Gizarte hitzarmena

Enviado por Chuletator online y clasificado en Otras materias

Escrito el en vasco con un tamaño de 10,13 KB

Botere politikoaren jatorri eta zilegitasuna

1.-Jatorria eta Zilegitasun kontzeptuak

Jatorriari buruz ari garenean, horren historiari buruz Ari gara. Botere politikoak zer jatorri duen aztertzeko, gobernatuak eta Gobernariak argi banatuta zeuden lehen giza komunitateak nola eta zergatik Sortu ziren aztertu behar dugu. Hau aztertuz, gizartearen borondatea norbaitek Bortizki ezartzean sortu zela ikusten dugu. Nietzschek esan zuenez,errealitate politikoa ulertzeko kontuan izan Behar duguerresumak indarkeriaren bidez Sortu zirela.

Legitimotasun edo zilegitasuna ez dira jatorriaren Sinonimoak, berriz.Gauza bat jatorri Bat izateak ez du esan nahi gauza hori ona ala txarra denik, hots, gauza Horrekin jarraitzeko eta hobetzeko komenigarria denik. Puntuatze horri Legitimatzea deritze. Adibidez: araudi bat onuragarria den ala ez galdetzean, Kaltegarria izango balitz, araudi horren desagerpena aztertzea izango litzakete Araudi hori legitimatzea.

Legitimatze horretan irizpideak behar ditugu “beredikto” Bat lortzeko. John Lockeren hitzetan, botere politikoa legitimoa den jakiteko, Dagokion funtzioa ongi betetzen duen galdetu beharko genuke.

Jatorri eta zilegitasunaren arteko lau konbinaketa egon Daitezke, instituzio desberdinean oinarritzen direnak:

·Jatorri eta legitimotasun positiboak: Hainbat Instituzio mota honetakoak dira: familia, merkataritza... Egoera jakin batzuen Legitimotasuna jartzen da batzuetan zalantzan, baina, hala ere, gutxitan Jartzen da instituzio hori zalantzan.

·Jatorri positibo baina legitimotasun Negatiboa Konbinaketa hau adibide erraz baten bidez azaldu Daiteke. Herriko festakjatorri Positiboa izan dezake, baina jendeak alkohola edan eta deskontrolatzen bada, Herrian desordena nagusituz,ezLitzateke legitimotzat hartuko.

·Jatorri negatibo, baina legitimotasun Positiboa: Indarkeriaren bidez sortu daiteke, baina hala ere Legitimotzat hartzen dira. Gauza bat eskuratzean, indarkeriaren bidez, baina Geroago legeak betetzen dituzten instituzioak dira.

·Jatorri eta legitimotasun negatiboak: Indarkeriaren Bidez sortutako instituzioak dira. Ohizko irizpideak kontuan hartuz jatorri eta Zilegitasun negatiboak dituzte: esklabotza, mafiak, besteak-beste. Instituzio Hauek baztertu egiten dira normalean.

2.1.- Gizartearen antolaketa moduak

Gizarte Bakoitzak antolaketa mota bat dauka, hots, jokabide-arau multzo jakin bat. Historian zehar antolamendu mota sinpleenetatik konplexuagoetara joan dira Garatzen. Funtsean, lau motetan banatu ditzakegu:

·Tribala: komunitate Txikiak dira, familia-loturak dituzte kideen artean, eta bizi-iraupen oparo eta Luzea lortzeko, beste tribu batzuekin lotzen dira.
Iraupeneko ekonomia dute Gehienetan, baina batzuetan, baliabideak lortzeko arazoak izan ditzakete. Monarki edo aristokrazia batean oinarritzen dira erregimen politiko honen Legitimotasuna.

·Esklabista: Antolamendu hau Izateko, komunitate handia sortu behar da, eta gerran egon behar da konstanteki Bere funtsezko ekoizpena egiten duten jendea lortzeko, hots, esklaboak. Monarkia (inperio) batean oinarritzen da erregimen politiko honen Legitimotasuna.

·Feudala: Erdi Aroan Garatu zen antolaketa mota hau. Orden politikoa eta babes militarra ezartzen Duten jauntxoek gobernatzen dute, eta jauntxo horiek errege baten menpe egoten Dira. Funtsean, ekonomia nekazaritzan oinarritzen da. Monarkia batean Oinarritzen da erregimen politiko honen legitimotasuna.

·Modernoa: Industrian eta Merkataritzan oinarritzen da, eta estatu nazionala da antolaketa politikoaren Punta. Gaur egungo estatu modernoek dauzkate antolaketa mota hau, demokrazian Oinarritzen dena.

Estatu Modernoa da, gizartea antolatzeko modu nagusia, baina ez bakarra (familia, Elizak...).

Estatua, Max Weberren hitzetan: lurralde jakin batean Menderatze-tresna gisa legezko indarkeria monopolizatzea lortzen duen erakundea Da. Bi ezaugarri nagusi ditu:

·Erakunde politikoa da, inpertsonala eta Subiranoa. Estatuak bakarrik dauka hainbat gai arautzen dituzten legeak Aldarrikatzeko: zergak, eskubideak...

·Boterearen egitura bateratua du. Egitura Horrek legitimoa izan nahi du, eta horretan jarraitzen du gobernariak aldatu Arren. Burokraziaren (gai publikoak kudeatzeko sortutako erakunde hierarkikoa) Bidez gauzatzen da, funtzionarioak egiten duten lanarengatik.

2.2.- Menderatzea eta legitimizazioa

Estatu batean aginte batbehar da, gizartearen jokabidearen gain egiteko, eta jokabide horiek Beteko diren bermatzeko. Aginte hori gizarte osoak onartu behar du, gizarteak Aitortu behar die gobernariei haien nahia inposatzeko boterea eta eskubidea. Hori da legitimazioa. Eta legitimazioa hiru menderakuntza bidez lor daiteke:

·Karismatikoa: liderraren ezaugarriak Ditu legitimazioak oinarri. Egitura txikia eta ezegonkorra du, baina Jarraitzaileek babesten dute liderrak ezartzen duen boterea.

·Tradizionala: Ohiturek bermatzen dute Agintea. Legegilearen mendekoak ordaindutako pertsonak nolabaiteko autonomia Dute.

·Arrazional/legala: Gaur egungo gizarte Pluralistetan agintea legezko prozeduren bidez justifikatzen da. Burokraziaren Bidez dago antolatua (aginte formala erakunde hierarkikoaren gailurrean dago).

3.- Botere Politiko mota nagusiak

Aristotelesek, erregimen politikoak bi irizpiderekin Sailkatu zituen, gobernari kopurua eta gobernuak gizarteari egiten zion Mesedea. Bigarren irizpide hori zen legitimotasuna Aristotelesentzat.

“Herri bakoitzaren egoera historiko eta sozialen arabera Aukeratzen zela hiru erregimen legitimoetatik bat edo bestea . Hiru horiek ondo Konbinatzearen ondorioa da gobernatzeko modurik onena.” Aristoteles

Gobernari KopuruaErregimen Politiko legitimoaErregimen Politiko ustela1MonarkiaTiraniaBatzukAristokraziaOligarkiaGizarte guztia (teorian)DemokraziaDemagogia

4.- Gizarte-hitzarmenaren Teoriak

Gizarte-hitzarmenak pertsonenhasierako egoera deskribatzen du, naturazko Egoera. Eta hortik hasita, estatuaren beharra azaltzen du, gizartearena. Teoria Hauen helburuak herritarrek estatua onartzea justifikatzen duten arrazoiak Ematea. Gizarte-hitzarmeneko hiru ikuskera ikusi ditugu: eredu indibidualista, Libertarioa eta unibertsala.

·
Eredu indibidualista (Thomas Hobbes)
:
Eredu Hau Thomas Hobbesek aurkeztu zuen. Honek dionez, egoera naturalean denak denen Aurkako borrokan gaude, askatasun eta eskubide mugagabeak edukiz, hots, gizakia Maltzurra da eta horren ondorioz kaosa sortzen da. Gizarte hitzarmena egitean, Gizarte guztia ados egongo litzateke subirano baten alde egotea, subirano hori Estatu horren pertsona boteretsuena bilakatuz. Estatua sortzean, helburu batzuk Sortu ziren, hala nola; estatuaren bakea, ordena eta segurtasuna bermatzea. Thomas Hobbesen eredua ez zen batere ez Barneratu Ingalaterran (monarkia bazen ere), Hobbesen ustetan, herriak ematen Ziolako legitimazioa, ez Jainkoak.

·Eredu libertarioa(John Locke)
:
Gizarte Bateko munduan, gizakia askea eta ez alienatua da, berezko eskubideak izanik: Bizia, askatasuna eta jabetza, besteak beste. John Lockeren esanetan, bi Hitzarmen lortzen dira, estatua sortzeko baitan: herritarren artekoa eta Herritar eta gobernarien artekoa. Hitzarmen horren helburua, gizabanako Bakoitzak justizia bere esku har dezan eragoztea da, estatu babeslea sortuz. Estatu mota honen adibide garatu bat A. E. B. Izango litzateke. Independentziako tratatuan, Lockeren pentsamenduaren trazak aurki daitezke.

·Eredu unibertsala (Jean Jaques Rousseau)
:
Rousseasuk esaten zuen, hitzarmenaren Aurretik, gizakien artean berdintasuna zegoela, baina bizirik irauteko arazoak Zeuden, eskubiderik gabeko mundu horretan. Eredu indibidualistan bezala, Herritar guztien artekoa da hitzarmena, baina kasu honetan komunitatearen alde Da,ez subiranoaren alde. Hitzarmen Horren helburuak dioenez,estatua denen Nahiaren adierazpena da, denen onura bilatzeko helburuarekin.

Ikusi daitekeenez, gizarte guztietako edozein pertsonak Gizarte-hitzarmenak egiten dituzte, pertsona guztiek eskubide eta askatasun Berberak edukitzeko, bizi-iraupena handitzeko eta erosoago bizitzeko...

Entradas relacionadas: