Goi mendiko klima

Enviado por Chuletator online y clasificado en Geografía

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,52 KB

3. GAIA ESPAINIAKO KLIMA

KLIMA OZEANIKOA:

Kantauriar Itsasoan eta Galizian aurkitzen da.

Prezipitazioak ugariak erregularrak eta leunak dira. Urteko prezipitazioak, 800mm-tik gorakoak eta 150 egun baino gehiagotan egiten du.

Urteko prezipitazioek banaketa erregularra dute, negua eta udazkena dira sasoirik euritsuenak eta prezipitazio urrienak berriz udan.

Prezipitazioak modu leunean erortzen dira, eta horrek erraztu egiten du lurrak ura xurgatzea.

Bi eratako tenperaturak erregistratzen dira barnealdean eta jostaldean.

Kostaldean, tenperatura bitartea txikia da (9-12 C), udak freskoak izaten dira eta neguak aldiz moderatuak, 6 C gorakoak.

Barnealdean tenperatura bitartea moderatua da (12-15 C), udak freskoak izaten dira eta neguak hotzak, 6 C beherakoak.

MENDIALDEKO KLIMA:

Mendiko klimak 1000m tik gorako altitudea duten mendiko lurraldeak hartzen ditu. Beren ezaugarriak, altuera igo ahala, prezipitazioak ere gora egiten dute eta tenperaturak jaitsi egiten dira.

Prezipitazioak oso ugariak izaten dira, urtean 1000mm-tik gora.

Tenperaturen urteko batez bestekoa oso baxua izaten da 10 C beherakoak. Neguan 0 C tik beherako tenperaturak ere izaten dira eta horregatik prezipitazioak, sarritan elur moduan erortzen dira. Ezaugarri horiek aldatu egiten dira zonalde klimaren arabera.

A)Klima ozeanikoaren eraginpeko mendietan, udak freskoak izaten dira eta neguak hotzak

B)Klima mediterraneoaren eraginpeko mendietan, udak beroak izaten dira eta neguak epelak

KANARIETAKO KLIMA:

Kanariar uharteetako klima da eta lurralde hori zenbait faktoreren eraginean dago: Kantzer Tropikoa, Afrikako kostaldetik gertu, alisioak, korronte hotzak eta erliebea.

Zona beheretan, prezipitazioak oso urriak izaten dira eta tenperatura beroak izaten dira urte guztian 17 C gorakoak. Beraz tenperatura bitarte oso txikia da 8 C.

Erdialdean,  prezipitazioak ugaritu egiten dira eta elurra  ere egin dezake mendi gailurretan.

KLIMA MEDITERRANEOA:

Klima mediterraneoaren eragin guneak Espainiaren zati handiena hartzen du:

Prezipitazioak moderatuak edo urriak dira. 800-500mm ra bitartekoak badira, moderatutzat hartzen dira. Baina 500mm-tik beherakoak badira, urritzat.


Entradas relacionadas: