Granitoa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Geología

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,68 KB

GRANITOA: Granitoa, arroka igneo,feltsiko plutonikoa da, lurraren barnean dagoen magma geldoa hoztean sortzen dena. Kristalino eta zurruna da. Granitoa diaklasen edo hausturen bitartez eraldatutakoan sortzen diren formak altitudearen arabera aldatzen dira.


1-HARE HORIXKAK: Urak granitoa kimikoki eraldatzen duenean, granitoaren kristalak bantzen ditu , eta harea arre-horixka bihurtzen da granitoa. Harea horiek lodiera handiak izan ditzakete haranetan eta aldapa gutxiko lekuetan


2-GALAIOAK: Goi-mendiko eremuetan, ura granitoaren-pitzaduren artean sartzen da, eta, izozten denean, bolumena handitzen zaio eta apurtu egiten ditu. Horren ondorioz, tontor zorrotzak, malkartsuak eta horzdunak (galaioak)
Eratzen dira


3-HARRITZA: Granito harriak puskatzen direnean gelifikrazioaren ondorioz, harrien puskak aldapen behera joaten dira, behe mendian pilatzen dira (nola, irudian bezala) horrek eremu silizeoa osatzen du.


4-DOMOS:  Diaklasak lurrazalarekiko paralelo badira, granitoa ezkatatu egiten da, eta domo deritzen forma leuneko eta biribilduko mendixkak sortzen ditu.


5-BOLA GRANITIKOAK: Eremu silizeotan dauden eremu baxuagoetan, diaklasak lurrazalarekiko zutak direnean bola granitikoak sortzen dira.

6-BERROKALAK: Eremu baxuagoetan Diaklasak lurrazalarekiko zutak badira, bolak eratzen dira. Batzuetan, bata bestearen gainean pilatu, eta berrokalak eratzen dituzte bolek. 


7-HARRI ZALDUNA: Bola orekan dagoenean bere gainazal txikienetako harri baten gainean. Granitoz eratutako harriak dira.


8-TOR: Bola-metaketak dira, bola orekan dagoenean bere gainazal txikienetako baten gainean sortzen dira. Berrokaletan egoten ohi dira. 


9-KAOS GRANITIKOA: granitoko bolak mendi-magaletan kokatzen dira ordenarik gabe, eta horri kaos granitikoa deritzo


Entradas relacionadas: