Globalizazioa eta Munduko Ekonomiaren Gune Nagusiak
Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Formación y Orientación Laboral
Escrito el en
con un tamaño de 7,83 KB
1. Globalizazioa
Zergatik esaten da ekonomia globalizatzen ari dela?
Gaur egun inoiz baino biziagoak dira munduko leku batzuen eta besteen arteko ekonomia-harremanak, eta enpresek mundu osoan jardutera jotzen dutelako.
Globalizazioaren lau ezaugarri nagusiak
Globalizazioak lau ezaugarri handi ditu:
- Nazioarteko merkataritza: Zer gertatu da nazioarteko merkataritzan? Izugarri hazi da. Gertatu den horretan, garraiobideek izandako hobekuntzak eta prezioak jaistea izan dira erabakigarriak.
- Ekoizpena: Zer gertatu da ekoizpenean? Ekoizpena beste modu batean antolatu da, zenbait herrialderen artean banatuta. Munduko ekoizpenaren eta merkataritzaren zati handiena enpresa multinazionalek kontrolatzen dute. Enpresa multinazionala: Zenbait herrialdetan dagoen enpresa da; herrialde bakoitzean jardueraren zati bat gauzatzen du. Esaterako, mendeko enpresak ezartzen ditu herrialde horietan, enpresa nagusiaren mende. Enpresa nagusiak jatorrizko herrialdeetan egoten dira.
- Nazioarteko finantza-fluxuak: Nolakoak dira? Gero eta biziagoak dira. Diru asko mugitzen da; diru horrekin ondasunak eta zerbitzuak ordaintzen dira, baina espekulazioak egiteko ere erabiltzen da.
- Merkataritza-itunak: Nolakoak dira herrialdeen arteko itunak? Gero eta ugariagoak dira. Itun horien ondorioz, produktuak askatasunez saltzen dira beste herrialde batzuetan. Horrela bada, mundu-merkatu bakarrera goazela esan dezakegu.
Komunikazioaren iraultza eta Internet
Ezinezkoa izango litzateke globalizazioari bide ematea zer gabe?
Komunikazioen iraultzarik gabe, batez ere Internet gabe. Internetek zer suposatu du globalizaziorako eta enpresa-mundurako? Ia unean bertan jakin dezakegu zer gertatzen den edozein lekutan. Erraz kontrolatzen dituzte beste herrialde batzuetako jarduerak: milaka kilometrora dagoen enpresa batentzat lan egin daiteke.
2. Munduko ekonomia-erakundeak
1. Nazioarteko erakunde eta instituzio batzuek zer egiten dute?
Munduko ekonomiaren funtzionamendua baliatzen dute.
2. Zeintzuk dira erakunde nagusiak?
Munduko Bankua (MB), Nazioarteko Diru Funtsa (NDF), Munduko Merkataritza Erakundea (MME) eta G7-G8 taldeak.
3. Munduko Bankua eta Nazioarteko Diru Funtsa zein erakunderen zati dira?
Nazio Batuen Erakundearen (NBE) zati dira. Munduko ia herrialde gehienak erakunde horietako kide dira, Nazio Batuen Erakundeko kide direlako.
4. Zein da Munduko Bankuaren helburu nagusia?
Pobrezia murriztea. Maileguak eta laguntzak ematen dizkie herrialde behartsuei, ekonomiaren hazkundea eta garapena sustatzeko.
5. Zer egiten du NDFk?
Finantza-aholkuak ematen dizkie gobernuei, eta maileguak eman diezaizkie herrialde kideei.
6. Erakunde horietan herrialde gehienek botere berdina al dute?
Ez, denek ez dute botere bera. Herrialde aberatsek ordezkaritza eta boto gehiago dituzte; horregatik, beren interesak inposa ditzakete.
7. Zein da Munduko Merkataritza Erakundearen (MME) helburua?
Nazioarteko merkataritzaren arauak ezartzea da.
8. Zer da G7a? Zeintzuk osatzen dute?
Zazpi herrialde industrializatuen taldea da: Ameriketako Estatu Batuek, Alemaniak, Erresuma Batuak, Frantziak, Japoniak, Italiak eta Kanadak osatzen dute.
9. Zer da G8a? Zertarako biltzen dira?
1997an Errusia batu zenean, G7a G8 bihurtu zen. Urtero biltzen dira ekonomia-egoerari buruz eztabaidatzeko eta krisi-egoeretan hartu beharreko ekintzak erabakitzeko.
3. Munduko ekonomiaren gune nagusiak
1. Zein dira munduko ekonomiaren gune nagusiak?
Ameriketako Estatu Batuak, Europar Batasuna eta Japonia.
2. Azken hamarkadetan, zeintzuk batu zaizkie?
Asiako dragoiak, Txina eta India.
3. Zein herrialdek bikoiztu edo hirukoiztu dute hazkundea?
Txina, India eta Asiako hego-ekialdeko herrialdeek hazkunde handia izan dute AEBekin eta beste herrialde garatu batzuekin konparatuz.
4. Zein dira ekonomia-eremu atzeratuak?
Latinoamerika, Afrika eta Hegoaldeko Asia. Goraka hazten ari diren arren, ez da nahikoa muturreko pobrezia-egoeran bizi diren biztanleak egoera horretatik ateratzeko.
4. Ameriketako Estatu Batuak
1. Nolakoa da AEBen ekoizpen-balioa?
Nabarmen gainditzen ditu beste edozein herrialde. Munduan ekoizten denaren %20 baino gehiago ekoizten du.
2. Zein faktorek laguntzen dute ekoizpen horretan?
- Bertako enpresa handi asko liderrak dira munduan.
- Gizarteak asko balioesten du enpresa-espiritua.
- Inbertsio handiak egiten dira ikerketan (I+G), aurrerapen zientifiko eta teknologikoen buruan jarriz.
- Kalitate oneko unibertsitate-hezkuntza eta langileria gaitua.
- Natura-baliabide eta energia-baliabide ugari.
- Ekonomia malgua, aldaketetara berehala egokitzen dena.
- Atzerriko inbertsio garrantzitsuenak bereganatzen ditu.
3. Zergatik da dolarra munduko dirurik garrantzitsuena?
AEBen botere ekonomikoarengatik; horregatik da dolarra erreferentziazko txanpona.
4. Nolakoa da per capita errenta eta kontsumoa?
Per capita errenta handienetakoa du. Kontsumo handi horrek nazioko ekoizpenaren hazkundea bultzatzen du, baita produktuen jatorrizko herrialdeena ere.
5. Zergatik da garrantzitsua AEBetako ekonomian gertatzen dena?
Han gertatzen dena berehala islatzen delako mundu osoan.
5. Europar Batasuna
1. Nolakoak dira EBko ekonomia-politikak eta dirua?
Herrialde kideek ekonomia-politika berak dituzte (nekazaritza, arrantza, merkataritza...). Ondasunak eta kapitalak askatasun osoz mugitzen dira eta estatu gehienek euroa erabiltzen dute. Euroa munduko bigarren dirurik garrantzitsuena da, dolarraren atzetik.
2. Zertan bihurtzen da EB batasunari esker?
Munduko lehen ekonomia-potentzia bihurtzen da.
3. Noren atzetik dago arlo askotan?
Lehen potentzia izan arren, arlo askotan Ameriketako Estatu Batuen atzetik dago.
4. Zein arlotan dago AEBen atzetik?
Ekonomiaren hazkundea, langileen produktibitatea eta teknologia-garapena txikiagoak dira EBn AEBn baino.
5. Nolakoa da langabezia-tasa?
Europako langabezia-tasa handiagoa da Ameriketako Estatu Batuetakoa baino.
6. EBko herrialde guztiak egoera berean al daude?
Ez, Europar Batasunean herrialde guztiak ez daude egoera berean.
7. Zein herrialdek dituzte ekonomia garrantzitsuenak?
Alemaniak, Erresuma Batuak, Frantziak eta Italiak.
8. Nolakoa da Ekialdeko Europako ekonomia?
Ekonomia gutxiago garatuta dute.
9. Nolakoa da hazkunde-erritmoa?
Ekonomiaren hazkunde-erritmoa asko aldatzen da herrialde batetik bestera.
10. Non islatzen dira aberastasun-aldeak?
Biztanleriaren errentetan islatzen dira.
11. Zein herrialde dira aberatsenak EB barruan?
Iparraldeko, mendebaldeko eta erdialdeko herrialdeak aberatsagoak dira hegoaldekoak eta ekialdekoak baino.
12. Zein da Espainiako ekonomiaren egoera?
Espainiako ekonomia hazten ari da, Europar Batasuneko batez bestekoaren gainetik.
13. Nola dago Espainia BPGaren eta per capita BPGaren arabera?
Espainia bosgarren lekuan dago BPGaren arabera, baina per capita BPGari dagokionez, batez bestekotik beherago dago.