Gizarte eta Politika Aldaketak, Zientzia Aurrerapenak, Ideiak eta Kultura, Deshumanizazioa, XX. Mendeko Nobelagintzaren Ezaugarriak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Matemáticas

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,6 KB

GIZARTE ETA POLITIKA ALDAKETAK

1-bozketa bidez aukeratutako parlamentu erregimenak nagusituko dira, monarkia absolutistak albora utziz.

2- Aristokraziaren nagusitasuna burgesiara pasako da, talde hau gizartearen inportanteena izango da.

3-Industria iraultzaren garaia da: mundua fabrikez bete da, kontinenteetan zehar trenak ibiliko dira.

4-Populazioa hiri handietara joango da bizitzera.

5-Langileak artisaua ordezkatuko du fabrika eta kate handietan lan eginez.

6-Industria garapenak langileria sortuko du.

7-Langileak defendatuko dituen ideologia berriak sortuko dira: sozialismoa, komunismoa, sindikalismoa, anarkismoa…

8-Ekonomia mundu mailan antolatuko da kapitalismo modernoaren oinarriak jarriz: sozietate anonimoak, burtsa, banketxeak, eta enpresa nazionalak eta nazioartekoak.

9-Nazio batzuen kolonialismo afanak Hirugarren Munduko lehengaiak biltzera eramango ditu, batez ere Frantziak eta Ingalaterrak.

10-Hauek herri horiek mendean jarriz eta esplotatuz.

11-Industrializazioak eta kolonia inperioen altxaketak sortu duten ekonomia desorekak Lehen Mundu Gerra sortzeko giroa ekarriko du.


ZIENTZIA AURRERAPENAK

1-Bizimodu tradizionala aldatzeko, XIX.mendean zientziak garatuko dira eta aurrerapen zientifiko eta tekniko nabarmenak emango dira.

2-Luis Pasteur frantsesak bere aurkikuntzekin medikuntza berrituko zuen eta txertoen aroa hasi zuen.

3-Roberto Koch alemanak tuberkulosiaren baziloa aurkitu.

4-Carlos Darwin ingelesak espezieen bilakaeraren teoria garatu.

5-Beste asmakizun garrantzitsu batzuk hauek izan ziren: Edisonen elektrizitatea.

6-James Wattek lurrun makina trenari, itsas-garraioari eta textil industriari aplikatuz.

7-Garraiobideetan eman zen aurrerapena handia izan zen: lurrun itsasontziak, trena, automobila eta hegazkina.

8-Komunikabideak egunkariarekin, telefonoarekin, telegrafoarekin eta irratiarekin.

9-Nazioarteko harremanak eta merkataritza handitu ziren.


IDEIAK ETA KULTURA

1-Indibidualismoa eta arrazionalismoa nagusituko dira.

2-Hirietako zibilizazioaren eta kulturaren balioak dudatan jartzen dira.

3-Ongizate orokorraren printzipioak.

4-Gertaeren benetakotasuna.

5-Ordena aldaezina.

6-Aniztasunaren, berezitasunaren eta exotismoaren bila ibiliko dira.

7-Arrazoiaren, aberriaren, gizarteren eta bizimodu guztien mesfidantza.

8-Intuizioa, sentiberatasuna, askatasuna balioztatuko dira.

9-Irrazionalismoa, eszeptizismoa eta beldurra zabalduz.

10-Europa ideologia gatazka handiek astinduko dute (tradizionalista eta aurrerakoien artean, kontserbadoreak eta liberalak, librepentsalariak eta kristau pentsalariak), askotan politika gatazkak sortuz.

11-Arteari eta literaturari buruzko gaurko ideiak garai horretako indibidualismo eta irrazionalismoagatik determinatuak daude.

12-Arteek aurrerapen handia ezagutzen dute, batez ere musikan (Beethoven, Brahms, Tchaikvoski, Wagner…), pinturan (Delacroix, Coubert, Monet, Renoir, Van Gogh, Cezanne…) eta literaturan.

13-XIX.mendean literatur hiru mugimendu emango dira: Erromantizismoa, Errealismoa eta Erromantizismo-ostea.


DESHUMANIZAZIOA

1-Ortega y Gassetek 1925ean Artearen deshumanizazioa liburu interesgarria argitaratu zuenerako, gertatua zen artearen baitan zinezko iraultza.

2-Deshumanizazioak abstrakzioa esan nahi du.

3-Arte abstraktua ez zen besterik gabe sortu, modu isolatu batean.

4-Arte abstraktuak gizaki eta gizarte abstraktuak ditu bere atzean.

5-Gizatasunaren eta norbanakoaren zinezko autonomiaren oinarriak azpia janda zuen.

6-sustrairik gabeko gizatalde deserrotua da nagusi XX.mendeko hirietan, norabiderik gabeko gizatalde abstraktua.

7-Koherenteki (zentzuz) pentsatzeko eta hitz egiteko gaitasuna galdu dut erabat.


XX.MENDEKO NOBELAGINTZAREN EZAUGARRIAK

1-Narrazioetako ekintza fragmentario bihurtzen da. Maiz ez hasiera eta ez amaiera ez duten kontakizunetan.

2-Denboraren tratamendu lineala desagertzen da eta atzera eta aurrera jauzika egituratzen da kontakizuna.

3-Kontalari desberdinen ikuspuntutik antolatzen da kontakizuna.

4-Kontzientziaren isuria nagusitzen da kontakizunean.

Heroi hunkigarrienak pertsonaia arrunt, xume eta anbiguoak dira: antiheroiak.

Entradas relacionadas: