Gogoeta Filosofikoak: Arrazoimena, Erlijioa eta Askatasuna

Enviado por Chuletator online y clasificado en Otras materias

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,45 KB

Arrazoimenaren garrantzia gizartean

Gaur egungo gizartean gero eta garrantzi handiagoa ematen zaio arrazoimenari:

  • Etengabe informazioa jasotzen dugu; zer da egia eta zer ez?
  • Eguneroko bizitzan pertsonak ez dira beti arrazionalak.
  • Zalantzan jarri behar al da arrazoimena funtsezkoa den ala ez?

Habermas: Arrazoimenaren alde

  • Modernitateko filosofoa.
  • Arrazoimena garrantzitsua dela zioen, ideiak partekatuz ulertzen garelako.
  • Ekintza komunikatiboaren teoria: gizarte hobea lortzeko bide egokiena elkarrizketa arrazionala da.
  • Arrazoimenak pertsonen arteko ulermena eta elkarbizitza errazten ditu (adibidez: demokrazian eta parlamentuetan).

Nietzsche: Arrazoimenaren kontra

  • Modernitateko filosofoa.
  • Arrazoimenaren nagusitasuna kritikatzen zuen.
  • Bizitza ez da guztiz arrazionala; gure nahiek gidatzen gaituzte.
  • Arrazoimena ez da gizakiaren oinarria (adibidez: futbolari baten jokaldia).

Erlijioaren papera gaur egun

Zientziak eta teknologiak aurrerapen handiak egin dituzten arren, erlijioak presentzia handia du oraindik.

Agustin Hiponakoa: Erlijioaren alde

  • Jainkoa gizakiaren existentziaren oinarria da.
  • Erlijioak bizitzari zentzua ematen dio eta helburu bat eskaintzen du.
  • Adibidea: Egoera zailetan (gaixotasunak), komunitate erlijiosoek indarra ematen dute.

Marx: Erlijioaren kontra

  • Erlijioa “herriaren opioa” dela zioen, errealitatea estaltzen duelako.
  • Pertsonak benetako arazoetatik aldentzen ditu (adibidez: injustiziak justifikatzeko).

Esentzia eta gizakia

Gertakaria: Gizakia aurrez definituta dago ala bere burua sortzen du?

  • Aristoteles (Alde): Gizakiak esentzia bat du naturatik. Bere helburua zoriontasuna lortzea da.
  • Sartre (Kontra): “Existentzia esentziaren aurretik doa”. Gizakia bere ekintzen bidez eraikitzen da.

Gizakiaren askatasuna

Gertakaria: Gizakia benetan askea al da, ala baldintza sozialek mugatzen dute?

  • Sartre (Alde): Gizakia askea da modu erradikalean; “askatasunera kondenatua” dago.
  • Marx (Kontra): Askatasuna ilusio bat da, baldintza materialek eta ekonomikoek gure aukerak mugatzen dituztelako.

Entradas relacionadas: