Gizarte klasista

Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,97 KB

Marxen ideia nagusiak 3 puntutan laburtuko ditugu:Filosofiaren funtzio iraultzailea: Historikoki, filosofiak errealitatea nolakoa den deskribatu du. Natura, unibertsoa, kultura edo ekonomia aztertu izan ditu. Funtzio deskribatzaile hau beharrezkoa da, baina filosofiak eraginkorragoa izan beharko luke.
Ez da nahikoa kapitalismoa injustua dela esatearekin. Kapitalismoari alternatiba praktikagarriak planteatu behar zaizkio. Sistema ekonomikoa injustua bada, orekatuagoa den eta langilearentzat justuagoa den antolaketa ekonomikoa aurkeztu beharra dago. Funtzio deskribatzailea izateaz gain, filosofiak funtzio iraultzailea izan beharko luke. Sistema txar baten ordez(kapitalismoa), sistema on bat proposatu beharko luke(sozialismoa). Marxek dioen moduan, filosofia iraultzailea izanik, errealitatea aldatzeko aukerak zabalduko lirateke. Bere iritzian, alternatiba iraultzaile batek justizia eta askatasuna ekarri beharko luke antolaketa ekonomikoan.

Alienazio(zapalkuntza) Kapitalista: Gizartea nola antolatuta dagoen jakin nahiko bagenu, ekonomian fijatu beharko ginateke. Bere ustetan, langilearen egoera eta lan baldintzak analizatuta, gizarte horrek nolako eskubideak ematen edo ukatzen dizkien langileei antzeman daiteke. Aipatutako azterketa egingo bagenu, kapitalismoa esplotatzailea basatia eta humanitaterik gabekoa dela ondorioztatu beharko genuke
Kapitalismoa pertsona langilea baliabide batean bihurtzen du, pertsonak bere izaera humanoa sortzailea librea galdu, eta kapitalistaren instrumentu batean bilakatzen da, langileak kapitalista bere lanaren poderioaz aberasten du eta langilea ezta inoiz aberastuko. Kapitalista esplotatzailea da, eta langileak esplotatzen ditu lan ordu amaigabeak inposatuz soldata baxuak ordainduz edo eskubiderik oinarrizkoenak ukatuz(Bazkaltzeko eskubiderik ez, atseden baterako denborarik ez...). Langileria kapitalistaren morroi bihurtzen da eta lan egiten duenak bere esfortzua kapitalistari saltzen dio soldata baten truke.Kapitalismoak langileak deshumanizatzen ditu: langileak erosi eta saldu egiten dira. Langileak salerosten diren “gauzak” dira.Kapitalismoak helburu bakarra du: aberastasuna metatzea.Kapitalismoak gizarte haustura sortzen du: esplotatzaile kapitalista aberatsak batetik, langile txiro esplotatuak bestetik.Kapitalismoak desoreka ekonomiko extremoak probokatzen ditu: aberatsak gero eta aberatsagoak; pobreak gero eta pobreagoak.Kapitalismoak guztionak diren ondasunak eta irabaziak bribatizatzen ditu irabazia beti kapitalistarentzat, galera beti langilearentzat.

Azken finean, kapitalismoak langileak zapaldu besterik ez ditu egiten. Proletarien eta kapitalisten arteko talka ebitaezina da. Langileria ondo antolatu eta dagozkien eskubideen alde borrokatuko balu, gizarte justiziaren aldeko sistema ekonomikoa sortuko genuke. Kapitalismoaren tokian ekonomiak sozialistak eraiki beharko genuke.

d) Klase borroka: Alternatiba sozialista, Marxentzat filosofia kapitalismoaren izaera esplotatzailea deskubritu du. Beraz, filosofiak egoera iraultzeko obligazioa dauka. Langileek galtzeko daukaten bakarra kapitalismoak ipinitako kateak dira. Langileriak sistema ekonomiko desberdin bat sortu beharko luke, beste sistema berri bat. Bertan, lan egiten dutenek lan baldintza, soldata eta egoera justuak edukiaz. Ekonomia sozialista litzateke beretzat sistemarik justu eta demokratikoena. Langileek kapitalismoaren aurkako iraultza sozialista burutu beharko lukete. Ekoizpen sistema langileriaren esku egon behar da,Ekonomiaren sistema pribatuak publifikatu behar dira(finantzak, energi ekoizpenak, industriak...),Klase sozialen desagerketa: aberats eta pobrerik gabeko gizarte berdintasuna.

Gizarte justu, aske eta berdina bizi baldintzei dagokienez.Konklusioz, Marxen pentsamenduak justizia sozialaren aldeko planteamendua eskaintzen digu. Bere zenbait planteamendu utopikoak izan daitezke oraindik ere, baina bere pentsamenduari esker, ugariak izan dira langileria lortutako hobekuntzak.

Entradas relacionadas: