Gizarte Segurantzaren Kasu Praktikoak eta Oinarriak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Economía

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,36 KB

Jardueren Analisia eta Gizarte Segurantza

Nekane: Baja ez-laneko istripuagatik

Jarduera honetan Nekaneren baja aztertuko da, lanaz kanpoko istripu bat dela eta.

Datuak

  • Antzinatasuna: 6 urte
  • Baja mota: Lanez kanpoko istripua
  • Denbora: Maiatzak 1etik 27ra
  • KAKO (Kalkulurako Aurretiazko Oinarria): 1600 €
  • Hileko soldata: 30 eguneko zatiketa
Oinarri Arautzailea (O.A.)

Oinarri Arautzailea kalkulatzea:

O.A. = 1600 € / 30 egun = 53,33 €/eguneko

Prestazioen Kalkulua (Maiatza)

Prestazioak egun zehatzetan banatzen dira:

  • Maiatzak 1etik 3ra (3 egun): Ez du ezer jaso = 0 €
  • Maiatzak 4tik 20ra (17 egun - %60):

(17 egun · 53,33 €) · 60% = 543,97 €

Maiatzak 21tik 27ra (7 egun - %75):

(7 egun · 53,33 €) · 75% = 279,98 €

Prestazio guztira: 543,97 € + 279,98 € = 823,95 €

Oharra: Amatasunagatiko prestazioa %100 da.

O.A. eguneko (100%): 1600 / 30 = 53,33 €/eguneko

Martxoko kalkulua (adibidea): 53,33 € · 31 egun = 1653,23 €


Imanol: Lanbide Gaixotasunagatik Baja

Imanolen baja, lanbide gaixotasun bat dela eta, aztertzen da.

Datuak

  • Antzinatasuna: 6 urte
  • Baja mota: Lanbide gaixotasuna
  • Denbora: Maiatzak 5etik 31ra (26 egun)
  • KAKO: 1900 €
  • Aparteko orduak (A.O.): Aurreko hilean 200 €, Aurreko urteko maiatzean 900 €
Oinarri Arautzailea (O.A.)

Oinarri Arautzailea kalkulatzeko formula:

O.A. = (1900 € - 200 €) / 30 + 900 € / 360 = 59,17 €

Prestazioaren Kalkulua

Lanbide gaixotasunetan, prestazioa %75 izaten da:

  • 26 egun · 59,17 € · (75%) = 1153,62 €

Gizarte Segurantzaren (G.S.) Oinarriak

G.S.: Babes Mailak

Gizarte Segurantzak bi babes maila zehazten ditu:

  • Kontribuzio Maila: Nahikoa kotizatzen duten langileei eta haien familiei aplikatzen zaie (Espainian bizi eta lan egiten dutenak).
  • Asistentzia Maila: Behartasun egoeran bizi direnei ematen zaie, Kontribuzio Mailan sartzen ez direnean (kotizatu ez edo denbora nahikoa ez dutenak).

G.S.: Ezaugarriak

Gizarte Segurantzaren ezaugarri nagusiak:

  • Sistema publikoa da, administrazioak kudeatzen du.
  • Sistema derrigorrezkoa da.

G.S.: Egitura

Gizarte Segurantzaren egitura bi araubidetan banatzen da:

  • Araubide Orokorra: Araubide berezietan sartuta ez dauden besteen konturako langileak hartzen ditu.
  • Araubide Berezienak: Jarduera zehatzak dituzten kolektiboak: Autonomoak, nekazaritza, ikatza, itsas langileak, funtzionarioak eta 28 urtetik beherako ikasleak (eskola aseguruarekin).

G.S.: Kudeaketa Sistema

Gizarte Segurantza erakunde publiko bitartez kudeatzen da:

  • Gizarte Segurantzako Institutu Nazionala (INSS): Prestazioak (adibidez, ezintasuna). (Langabezia SEPE da).
  • Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorra (TGSS): Ordainketak, kotizazioak, altak, bajak, etab.
  • Enplegu Zerbitzu Publikoa (SEPE): Lan merkatuaren azterketa, langabezi prestazioak kudeatu, kontratuen erregistroa. (Euskal Autonomia Erkidegoan, LANBIDE).

G. S.: Betebeharrak (Enpresa Buruarenak)

Enpresa buruak dituen betebehar nagusiak:

  • Enpresaren Inskripzioa: Kotizazio zenbaki bat jasotzea.
  • Langileen Afiliazioa: Lehen kontratuan alta eman eta zenbaki bat ematea.
  • Langilearen Alta: Langilea kontratatzen den guztietan.
  • Langilearen Baja: Kontratua amaitzen denean.
  • Kotizazioa: Enpresak eta langileak ordainketak burutzea (nominakoak).

Entradas relacionadas: