Gizarte-trebetasunik eza: Jatorria, Adierazpenak eta Eraginak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Psicología y Sociología
Escrito el en
vasco con un tamaño de 2,3 KB
Gizarte-trebetasunik eza
Gizarte-trebetasunik ezaren zergatia
Zein da gizarte-trebetasunik ezaren jatorria?
Ezaugarri genetiko eta kulturalek eragina dute. Kode genetikoak bizitza osoa irauten du, eta gizarte-trebetasunak garatzea errazten edo eragozten dioten gaitasun batzuk zehazten ditu.
Bakoitzaren gizarte-prozesuak ere eragina du ezaugarri horietako batzuen garapenean. Esperientzia aberasgarriak dituen ingurunean hazi denak, bere buruaz konfiantza handiagoa izan eta gaitasun sozial eraginkorragoak garatzen ditu, kontrako giro batean hazi denak baino.
Trebetasunak erabiltzeko zailtasuna
- Trebetasunak erabiltzeko zailtasuna: Pertsonak trebetasunak eduki ditzake, baina ez ditu erabiltzen, zerbaitek eragotzi egiten diolako. Zailtasun horiek jarrerazkoak, emoziozkoak edo ezagutzazkoak izan daitezke.
Gizarte-trebetasunik ezaren adierazpenak
Harreman egokiak izateko zailtasunak ditugunean agertzen diren zeinu ohikoenak:
- Herabetasuna: Lotsa edo ziurtasunik eza sentitzeko joera da, urduritasuna eragiten duena. Harreman sozialak zailtzen ditu, autoestimu baxuarekin lotuta dago eta antsietate sozialaren eta isolamenduaren arrazoi nagusietako bat da.
- Blokeoa: Estresaren adierazpen-mota bat da. Pertsona ezin izaten da hitz egin (burua hutsik geratzea).
- Gainehoitzapena: Portaera pasiboak eta autoestimu baxua duten pertsonen baliabidea da. Besteen nahiak betetzen dituzte, integratuta sentitzeko.
- Oldarkortasuna: Harremanetarako zailtasunak dituzten pertsona batzuek portaera autoritarioa izaten dute, besteen beharrak kontuan izan gabe, bere boterea edo nagusitasuna argi uztearren.
- Fobia soziala: Antsietate-mailak pertsonaren eguneroko bizimodua larriki kaltetzen duenean gertatzen da. Pertsonak egoera sozialak saihesteko joera izaten du, larritasun handiz bizitzen baititu. Nabarmenagoak: urduritasuna hitz egiterakoan, adierazle fisiologikoen larriagotzea eta barregarri geratzeko beldurra.
- Isolamendua: Besteekin elkarrekintzan aritzeak dakarzkion zailtasunek eta antsietateak gizarte-harremanetatik ihes egitera bultzatzen dute, isolamenduaren gurpil zoroan sarraraziz.