Granitoa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Geología

Escrito el en vasco con un tamaño de 15,07 KB

1-EREMU SILIZEOA:

-NON: Iberiar penintsulako mendebaldean daude batez ere, eta adarrak dituzte Kantauriar mendikatearen mendebaldeko aldean, Erdialdeko Sisteman, Toledoko mendietan eta Sierra Morenan. Antzinako mendiguneen hondarrak dauden eremuetan ere badira: Pirinioen ardatzean, Iberiar sistemaren zati batzuetan, Kataluniako kostaldeko mendikateetan eta Mendikate Penibetikoetan.

-NOIZKO HARRIAK: 600-225 milioi urteko harriak, aurrekanbriko eta paleozoiko garaikoak.   

-HARRI NAGUSIA: GRANITOA (EZAUGARRIAK):-Granitoa, arroka igneo,feltsiko plutonikoa da, lurraren barnean dagoen magma geldoa hoztean sortzen dena. Kristalino eta zurruna da. -Urak granitoa kimikoki eraldatzen duenean, granitoaren kristalak banatzen ditu eta harea arre-horixka bihurtzen da granitoa. Harea horiek lodiera handiak izan ditzakete

haranetan eta aldapa gutxiko lekuetan.-Granitoa diaklasen edo hausturen bitartez eraldatutakoan sortzen diren formak altitudearen arabera aldatzen dira

-Hare Horixkak: Urak granitoa kimikoki eraldatzen duenean, granitoaren kristalak batzen ditu, eta harea arre-horixka bihurtzen da granitoa. Harea horiek lodiera handiak izan ditzakete haranetan eta aldapa gutxiko lekuetan.

-Galaioa:Goi-mendiko eremuetan, ura granitoaren-pitzaduren artean sartzen da, eta, izozten denean, bolumena handitzen zaio eta apurtu egiten ditu. Horren ondorioz, tontor zorrotzak, malkartsuak eta horzdunak (galaioak) eratzen dira

-HARRITZA:Granito harriak puskatzen direnean gelifikrazioaren ondorioz, harrien puskak aldapen behera joaten dira, behe mendian pilatzen dira (nola, irudian bezala) horrek eremu silizeoa osatzen du.

-DOMOS: Eremu baxuagoetan, formak pitzaduren kokaeraren araberakoak dira.

Diaklasak lurrazalarekiko paralelo badira, granitoa ezkatatu egiten da, eta domo

deritzen forma leuneko eta biribilduko mendixkak sortzen ditu. Diaklasak

lurrazalarekiko zutak badira, bolak eratzen dira.

-Bola granitikoak:Eremu silizeotan dauden eremu baxuagoetan, diaklasak lurrazalarekiko zutak direnean bola granitikoak sortzen dira.

-Diaklasak:Eremu baxuagoetan Diaklasak lurrazalarekiko zutak badira, bolak eratzen dira. Batzuetan, bata bestearen gainean pilatu, eta berrokalak eratzen dituzte bolek. 

-HARRI ZALDUNA:Bola orekan dagoenean bere gainazal txikienetako harri baten gainean. Zenbaitetan, mendi-magaletan kokatzen dira ordenarik gabe, eta horri kaos granitikoa deritzo. Granitoz eratutako harriak dira.

-TOR: Bola-metaketak dira, bola orekan dagoenean bere gainazal txikienetako baten gainean sortzen dira. Berrokaletan egoten ohi dira. 

-KAOS GRANITIKOA: granitoko bolak mendi-magaletan kokatzen dira ordenarik gabe, eta horri kaos granitikoa deritzo. 


2-KARE HARRIZKO EREMUA

-HARRI NAGUSIA: KARE HARRIA (EZAUGARRIAK)

Pitzadurak edo diaklasak eratuz hausten den arroka gogorra da, eta ur azidotan azkar disolbatzen da. Harri sedimentario karbonatikoa da. 

-ZINTZURRA: Zintzurrak haran estuak eta sakonak dira, eta ibaiek eratutako isurialde malkartsuek inguratzen dituzte.


-POLJEPoljea, haran luze eta itxi antzeko sakonune bat da, tamaina handikoa, arroka karstikoko mendiartean dagoena, hondo laua duena eta inguru ez erregularrak.

Ertzak oso maldatsuak dira eta bertan kareharria azaltzen da.Poljea denbora batez urpean gera daiteke, edo baita betirako ere, honela aintzira bihurtu zen.

-PONOR: Karreharrizko eremuetan, urak lur apziko ibilbidea egiteko harrokan egindako zuloa.

-DOLINA: Jatorri karstikoko sakongune itxi eta txikia da. Depresio edo haran mota bat da. Lurpeko urak lurrean dauden material disolbagarriak disolbatzen ditu eta zuloa sortzen da. 

-UBALA:Hainbat dolinaren elkarketak dira. Urez bete litezke. Formazio hauek kareharriz osatuta daude eta paisai karstikoaren parte dira. Dolinak dira, normalean depresio zabal itxiak sortzen dituztenak eta infiltrazioa gertatzen den hondo lau edo irregularrak dituztenak.

KOBAZULOA: Kobazuloa lurreko barrunbe naturala da, uraren, izotzaren edo laba erreken higadura mota batek eragindakoak edo, hain arruntak ez direnak, faktore hauetako batzuen konbinazioa. Kasurik ohikoenetan, kobazuloak haitz kareharria ur apur bat azido bidez disolbatzean sortzen dira. Batzuetan, animalientzako eta gizakientzako aterpetxe egokia da eta etxebizitzarako baldintzatu daiteke haitzuloen etxeetan eta bestelako erabilera antropikoetan. Normalean hezea eta iluna izaten dute.

-ESTALAKTITA:Estalaktita karbonato kaltzikoz eta beste mineral batzuez osatutako espeleotema da, leize baten sabaitik eskegita dagoena. Estalaktitak tantaz tanta sortzen dira, zentimetro bakoitzeko urteak hartuz.

Hauen atzekoak dira ere estalagmitak, zeinak estalaktitak ez bezala lurretik hasita goraka sortzen dira. Estalaktiten ur tantak lurrera erortzerakoan estalagmitak eratu egiten dira, tanta horiek mineral batzuk kontserbatzen dituztelako.

Estalaktita eta estalagmiten arteko ezberdintasun nagusia estalaktitek barnean ura pasatzeko kono bat dutela da, estalagmitek egitura zurruna duten bitartean. Denbora baten ostean estalaktita bat estalagmita batekin elkar daiteke zutabe bat sortuz.

-ESTALAGMITA karbonato kaltziko eta beste mineral batzuk osatutako espeleotema da, leize baten lurretik altxatzen dena.

Goitik eroritako tantaz tanta sortzen dira, zentimetro bakoitzeko urteak hartuz.

-LEIZEA: Lurgaina lurpeko galeriarekin komunikatzen duten irekigune estuak dira.


Entradas relacionadas: