Gizarte klasista

Enviado por Chuletator online y clasificado en Lengua y literatura

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,12 KB

GIZARTE ESTRATIFIKAZIOA


Soziologiak 'gizarte estratifikazio' terminoa erabiltzen du gizarteetan eta gizarte Taldeen artean dagoen desberdintasunen araberako egitura iraunkorrak Egituratzeko.
Gizarte estratifikazioarekin lotuta aztertzen dira; a) Aberatsen eta Pobreen arteko aldeak, sarrera ekonomikoetan eta bizi baldintzetan, b) Pertsona langabeen pobretzea, c) Emakumeek, gizonen aldean, jasan behar Dituzten eragozpenak, d) Langile familian sorturiko gizabanako batek Denboraren emanean klase ertaineko kide bihurtzeko dituen aukerak, gizarte Higikortasunaren fenomenoa, goranzko mugikortasun soziala ala beheranzko ... Gizarte estratifikazio terminoak modu hierarkiko eta mailako batean eta Gizarteko behe eta goi mailez hitz egiten du, aberastasun, botere edo Prestigioaren jabetzaren banaketa desberdina eta adin, sexu, arraza edo Erlijioaren araberako mailaketa aintzat hartzen duelarik. Maila bakoitzeko Kideek bizitza aukera jakin batzuk izan ditzake, baita pentsatu, jardun eta Sentitzeko modu berdin samarrak izateko joera ere, eta identitate eta kidetasun Komuna dute beren estratuko gainerako kideekin. Ezaugarri horiek bereizten Dute estratu bakoitza gainerako estratuetatik. 4.2.1. Gizarte estratifikazioak historian zehar Bost gizarte estratifikazio mota nagusi bereizi ohi dira, hau da, bost multzo Nagusietan sailkatu ohi da gizarte estatuen arteko desberdintasuna historia Ingurune eta kultura desberdinen arabera. Halatan, bost gizarte eredu nagusi Bereizten dira:
1.- Antzin Aroko eredua dagokie lehen gizarte ehiztari biltzaileei; haietan funtzio Magikoen titularitatea eta giza nortasunaren ezaugarri batzuk, ziren gizarte Desberdintasunerako faktoreak, indarra eta trebetasuna. Oinordekotzan Oinarrituak ziren eragin handieneko estratuak, buruzagia eta txamana adibidez. Gizarte konplexuagoetan, lanerako metalezko tresnak eta lurgintza teknikak Ezagutzen zituzten gizarte laborarietan ugariagoak ziren desberdintasunak eta Hiru taldetan sailkatzen ziren; sistemaren erpinean gizabanako boteretsu eta Pribilejiodun gutxi, besteek ekoizten zituzten soberakinez jabetzen zirenak, Haien azpian funtzionario eta espezialista klase jendetsuagoa eta oinarrian herri Xumea, soberakinen ekoizleak.
2.- Botere politikoa, Ekialdeko Despotismoaren araberako sistemaren oinarrizko Estratifikazio elementua. Ekialdeko inperio handietan (Txina, India, Mongolia, Egipto...) baita Kolon aurreko Afrika eta Ameriketan ere. Botere absolutu batek 40 Gidatzen zuen estatua eta burokrazia boteretsu bat arduratzen zen Administrazioaz, klase gobernaria. Azpian zeuden mendekoak, ez zeukaten Pribilejiorik eta estatuarentzako lanen bat egiteko prest egon behar zuten beti.
3.- Kasta sistema, gizarte hinduaren araberako desberdintasun sistema, familia Baten aurrekoak eta ondokoak kontuan hartzen dituen gizarte estratuaren ideia Adierazi nahi zuten haren bidez. Lau barna edo hierarkia ditu kasten araberako Estratifikazioak; brahmanak edo apaizak, txatriak edo gudariak, vaisiyak edo Merkatariak eta sudrak (laborariak, langileak, zerbitzariak). Kasta bakoitzak Aurretik nola bizi behar duen baldintzatzen du, eta araztasuna eta zikintasuna Bereizten dituen ideia erlijiosoetan oinarritzen da. Beren kastatik kanporaturiko Gizabanakoek kasta gabeen edo ukaezinen taldea osatzen dute. Mendebaldeko Bizimodua eta pentsamoldea errotzen ari dira gizarte hinduan eta gizarte Aldaketa honek kolokan jarri dezake sistema honen egonkortasuna.
4.- Estamentu sistema Erdi Aroko Europan, gure garaiko industria estatuetako Aurrekoa. Feudalismo deritzo erlazio sistemari, eta lurraren jabetza da oinarria. Lur jabetza handia zen feudoa eta jauna zen haren jabea. Jaunaren Mendekoak lotuak zeuden landu beharreko lurrari eta diru kopuru batzuk Ordaintzen zizkioten jaunari ordainean lurra landu eta babesa lortzen zuten. Erregea edo enperadorea zegoen erpinean. Bi oinarri nagusi zituen gizarte Funtzioen banakuntzak: alde batetik, leialtasuna zin egin behar zion mendekoak Maila goragoko jaunari eta bestetik, aldi berean aitortu behar zuen mendekoak Zinaren araberako betebehar beteko zituela ezinbestean. Hirien hazkundea, Industria ekoizpen gero eta handiagoa, merkataritza gero eta zabalagoa, Aldaketa ideologiko sakonak urratu egin zituen gizarte feudalak Kapitalismoranzko bidea.
5.- Klase sistema, oso lotuta dago industria kapitalismoak XIX. Mendetik egun Arte mendebaldeko gizarteetan bideratu duen garapen, zabalkunde eta bilaketa Prozesuarekin. XIX. Mendean zabaldu zen klase hitza gizarte mota berria Adierazteko, hitz horren etimologiak Erromako inperioaren garaietara Garamatzan arren. Izan ere, estatuari ordaindu beharreko zerga kopuruaren Arabera banatzen zuten erromatarrek populazioa, eta gizarte geruza bakoitza Adierazteko erabiltzen zuten, klase hitza. Talde ekonomiko gisa definitzen dira Klaseak eta aberastasuna, errenta soldatak, etekinak, lanbide mota eta boterea Banatzerakoan aintzat hartzen den desberdintasunaren araberako hierarkia eta Ordena egitura dugu klase sistema.

Entradas relacionadas: