Glaziarrak agente geologikoa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Geología

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,32 KB

4.A. HAIZEAK. Lurraren gainazal osoan du eragina. Landarerik gabeko lekuetan, material txiki-txikiak solte dabiltzanetan, haizea oso agente eraginkorra da, etengabea denean, adibidez, basamortuetan eta zenbait hondartzatan.

4.B. GLAZIARRAK.
Higadura eta garraio-ahalmena handia dute. Eremu polarretara eta goi-mendietara mugatuta dago haien jarduera.

4.C. IBAIAK. Ur ibilera iraunkorrak dira. Nolako emaria eta malda duten, halakoa izango da haien higadura-
Eta garraio-ahalmena.

4.D. LURPEKO URA. Haien higadura-jardueraren ondorioz, lurpeko harri disolbagarriak disolbatu egiten dira, eta haitzuloak, estalaktitak eta abar sortzen dira.

4.E. ITSASOA. Kostaldeetan du eragina, eta bereziki itsaslabarretan

Izotzak meteorizazio handia eragiten du harrietan, eta erliebe malkartsuak sortzen dira.

Glaziar zirkuetan, elurra pilatzen da, eta azkenean, izotz bihurtzen da.

Glaziar-mihiak sedimentu ugari garraiatzen du, morrenak

Ibilbide iraunkorrak dira.

Klima epel hezeko zonetan, agente geologiko nagusiak dira ibaiak.

Goi ibilguan, malda handia dagoenez,  higadura da nagusi. Ondorioz, V formako haranak sortzen dira.

Erdi ibilguan, malda txikitu egiten da eta erliebea higatzeko gaitasuna galtzen du. Orduan meandro izeneko bihurguneak egiten hasten da. Hormak atzera bultzatzen dituzte meandroek eta azpil erako haran bat sortzen da.

Behe ibilguan, ia aldaparik ez dagoenez,  ibaiak ez du indarrik sedimentuak garraiatzeko eta hasi da sedimentuak metatzen.

Entradas relacionadas: