Gurutze ganga

Enviado por Chuletator online y clasificado en Arte y Humanidades

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,2 KB


-Frantzian sortu zen, gero Europara hedatu zen. Herrialde gehienetan, bai fatxada eta bai tinpanoak egitarau zehatza zeramaten. Eliza-erromanikoaren aldean, beirazko lehio handiek hartu zuten garrantzia. Arte honen sorrera, aurrekoaren berriketa beharrezkoaren ondorioz etorri zen. Eliza gotikoetan, arku zorrotzak eta gurutze gangak erabili zituzten gehienbat. Hau guztia, elizaren sabaiak eta paretek sorturiko indarra ondo banatzeko erabili ziren eta ondorioz, hainbat nerbioetan banatuko da indar hau. Nerbio hauek bi gurutze ganga elkar ebakitzean sortzen dira. Azkenik, altuera handiko elizak sortu zirenez eta nabeen altueratan desberdintasuna zegoenez, nabe nagusiko gangak eragiten zituen bultzadak, arbotantearen bitartez indargabetzen ziren.


1)Eraikuntza elementuak:


-Latin gurutzeko oina erabiliko dute hiru nahiz bost nabeetako katedral gotikoetan, Girola eratzen den tokian, bikoitza izango da batzuetan. Bestalde, alboko nabe batzuetan oraindik triforioari eutsiko diote.


-Arku zorrotzak, gurutze gangak, zutoin arkuak, pinakuluak eta beira-lehioak erabiliko dituzte. Bestalde, dorre lirainak goratzen ziren, atarien alde banatan: horrenbestez, areagotu zen arkitektura gotikoari darion bertikaltasun sentsazioa. Horrez gainera, programa ikonografiko guztiz xeheak bideratu ziren, atarietako eskultura eta erliebeetan.


2) Aldiak


Klasikoa; XIII.Mendea. Jarraia eman zitzaien aurreko mendean abiarazitako katedral batzuetako lanei(Paris, Chartres..) Aldi hontan, erdiko nabearen eta alboetakoenaren arteko aldea handia zen, eta guztiz zabaldu zen zutabeen arteko espazioak beira-lehioz.


Manierista: XIV.Mendea. Zorrotzagoak ziren arkuak eta dekorazio lanak azaldu ziren, gangetan bigarren mailako nerbiok ere azalduko ziren. Gerra eta egonezin handiko garaia izan zen Frantzian, horrela proiektu berri gutxiri ekin zioten


Garduna: XV.Mendea. Garai hontan, gangen nerbioak eta nerbioekin egindako marrazkiek gero eta bihurriago apaindu zituzten sabaiak. Dekorazio ere askoz korapilatsuagoa izango zen eta arku konopiala erabili zen.

ESKULTURA


Estilo gotikoak, inspirazio iturri nagusi bilakatuko zuen zentzuen mundua. Garai hontan, artistak, gauzen itxurari erreparatuko zion berriro naturalismoaren bila. Beste artista batzuk, pertsona ezagunen protagonismoa goraipatzeko erabiliko zuten eskultura garai hontan. Aipagarria da naturalismoa pertsonaien jarrera eta keinuetara ere zabaltzen zela. Erromanikoan irudiek jarrera zorrotza zuten, orain ordea, atezango desberdinetan kokatutako eskulturek eszena bat osatzen dute. Lan askotan, Deikundea, Ikustaldia, edo Jesus Haurtxoaren aurkezpena emango dira gaitzat).


Katedral handiekin loturik ageri dira lan gehienak. Garrantzi handikoa da hilobi eskultura. Halaber, XIV.Mendean, artistek pertsonaien baretasuna, eta antzeko sentimenduak transmitituko dituzte. Adierazkortasuna eta sentimenduak ondorioz areagotu egongo dira. XV.Mendean, errealitate profanoan, izaera sinbolikoari eutsirik, izaera patetikoa agerian uzten zutenak, ikuslea hunkituz


Gaiak: Azken juizioa, Deikundea, Itun zaharra eta Itun berria, Jaiokundea, Amaia Birjina haurrarekin(hontan, bi pertsonaien arteko lotura argi utziko du artistak) Bestalde, kristo nagusi da erretauletan eta tinpanoetan, nahiz atezangoetan.


Entradas relacionadas: