan. Gutun horretan Carlos Urrutiaren gorpua auto batean aurkitu zuela, esku barik eta bere baserrian lurperatu zuela, biak elkarrekin egoteko eta adiskidetasun sinbolo moduan zeukala, esaten zuena. Hori irakurrita, Anek bazekin nola hiltzen zituen arotzak bere biktimak.

Informazio guztiari esker Anek bazekin bere aitona ez zela arotza eta guztiz lasaitu zen.


3.Agertzen diren lekuak hauek dira: Donosti, aitonaren baserria (Nafarroan) eta Frantzia


Baserria: Aneren aitona bertan bizi zen hil zen arte eta Anek bere baserria oinordetu zuen. Baserria garbitzen zegoenean, pertsona bat lurperatuta aurkitu zuen.Pertsona hau Carlos Urrutia zela konturatzen da. Harrituta, bere aitona Carlosen hiltzailea zela pentsatu zuen, eta beraz, ikertzeari ekin zion.

Donosti: Bertara doa, Carlos Urrutiarekin  hitz egiteko, baina hilda dagoenez Maider, alargunarekin hitz egiten du, informazio bila. Hobeto esanda, bi aitonen informazio bila eta beraien arteko adiskidetasuna eta abar…

Baina ez du lortzen informazio askorik,  biek Kleopatra deitutako figura bat zeukatela, bakarrik. Azkenean Anek eta Maiderrek telefono zenbakia ematen diote elkarri, laguntza emateko asmoarekin.

Frantzia:Bertara doa, Frantzian dena gertatu zelako: koadroak lapurtu zituzten Villeneuveko gazteluan eta lapurketako partehartzaileak hil zituzten lekua.


4.Pons, Bartzlonan bizi den arteko irakaslea, Aneren atzetik doa, Aneren aititeak daukan Kleopatra figuratxoa interesatzen zaiolako. Horregatik Bartzelonatik etortzen da, figuratxoari buruzko informazioa lortzeko.


5.Azkenean,arotza Paul Mousin da, berak torturatu eta hiltzen ditu lapurketan parte hartu duten pertsonak.Torturatu egiten ditu biktimak mendekatzeko. Izan ere, txikia zenean lapurrek bere gurasoek nola torturatzen zituzten kusi behar izan zuelako,( koadroak bere gurasoenak zirelako ). Horren ondorioz banaka-banaka lapurketan parte hartu zuten pertsoneei eskuak mozten joan da.)

Biktima batek Malefer izena zuena , ez zion eskuak moztu bapatean bere semea agertu egin zelako eta ia ez zuen torturarik jaso.


  • Liburu hau asko gustatu zait, hasieratik amaierararte entretenigarria iruditu zait eta ez dut istorioaren haria galdu. Idatzita dagoen modua asko gustatu zait esaldi labur eta esanguratsu asko sartzen dituelako.Gainera, misteriozko  liburuak gogoko ditut eta agertzen diren pertsonaiak nahiko errealak dira. Liburutik aldatuko nuen bakarra heriotza  gutxiago egotea izango zen, azkenean errugabe asko hil direlako eta badaudelako beste modu asko gauzak konpontzeko.

Entradas relacionadas: