Gizarte komunista marx

Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,06 KB

Sozialismoa:

Doktrina politiko eta ekonomiko bat da, jabetza kolektiboa eta baliabideen banaketa aztertzen dituena.

Gizartea → Elkartasuna + Berdintasuna.

Marxismoa:

Marxismoa, Karl Marx filosofoak  XIX.Mendean iraultzale izandako, obretatik sortutako doktrina politiko eta filosofikoen elkarketa da.

XIX.Mendeko frantziako sozialismoan oinarritu ziren, gizartearen kritika zientifikoa eta iraultzailea egiteko. Marxismoaren obrarik garrantzitsuenean, El capital, ikus daiteke hauek egin zuten kritika politiko ekonomikoa.

EL CAPITAL →  Karl Marx alemaniar ekonomialariaren obrarik garrantzitsuena da. Sistema kapitalistari buruzko teoria, haren dinamika eta Marxen ustez kapitalismoak bere kabuz egingo zuen hondamendirako bidea aztertu zituen.

Marxistek diote gizarte kapitalista klase sozialetan  zatitzen dela, eta horietatik bi dira esanguratsuenak; Burgesia eta Langile klasea.

Marxismoaren helburua kontzientziaren argitze kritiko eta arrazionala egitea da; gizakiak edo klase sozial batek bere buruari buruzko argitze kritikoa, bai eta historian duen posizioari buruzkoa ere. Horretarako, aurreko filosofiak eta indarrean dauden ideologiak kritikatzeari ekingo dio haien ustezko egiei mozorroa kentzeko.

Leninismoa:

Sobietar batasunean gauzatu zen komunismoaren filosofia marxismoaren berrikuspen bat da.

-Langileek alderdi indartsu baten inguruan antolatzea ezinbestekoa da.

-Gizarte-klaseak desagertzea.

Leninismoa proletargoaren diktaduraren teoria eta taktika da. Marx eta Engels garai aurreiraultzailean (Iraultza proletarioaz ari gara) aritu ziren, oraindik Inperialismo garatu bat ez zegoenean, langileak oraindik Iraultzarako trebatzen ari zirenean, Iraultza proletario saihestezina epe laburrera gertatzeke ez zegoenean.


Entradas relacionadas: