Goi lautadaren kanpoko sakonuneak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Geología

Escrito el en vasco con un tamaño de 12,03 KB

6 3. Iberiar goi-lautadaren kanpoaldeko sakonuneak

Iberiar goi-lautadaren kanpoaldeko sakonuneak Ebro eta Guadalquivir ibaienak dira. Biak ere forma triangularreko arro edo fosa prealpetarrak dira, eta Era Tertziarioan eratu ziren mendikate alpetarrekin batera. Ondoren, Era Tertziarioko eta Kuaternarioko lodiera handiko sedimentuekin bete ziren. Gaur egun, ia horizontalak dira erliebe horiek.

A) Ebroren sakonunea Pirinioekiko paralelo da, eta mendikate horrek, Iberiar

sistemak eta Kataluniako kostaldeko mendikateak ixten dute sakonunea.

Antzinako Ebroko mendigunea egon zen lekua hartzen du: higadurak gogor eragin zionez, hondoratu egin zen, haren inguruko mendikateak altxatzen ziren

bitartean. Hasieran, sakonunea itsasoak hartu zuen, baina gero itxi egin zen, eta aintzira handi bat bihurtu zen Era Tertziarioaren amaierara arte. Garai horretan, hain zuzen, Ebro ibaiak itsasorainoko bidea ireki zuen Kataluniako kostaldeko mendikatean zehar. Horrenbestez, itsasoko eta kontinenteko materialak ditu, eta era askotako erliebe-formak sortzen ditu, gogortasunaren eta klimaren lehortasunaren arabera.

• Pirinioen eta Iberiar sistemaren mendi-magalak edo -hegalak kanpoko mendilerroen eta sakonunearen erdigunearen artean dauden makurdura arineko lurrak dira. Konglomeratuz osatuta daude; hau da, erliebe menditsuetatik ibaiek

garraiatutako material lodi eta gogorrez. Haietan, batez ere Pirinioetako mendi- magaletan, higadurak mailoak eta mendi-hobiak sortu ditu. Mailoak harrizko dorreak dira, haustura bertikalen ondorioz eratuak (Riglosko mailoak). Mendi- hobiak material bigunagoetan eratutako sakonuneak dira; txikiak edo handiak

(Huescako eta Barbastroko mendi-hobiak) izan daitezke.

• Sakonunearen erdialdeko estratuak horizontalak dira, eta kareharri gogorrekin buztin, marga eta igeltsu bigunak txandakatzen dira. Kareharria dagoen lekuetan, mahaiz edo goi-lautadaz osatutako erliebeak eratzen dira; material biguna dagoenetan, berriz, badlands deritzenak, eremuen lehortasunagatik.

b) Guadalquivirreko sakonunea Mendikate Betikoekiko paralelo da, eta haien, Sierra Morenaren eta Ozeano Atlantikoaren artean dago. Hasieran itsasoarekin lotura

zuen. Gero, kostaldeko aintzira edo albufera bihurtu zen, eta, ondoren, bete buztina, kareharri eta itsas margaz bete eta padura zingiratsu bihurtu zen. Buztinak nagusi direnez, erliebea landazabal pixka bat uhinduz osatuta dago. Kareharri-mantuak sortzen direnean, mahaiak, muino lekukoak edo mendixkak

eratzen dira

6.4. Iberiar goi-lautadaren kanpoaldeko mendikateak

Iberiar goi-lautadaren kanpoaldeko mendikateak Pirinioak-horien luzapena dira Euskal mendiak eta Kataluniako kostaldeko mendikatea- eta Mendikate Betikoak dira. Era Tertziarioko Alpetar orogenian eratu ziren. Pirinioetako eta Mendikate Betikoetako fosa ozeanikoetan tope gisa aritzen ziren mendiguneen artean sedimentu sekundarioak jaiki ziren, eta horiek tolestu zirenean sortu ziren mendikateok. Beraz, kareharriak dira nagusi haietan.

A) Pirinioek egitura konplexua dute

• Ardatza edo eremu axiala antzinako Akitaniako mendigune hertziniarra da, Alpetar orogeniarekin gaztetu baitzen. Material paleozoikoz osatuta dago eta erliebe malkartsua du, izotzaren eraginaren ondorioz. Eremu horretan daude mendikateko mendi garaienak (Maladeta mendiguneko Aneto-3404 m-). 

Pirinioaurreak eremu axialaren hegoaldean daude. Era Tertziarioko Alpetar orogenian eratu ziren, Pirinioetako fosan jaikitako material sekundarioak tolestu zirenean. Kareharriz osatuta daude, eta haien erliebea eremu axialekoa baino leunagoa da, eta, gainera, ez du hainbesteko garaierarik. Ardatzarekiko paralelo diren bi lerrotan egituratzen dira: barnealdeko mendilerroak eta kanpoaldeko mendilerroak.

• Erdialdeko sakonunea luzea eta estua da, eta Pirinioaurreko kanpoaldeko eta barnealdeko mendilerroak bereizten ditu.

b) Euskal mendiek Pirinioaurreak luzatzen dituzte gehienbat. Horrenbestez, kareharrizko arrokak dira, eta forma leunak eta altitude moderatua dituzte. Pirinio axiala ekialdeko muturrean baino ez da azaleratzen, eta arroka paleozoikoak ditu. Mendilerro garaienak Aralar eta Gorbea dira.

c) Kataluniako kostaldeko mendikatea Pirinioetako ekialdeko eremuaren eraldaketa da. Berrogei kono baino gehiagoko eremu bolkanikoa da, eta failek bereizten dute Pirinioetatik. Iparraldeko zatia material paleozoikoz osatuta dago; Alpetar orogenian altxatutako Katalunia-Balearretako antzinako mendigune hertziniarren hondarrez, alegia. Hegoaldeko zatia Alpetar orogenian tolestutako kareharrizko lur sekundarioz dago osatuta. Mendikateak bi lerro ditu: bata, kostarekiko paralelo, garaiera txikikoa (Altos del Garraf}; bestea, barnealdean, garaiagoa (Montseny, Montserrat). Itsasertz- aurreko luzeratako sakonune edo fosa tektoniko batek bereizten ditu biak. Tertziarioko eta Kuaternarioko materialekin bete zen fosa hura, eta muino leunez eta haranez osatutako erliebea sortu zuen.

D) Mendikate Betikoak sakonunez bereizitako bi mendi-sistemak egituratzen dituzte

• Mendikate Penibetikoek kostarekiko paralelo d ira. Era Tertziarioan eratu ziren, antzinako Mendigune betiko-rifearra gaztetu zenean. Material paleozoikoak ditu, eta erliebe horretako Sierra Nevadan daude Iberiar penintsulako 'gailurrik garaienak: Mulhacen -3479 m- eta Veleta mendiak.

• Mendikate Subbetikoak barnealdean daude. Era Tertziarioan eratu ziren, itsasoak fosa betikoan jaikitako material sekundarioak tolestu zirenean, Afrikako plaka eta Iberiar plaka hurbiltzearen ondorioz. Material horietan, gogorrak (kareharriak) eta bigunak (margak) txandakatzen ziren. Mendikate horretako mendilerro azpimarragarrienak Grazalema, Ubrique eta Cazorla dira.

Sakonune lntrabetikoa, Mendikate Penibetikoen eta Betikoen artean dago, zenbait sakonune txikitan zatituta (Rondako, Antequerako, Guadixko eta Bazako mendi-hobiak). Material tertziarioekin bete zen, eta, klimaren lehortasunagatik, badlands- paisaia eratu zen.

Entradas relacionadas: