Gorputz-adierazpena eta garapen psikomotorra

Enviado por Chuletator online y clasificado en Música

Escrito el en vasco con un tamaño de 1,71 KB

Susta edo estimula daitezkeen mugimenduak:

  • Katuka ibiltzea: Erritmo bati edo abere baten pausoei jarraituz.
  • Arrastaka ibiltzea: Sugea bezala.
  • Pirritan ibiltzea: Maldan behera biraka edo labainduz joatearen mugimendua.
  • Kulunka ibiltzea: Oreka puntutik alde batera edo bestera mugitzea.
  • Ibiltzea: Espazioan zehar ibiltzea, modu askean edota antolatuan.

Erritmo bitarrak erabiltzea komeni da eta aurrerago zailtasun handiagoa duten proposamenak.

Gorputz-adierazpena hitzen interpretazio modura

Garrantzitsua da mugimendua hitzekin lotzea, ekintzak irudikatzen eta ekintza horiei esanahia ematen. Aurrerago, esaldiekin mugimenduak landu ahal dira. Adibidez, goranzko mugimenduak, uhin higidura, zehazgabe eta arinak edota mugimendu astunak. Hauek onomatopeiekin indar gehiago daukate.

DANTZA

Motak:
  • -Biribilekoak: Talde-dantza errez eta primitiboena da. Eskutik helduta, borobil bat osatuz erritmoaren arabera keinuak eta mugimenduak egiten dituzte.
  • Biribileko dantza soila: ezker edo eskuin.
  • Biribileko dantza mimoduna: Mugimendu zirkularra izateaz gain, testua mimodun bidez antzezten da edota bestelako mugimenduren bat dago.
  • Biribileko dantza elkarrizketaduna: Dantzarien artean elkarrizketa bat ezartzen da.
  • -Lerrokako dantzak: bata bestearen segidan jartzen dira lerro bat edo gehiago eginez. Mugimendu desberdinak egin ahal dituzte: sigi-saga, zubiak, kiribilean…
  • -Bikotekako dantzak: Binaka, dantzaren zailtasunaren araberako mugimenduak egiten dituzte

Entradas relacionadas: