Gizarte identitatea

Enviado por Chuletator online y clasificado en Psicología y Sociología

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,09 KB

Gizarte Ekintza:


konpartitua den ekintza, eredu kolektibo batzuen arabera egituratutako norabidea duena. Gizarte ingurune ezberdinetan besteek zuzendua edo baldintzatua. Indibiduala edo kolektiboa izan daiteke.
Lehen mailako taldea:
Harremanak pertsonalak eta intimoak dira. Pertsonaren osaketan eragin garrantzitsua dute. Elkarezagutza sakona. Berdinen taldea, lagun koadrikula, gelakideak, bizilagunak...

Bigarren mailako taldeak:


Talde zabalagoak. Harremanak inpertsonalagoak, partzialak eta xededunak. Ikastetxe oso bat, enpresak, elkarteak, kirol taldeak…

Kultura:


Edozein talderen balore, ideia eta ohiturak. Gehiago edo gutxiago formalizatutako, pentsatzeko, sentitzeko eta jokatzeko moduak. Talde ezberdin bat osatzeko balioa du eta elkarbizitzarako nahitaezkoa da.
Gizarteratzea:Gizarte arauak barneratzea da. Belaunaldi bakoitzak ikasi egin beharrekoa. Hezkuntzaren zeregina. Arauen onarpena suposatzen du.Gizarte ereduak ikasiak direnez, aldakorrak dira denboran eta espazioan. Erlatibotasuna.

Gizarte Rola:


Gizarte posizio edo estatus bat betetzen duen pertsona batengandik espero diren jarrera, portaera eta eginbeharrak.Gizabanakoek taldean, zehaztuak dituzten funtzioak. Taldeari egiten dioten aportazioa.Estatusa: Bakoitzak betetzen duen rolaren arabera, gizarte posizio edo estatus bat dagokio gizarte mailaketan

Rol/Estatus atxikia:


izendapenez edo herentziaz jasoak. Gizarte itxia.

Rol/Estatus eskuratua:


gizarteratzean eskuratuak. Hezkuntza. Gizarte mugikortasuna. Talentua aprobetxatu

Erakundeak/instituzioak:


Oinarrizko gizarte ekintza bat erregulatzen duten, eredu, arau, erregela edo portaerazko jarraibideak.  Bizitzako oinarrizko arlo bat, arauen bidea erregulatzen dute: Familia, Hezkuntza, Ekonomia, Politika eta Erlijoa.

Gizarte kontrola


gizabanakoa, gizarteak ontzat emandako mugetan eta bideetan mantentzeko, gizarteak dituen kontrol mekanismoak. Gizartearen funtzionamendua eta ordena mantentzen dute.Gizarteak baditu gizarte kontrolerako mekanismoak: formalak (zigorrak), ez- formalak (errietak, atentzioa deitzeak, isekak). Gizakiek beren identitatea eraikitzen dute, natura eta giza taldeekiko harremanen bitartez. Beharrezkoa da gizarteratzea identitatea sortu eta gizakia izateko. Gizakia soziala da.Umeek helduen portaerak imitatzen dituzte, besteen rolean kokatzen saiatzen dira, jokuen bidez hasieran. Gizarte esperientzia hauen bidez, kontzientzia hartzen dute, besteek egindako begiradetan nork bere burua irudikatzen du. Besteak norberaren ispilu. Ni-a sortzen da.

Estratifikazioa:


Gizartea estratu edo maila ezberdinetan banatzeko ekintza eta efektua. Faktoreak: ekonomia, gizarte prestigioa, generoa, talde etnosoziala, adina… Pertsonek gizarte posizio ezberdina izaten dute gizartean, aukera ezberdinak.  Gizarte maila edo estratua: ezaugarri berdineko pertsonen multzoa. Bizitza estilo berdintsua, portaera eta erlazio modu berdintsuak.

Klase soziala:


Produkzio moduan bakoitzak betetzen duen lekuaren ondorio izaten dira. Maila sozioekonomikoa, egoera laborala, lanbide motak...Ezaugarri eta errekurtso ezberdinak dituzten gizataldeak dira.

Generoa:


Gizon-emakume izateagatik gizartean eraiki diren balorazio eta esanahi ezberdina da generoa. Gizarte aukera ezberdintasunak historian eta gizarte ezberdinetan. Menpekotasun harremanak egon dira. Estereotipoak.

Etnia:


Herria. Ezaugarri kulturalekin, hizkuntzakoekin eta sinesmenekin lotuta dago ezagarri fisikoekin baino gehiago. Gizarte balorazio ezberdinetako taldeak. Estereotipoak eta diskriminazioa egoten dira.

Giza talde:


Gizabanakoen arteko harreman sarea. Harreman zehatza eta iraunkorra. Talde kontzientzia sortzen duena. Ez da gizarte agregatu, kolektibitate edo kategoria soziala. Talde esperientziaren bidez bilakatzen dira gizakiak gizatiar. Taldean barneratzen ditugu gure kulturaren arauak eta partekatzen balioak, helburuak, sentimenduak… Taldea, berau osatzen duten kideen batura baino zerbait gehiago da. Taldekide izateak eragina du pertsonaren portaera eta sentimenduetan, beste edozein ezaugarri indibidualek baino gehiago

Entradas relacionadas: