Globalizazioa: Ekonomia, Erronkak eta Potentziak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Inglés

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,59 KB

Globalizazioaren definizioa

Globalizazioa munduko ekonomien arteko mendekotasuna eta integrazio-prozesua da: ekonomikoa, soziokulturala eta politikoa.

Globalizazioaren 5 ezaugarriak

  • Nazioarteko finantza-fluxuen hazkunde esponentziala. Globalizazioaren ekonomiagune nagusiak: Burtsak.
  • Nazioarteko merkataritzaren hazkunde handia.
  • Enpresen kontzentrazioa.
  • Enpresa multinazional handiak dira beste eragile nagusi batzuk.
  • Ekoizpena beste modu batean: deslokalizazioa (ekoizpena hainbat lurraldetan banatzeko prozesua).

Zer suposatu du?

  • Informazio-gizartearen sorrera.
  • Kapitalak segundu gutxitan mugitzea.
  • Garraioak hobetzea eta merkatzea.
  • Salgaien eta pertsonen mugimendua erraztea.

Liberalizazio-politikak

  • Finantza-merkatuak liberalizatu.
  • Muga-zergak eta inportazioen oztopoak kendu.

Ondorioak

Positiboak

  • Aberastasuna handitu.
  • Ekonomia izugarri hazi eta garatu.
  • Gizarte-aurrerapenak, batez ere osasun eta hezkuntza arloetan.

Hala ere...

  • Globalizazioa herrialde garatu guztientzat eta garapen-bidean dauden herrialde batzuentzat soilik onuragarria da.
  • Herrialdeen barruan ere, desberdintasunak areagotu dira (munduko BPG-ren %23 inguru).

Faktoreak

  • Enpresa asko liderrak dira.
  • Pertsonen enpresa-espiritua balioesten da.
  • Ikerketan inbertsio handiak.
  • Kalitate oneko unibertsitate-hezkuntza.
  • Natura eta energia-baliabideetan aberatsa.
  • Atzerriko inbertsio garrantzitsuak.
  • Dolarra munduko txanpon garrantzitsuena.

Potentzia ekonomiko tradizionalak: Europar Batasuna

  • Europar Batasunaren helburu nagusietako bat ekonomia-eredu bat sortzea da.
  • Ekonomia-batasunari esker, EB munduko lehenengo merkataritza-potentzia da.

Ekonomia-boterearen oinarriak

  • Industria-ahalmen handia.
  • Mundu-mailako esportazioak.
  • Inbertsio publikoak etengabe egitea.
  • Nazioarteko finantza-merkatuak ondo ezagutzea.

Ekonomia-alderdi sendoak

  • Industria askotarikoa.
  • Abantaila teknologikoak robotikan.
  • Manufaktura-produktuak esportatzea.
  • Enpresak kontinente guztietan hedatzea.
  • Aberastasunaren banaketan, berdintasun handiagoa.

Faktore negatiboak

  • Biztanleria gero eta zaharragoa.
  • Natura eta energia-baliabideak urriak.
  • 1990eko hamarkadatik, ekonomia atzeraldian.

Entradas relacionadas: