Gizarte zibila

Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,03 KB


5.Gizarte hitzarmenaren teoria

5.1. Gizarteak hitzarmen bat du jatorri. Aristotelesek zioenaren oso bestela, gizarte hitzarmenaren teoriak dio gizartea ez dela berezkoa, baizik eta sorkari artifizial bat, sofistek zioten koduan. Teoria horren arabera, gizarte-antolaketaren jatorria ulertu nahi badugu, irudimenari eragin behari diogu aurrena, eta gizarterik izan baino lehen gizakia nola bizi zen irudikatu. Gizartea sortu aurreko egoera horri naturazko egoera deritzo. Gizon emakumeak naturazko egoeran elkarrengandik bereiz bizi ziren, nor bere kasa bizirik irauteko ahaleginean. Egoera horrek oztopo eta alde txar ugari zituen, ordea. Denboraren joanean, elkarrekin bizitzea onartuz gero bizimodu hobea izan zezaketela ohartu ziren gizakiak. Horregatik, gizartea sortzeko akordio bat egitea eta elkarrekin bizitzeak ekar ziezazkiekeen onuren baliatzea erabako zuten.


5.2. Kontraktualismoa Aro Modernoan:Thomas hobbes filosofo ingelesaren esanetan, naturazko egoeran gizakia berekoia da eta gainerako gizakiekin borroka batean bizi da, bizirik irauteko ahaleginean. Baldintza horietan giza bizitza eskasa, laburra, bakartia eta arriskutsua da. Horregatik, egoera hori ganditu nahian, akordio bat egiteko beharra sortu zen, bakea bermatu eta gizon-emakumeak lasai bizi ahal zitezn. Hobessek zioenez, gizabanko guztiek batzuen eta besteen aurkako borrokari uko egin ziotenean eta naturazko egoera hartan segurtasunik ez izate hari azkena eman ziezaiokeen botere goren bati men egitea onartu zutenean, orduan egin ahal izan zen gizarte-akordioa. Botere goren hori du ezaugarri subiranoak, eta hari dagokio, ez beste inori, legeak egin eta betearaztea. Hobessen teoriaren arabera, subiranoa legeen gainetik dago, hark baitu botere absolutua. Horregatik, proposamen politiko horrek monarkia absolutuaren legitimitatea justifikatzen du. Edonola ere, subiranoaren autoritatea mendekoei segurtasuna emateko gaitasunean datza, Beraz, gizartean bakea ezartzeko gai ez bada, guztiz bidezkoa da hura kargutik kentzea eta haren ordez gobernari eragonkorrago bat jartzea. Lockek zioen gizakiak badituela zenbait eskubide, eta beti direla baliozkoak, Gizon-emakume guztiek dute bizitzaz bete-betean gozatzeko eskubiea, bai eta askatasunaz eta jabetzaz gozatzekoa ere. Naturazko egoeran, alabaina, eskubide horiek batzuetan ez ziren errespetatzen. Horregatik izan zen beharrezkoa elkarren arteko bizikidetza antolatzeko akordio bat egitea.


6.Estatua eta gizartea

6.1.

Estatuaren boterea

Gaur  egungo gure gizarte-antolaketa Aro Modernoaren hasieran hasi zen garatzen. Garai hartan, estatu nazionalak sortu ziren. Estatua zer den behar bezala definitzeko, funtsezko hiru ezaugarri hartu behar ditugu kontuan. Bata: boetere subiranoa gauzatzen duen instituzio bat da estatua, eta horrenbestez, hark du subiranotasuna. Bigarren ezaugarria: estatuak eremu geografiko jakin batean bete ditzake dagozkion funtzioak; muga argiak ditu, beraz, beste estatu batzuei dagokien lurraldetik bereizia. Azkenik, hirugarren ezaugarria, estatuak haren mugen barruan bizi diren bizilagunen gain eragin dezake, eta biztanle horiek estatu botereak emandako lege eta arauak bete beharra daukate.Max Weberrek, estatua aztertu zuenean, arreta handiz begiratu zion legitimitatearen garrantziari. Weberren esanetan, estatuak bereizgarririk badu, lurralde jakin batean indarkeria modu legitimoan erabil dezakeen instituzio bakarra izatea da.

6.2.

Estatua eta gizarte zibila

estatuak berebiziko garrantzia du mundu modernoaren antolaketa politikoan, baina horrek ez digu ahantzarazi behar bai gizabanakoek eta bai elkarteek zeregin garrantzitsua dutela gure gizartean. Hainbat gizabanakok eta taldek, izan ere, estatuarenmendeko zuzen izan gabe ere, gizartekideak elkarrengana batzen eta gure arteko bizikidetza antolatzen aguntzen dute, beren jardunaren bidez. Horien multzoari, gizabanako eta talde horiek osatzen dutenari, gizarte zibila esaten zaio. Era askotako erakundeak hartzen ditu barne gizarte zibilak, denak borondatezkoak: auzo-elkarteak, sindikatuak, erlijio bereko fededunen kongregazioak,boluntariozko erakundeak, aisialdiko jarduetarako elkarteak, etab.

Entradas relacionadas: