Greba handia 1890

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 6,6 KB

Sarrera

Gure eskuetan dugun testua “ Lucha de clases “ aldizkari sozialistan 1896an kaleratutako artikulua da. Lehen mailako testua da, une hartan idatzitakoa. Egilea sozialista izango da eta testu honen arabera ikuz dezakegu 1890 .Urtean egindako grebari esker lortutako hobekuntzak ez zirela betetzen. Langileei zein nolako egoeran zeuden gogoratzen zien.

Laburpena

Dokumentu honek jakinarazten digu 1896ko maiatzaren batean Gallartan meatzetako langileek manifestazio zaratatsua egiteaz gain batzorde bat antolatu zuten ondoko egitasmoekin:

  • 1890an lortutako hobekuntzak-laneguna txikitzea, langileen etxebizitzak hobetzeko eta lehen mailako artikuluak establezimendu zehatzetan erosteko obligazioa desagertzea- betetzen ez zirelako gaitzesten egitea.

  • Botere publikoei edo haien ordezkariei bete daitezela 1890ko greba hartan lortutako hobekuntzak.

  • Dagoen egoerari ( Barrakoiak eta derrigorrezko dendak erabiltzea ) Aurre egiteko, dokumentu honen bitartez greba bat martxan jarriko dutela jakinarazten da.

Iruzkina

Meatzaritza eta Altzairuaren garapenarekin batera inmigrante ugari etorriko dira Bizkaira: gizarte tradizionala, hau da nekazaritza eta Eliz katolikoaren balorean oinarritutako gizartea, hankaz gora jarriko zen.

Euskal Herrian insdustrializazio fenomenoa hasita aurretiko langile eta ugazaben artean egondako harreman paternalista amaitu zen. 1876. Urtez geroztik zein baldintz gogorretan bizi izan ziren langileak ikusteko:

  • Ordutegia...

- XIX.Mendearen amaieran, langileen bizimodua eta lan egoera zaildu egin ziren asko. Langileek denbora behar izan zuten antolatu eta egoera berri horri irtenbidea emateko. - - 1886an Facundo Perezaguak, Pablo Iglesiasen laguna, lehen elkarte sozialista sortu zuen Bilboko tipografoen talde batekin: Agrupación  socialista vasca. Hurrengo urteetan PSOEren elkarteak zabalduko dira Ezkerreko Aldeko herri guztietan.

- 1888 sozialistek ere, Unión General de Trabajadores sindikatua martxan jartzen dute Bizkaian. Lan gatazkak hasiko dira, ugarienak meatzaritza ingurunean.

- Lehenengo greba garrantzitsua 1890ean izan zen meatzaritzan. Ugazabak ala enpresarioak ikusi zuten zein garrantzia eduki zezaketen langile mugimenduaren antolamendua. Eta zein arrisku zor zitezkeen euren interesentzat.

- 1890ko Greba horretan, Orconera konpainiako meatzariek hartu zuten parte. Eskaerak ziren: laneguna txikitzea, langileen etxebizitzak hobetzea eta lehen mailako artikuluak establezimendu zehatzetan erosteko obligazioa desagertzea zeuden.

- Bilboko burgesiak insdustria siderurgikoaren garaoena inbertitu zuen eta baita beste sektore produktibo batzuetan ere: merkataritza-ontziterian eta elektrizitatean. Industriako langileen egoera txarrarekin batera emakumeen eta haurren lana ere han zegoen: hamar hamabi orduz lan egite. Industriako langileen aldarrikapenak mugimendu sindikalek bideratu zituzten, hala nola sozialismoak eta anarkismoak.

- Urrats garrantzitsua izan zen 1890.Urtean emandako ehenengo greba orokorra. Meategietan bizi eta lana egiten zuten langileek zenbait abantaila lortu zituzten: lehen eskatutakoa.

Adierazten digu ere, langileek lortutako hobekuntzak ez zirela betetzen. Eta zenbait ondorioak sortarazten zituen egoera honek:

  • Maiatzaren batean Gallartako frontoian egindako manifestazio zaratatsua.

  • Botere publikoei aipatutako hobekuntzak berriro eskatzeko batzorde bat antolatzea.

Testu honen bidez ikus dezakegu zenbait arazo izan zituen langile mugimendua bere egitasmo lortu ahal izateko. 1890.Urtean lortutako emaitzak ez ziren bete hurrengo urtean.


Balorazioa

Langile mugimenduaren sendotze prozeduraren beste gertakizun garrantzitsuak hauexek izango dira:

  • 1991.Urteko udal hauteskundeetan lehenego zinegotzi sozialista Bilbon aukertaua izen zen, Manuel Orte hain zuzen ere.

  • 1909. Urtean Indalecio Prieto, Bizkaiko sozialisten presidentea aukeratua izen zen eta sozialisten eta errepublikanoen arteko hitzarmena gauzatu ahal izan zen: greben sabotajeak alde batera utzi eta hauteskunde borroka nagusitzen joan zen Bizkaiko PSOEn estrategian.

EH historiaren garaikidea ulertzeko, bi mugimendu politikoen sorrera ezagutu behar dira: euskal abertzaletasuna eta sozialismoa. Sorrera ezagutzeko XIX.Mendearen amaieran langileek sufritzen zuten egoera ekonomikoa eta sozialean kokatzen da.

Informazio garrantzitsua ematen digu: borroka eta greba askoren bitartez euren bizitza baldintzak hobetzeko zein nolako gertakizun eman ziren Bizkaiko ezker aldean eta zergatik sozialismoak hainbat indarra hartu uzten.

Entradas relacionadas: