Gizarte trebetasunak eta sozializazio prozesua

Enviado por Chuletator online y clasificado en Psicología y Sociología

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,41 KB

Gizarte trebetasunen sarrera

Besteekin modu efektibo, egoki eta arrakastatsuan harremantzeko jokabide espezifikoak eta beharrezkoak dira. Ikasiak eta bizitza osoan garatuak dira. Portaera-multzo hauen artean, pertsonak bere sentimenduak, jarrerak, desioak, iritziak eta eskubideak adierazteko gaitasuna izatea, besteak errespetatuz, da helburua. Honek pertsonaren ongizatea eta autoestima ezinbestekoak ditu.

Gizarte trebetasunen mailak

  • Oinarrizko gizarte trebetasunak: Entzun, elkarrizketa hasi eta mantendu, galderak egin, eskerrak eman eta aurkeztu.
  • Gizarte trebetasun aurreratuak: Laguntza eskatu, parte hartu, intruzioak eman eta jarraitu, barkamenak eskatu eta konbentzitu.

Sozializazio-prozesua

Gizabanakoa gizartearen kulturan sartzeko prozesua da; bertan, ikasketak, arauak, irudiak eta balioak berenganatzen ditu. Izaki sozialak garenez, hau belaunaldiz belaunaldi transmititzen da eta haurtzaroan errazago berenganatzen da.

Sozializazio-etapak

  • Lehen mailako sozializazioa: Jaiotzearekin batera hasten da, gizarteko kide bihurtuz. Adimen gaitasunak eta trebetasun sozialak ikasten dira familiaren bitartez. Haurraren nortasunaren osaketa gertatzen da.
  • Bigarren mailako sozializazioa: Lehen mailakoan oinarrituta dago. Familiatik kanpo, ikaskuntza zentroetan garatzen da, eta komunikabideek eragin handia dute. Nerabezarotik aurrera gertatzen da, eta helduaroan zein zahartzaroan ere jarraitzen du.

Gizarte trebetasunen osagaiak

Gizartean elkarbizitzeko, gure gizarte-trebetasunak garatzea ezinbestekoa da, eta horretarako gaitasun edo osagai konkretu batzuk landu beharko ditugu:

1. Portaera-osagaiak

Pertsonaren berezko jokabidea, egiteko modua edo egoera jakin bati erantzuteko modua da.

  • Barne eragileak: Nortasuna, adimena, etab.
  • Kanpo eragileak: Aurrean ditugun pertsonak eta egoera nolakoa den.

Asertibotasuna eta estiloak

  • Asertiboa: Pertsonak bere interesen eta helburuen arabera jokatzea, bere eskubideak eta iritziak adierazteko gaitasuna izatea, besteonak errespetatuz.
  • Pasiboa (Ez-asertiboa): Norberaren eskubideak urratzea, sentimenduak eta iritziak adierazteko gai ez izatea.
  • Agresiboa: Pentsamenduak eta iritziak era desegokian adieraztea, ahozko erasoak erabili eta keinuen bidez jarrera lotsagabea erakustea.

2. Osagai emozionalak

Emozioak: Positiboak zein negatiboak izan daitezke, eta gure nortasunaren eraikuntzan eta harreman sozialetan eragin handia dute. Kanpo-egoerek eragindako jokabideak dira, ezin dira guztiz kontrolatu, eta estimuluen aurrean agertzen dira bat-batean. Kulturaren arabera era batean edo bestean adierazten dira. Pertsona bakoitzean estimuluak zer esan nahi duenaren arabera zehaztuko dira emozioak. Garapen kognitibo eta sozialaren arabera aldatuko dira, eta bitartean bizitako esperientzia, sentimendu eta testuinguruan oinarrituta daude.

Sentimenduak: Pentsatutako eta sentitutako emozioa dira; emozioak baino intentsitate txikiagoa eta iraupen luzeagokoak dira.

Adimen emozionala: Gure sentimenduak eta besteenak ezagutzeko, motibatzeko, ulertzeko eta horien aurrean emozioak eta sentimenduak kontrolatzeko gaitasuna. Adimen intrapertsonala (pertsona barnekoa) eta interpertsonalak (pertsonen artekoa) bereizten dira.

3. Osagai kognitiboak

Pertsonen emozioek eta jarrerek gertaerei buruz duten pertzepzioaren eragina jasaten dute. Eta beste osagaien garapen mailaren arabera, pentsamendu irrazionalak edo arrazionalak izan daitezke.

4. Nortasuna eta autokontzeptua

Nortasuna: Izaki bakar eta errepikaezin moduan bereizten gaituena.

Autokontzeptua: Pertsonak bere buruari buruz duen pertzepzioa.

Autoestimua: Autokontzeptuaren balorazioa.

Gertaera estresagarri baten aurrean, gure nortasunaren arabera defentsa-mekanismoak aktibatzen ditugu: egokitzapen-mekanismoak, ukatze-mekanismoak edo errealitatea eraldatzeko mekanismoak.

Gizarte-antsietatearen arazoak (EZA)

Harreman sozialekiko beldurra da, pertsonaren arlo guztietan eragin dezakeena. Honako hauek ekar ditzake: isolamendua, autoestimu baxua, antsietatea eta depresioa.

Entradas relacionadas: