Greziako Tragedia: Jatorria, Antzerkia eta Maisu Handiak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Latín

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,84 KB

Greziako antzerkiaren jatorria

Tragedia grekoa: Greziako antzerkia ditiranboetatik sortu zen, nekazari mozorrotuek Dionisoren omenez kantatzen zituzten himno koral erlijiosoetatik. Dionisos (Bako) ardoaren eta lurraren emankortasunaren jainkoa zen.

Antzerkiaren bilakaera eta arkitektura

Eskilo eta Sofokles pertsonaia gehiago sartuz joan ziren obretan. Honek eszenatoki handiagoa eskatzen zuen eta, horrela, harrizko antzoki handiak eraiki zituzten. Atenasko antzokian 12.000 pertsona sar zitezkeen.

  • Orchestra: Lana hemen antzezten zen gehienbat.
  • Skene: Eszenatokia. Aktoreak bertan aldatzen ziren.
  • Proskenion: Zutabez beteriko pareta; bertan dekoratuak zintzilikatzen ziren.
  • Parodos: Pasilloak ziren, korua bertatik sartzen zen.
  • Koilon: Harmailak dira, kerkisetan banatzen dira eta bertako pasilloak diaszomak dira.

Antzezpenen ezaugarriak

Antzezlanak kanpoan egiten ziren; antzezlekua irekia zen. Obra guztiek bertso-forma zuten eta maskarak erabiltzen zituzten anplifikadore gisa. Ikusleek ongi ikus zezaten, aktoreek kuxinak jartzen zituzten arropa azpian eta koturnoak deiturikoak oinetan, altuagoak izateko.

Antzerki barneko azpigeneroak

Komedia

Satira eta umorea erabiliz ongi pasatzea helburu duen azpigeneroa da. Iragan mitiko edo urruneko pertsonaien ordez, komediazko pertsonaiak erabiltzen dira.

Tragedia

Mitologiatik hartutako pertsonaia jasoen bidez haragitzen diren giza pasioak dira. Amaiera tragikoa da, hau da, zorigaiztokoa. Tragediaren tonua eta estiloa jasoa eta solemnea da.

Greziako tragediaren hiru maisuak

Eskilo

Berak finkatu zituen tragediaren funtsezko arauak: jantziak, maskarak, koturnoak, bigarren aktorea taularatzea... Trilogiatan garatu zuen drama, eta egun bateko iraupenera mugatu zituen antzezpenak. Sakontasun erlijioso eta moraletan elikatzen dira haren lanak. Patuak ere garrantzi handia izango du. Giza kondizio arruntetik urrun daude haren heroi tragikoak. Obra nagusia: Prometeo kateatua (Prometeo titan bat zen, Zeusi egin zion lehen engainua).

Sofokles

Perfekziora eraman zuen tragedia. Bere berrikuntza formalak hauek dira: hirugarren aktorea gehitzen du eta, hala, ekintza areagotu eta, aldi berean, koruaren protagonismoa murrizten du; trilogia baztertu zuen, lanak askeak dira; bakarrizketa erabili zuen, pertsonaien pentsamenduan sakontzeko baliabide gisa. Obra nagusia: Edipo erregea.

Euripides

Irauli egin zuen tragedia, baina haren lanak ez ziren garaikideen artean gustukoak izan: errealistegiak eta ezkorregiak omen ziren. Bere obra nagusia: Medea (Jasonen emaztea da).

Entradas relacionadas: