Globalizazioa: Ezaugarriak eta Kontzeptu Historikoak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Matemáticas

Escrito el en con un tamaño de 2,98 KB

Globalizazioa eta haren ondorioak

Globalizazioa deritzo XX. mende amaierako eta XXI. mende hasierako kapitalismoa definitzen duten ezaugarriei. Gertaera historiko bat izan da globalizazioa eta ia herrialde guztien arteko interdependentzia ekonomikoan islatzen da. Gizarteak, esku-hartze politikoak eta kultura ere interdependenteagoak dira gaur egun.

1.1 Ekonomiaren globalizazioa

Honako hauek dira gaur egun dugun ekonomiaren globalizazioak dituen ezaugarri nagusiak:

  • Globalizazioaren benetako zentro ekonomikoak burtsak dira.
  • Nazioarteko merkataritzaren hedapena: Eremu horiei gehitu zaizkie “Asiako dragoiak” deitzen direnak eta Txina.
  • Enpresen kontzentrazioa, kapitala nazioartean libre mugitu ahal izateak lagunduta.
  • Enpresa multinazionalak.
  • Produkzioa antolatzeko eredu berri bat ezarri da, produkzio-katea hainbat herrialdetan banatuta.
  • Estatuaren esku-hartzea txikiagoa da alderdi ekonomikoetan eta sozialetan.

Gako-kontzeptuen definizioak

  • Hirugarren mundua: Pobrezia egoeran zegoen herrialdeen multzoa. Ekonomilari batek pobrezia egoeran zeuden herrialdeen multzoa izendatzeko erabilitako terminoa da, eta "hirugarren estatuarekin" (herri xehea) konparatzen zuen.
  • FLN (Nazio Askapenerako Frontea): Aljeriaren nazionalismoa eta independentzia lortzeko sortutako frontea edo talde armatua. Aljeria Frantziaren mende zegoen garaian sortu zen.
  • Autodeterminazioa: Herriek bere kabuz eta askatasunez zein gobernu era nahi duten erabakitzeko duten eskubidea; deskolonizazioaren kasuetako bat osatu zuen.
  • Indigenismoa: Kultura indigenak ikertu eta defendatzen dituen ideologia; hau da, haien hizkuntza, historia, literatura eta abar babestea.
  • Belztasuna (Négritude): Afrika beltzeko kultura-balioak sustatzea helburu duen mugimendua.
  • Panarabismoa: Arabiar guztiak estatu handi batean batu nahi dituen mugimendua; erlijioarekin harreman oso estua du.
  • Gandhi: Erresistentzia pasiboa aplikatuz Indiaren independentzia defendatzen zuen buruzagia.
  • Erresistentzia pasiboa: Gandhik defendatutako politika mota, indarkeriarik gabeko borroka. Bere helburuak lortzeko (kasu honetan independentzia), biolentziarik gabeko beste “arma” mota batzuk erabiltzen zituen: gose greba, hitzak, manifestazioak, hitzaldiak...
  • Neokolonialismoa: Garapen txikiena duten herrialdeek jasaten duten mendekotasun ekonomikoari erreferentzia egiten dion egoera.
  • Globalizazioa: XX. mendearen amaierako, XXI. mendearen hasierako eta gaur egungo kapitalismoa definitzen duten ezaugarrien multzoa.
  • Enpresa multinazionalak: Sortu zen herrialdean ez ezik, beste batzuetan ere diharduen enpresa.

Entradas relacionadas: