Gizarte estamentalaren ezaugarriak

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 23,13 KB

SARRERA

Aro Modernoa XV. Mendearen erdialdean hasi eta XVIII. Mendearen amaieran bukatu zen. Hiru data jo ohi dira abiapuntutzat: turkiarrek Konstantinopla mendean hartu (1453) zuten urtea, Amerikaren aurkikuntzarena (1492), eta Erreforma protestantearena (1517). Bukaera, berriz,Frantziako Iraultzak (1789) eman zion. Guztiak ere gutxi gorabeherako datak dira, noski, historiako garaiak ez baitira hasten edo bukatzen bat-batean, gutxika baizik.

Gizarte-
Ezaugarririk aipagarriena 
aristokraziaren botere-galera etengabea izan zen,burgesiak gero eta garrantzi handiagoa hartu baitzuen, monarkiarekin bat eginik. Botere militarra areagotzeaz gain, diplomazia sortu eta finkatu zuten.

Geografia-aurkikuntzei eta  berrikuntza teknikoei.

MONARKIA MODERNOA

Erdi Aroan zehar, elkarren kontra zebiltzan lurralde-estatu txiki asko zeuden Europan, eta errege-erreginen boterea mugatuta zegoen, noblezia eta eliza beren lurretan jaun eta jabe zirelako, eta hiriek foruak (legeak) zituztelako.

XV. Mendean, estatu horietako asko elkarri atxiki zitzaizkion, subiranoen arteko ezkontzen zein gerra eta konkisten bidez. Erresuma eta jaurerrien lurralde-integrazioarekin zitzaion, eta, arian-arian, errege-erreginen mende geratu ziren. Horrelaxe sortu ziren monarkia autoritarioakestatu modernoen iturburuak. Monarkia autoritarioetako errege-erreginek erabateko boterea zuten, alor guztietan. XVI. Mendean, hiru monarkia handi nagusitu ziren: Espainiakoa, Frantziakoa eta Ingalaterrakoa.

  • Lurralde integrazioa: ezkontza edo gerren bidez

  • Burokrazia: beren aginduak lurralde osoan betearazteko.

  • Diplomazia: gainerako estatuetara enbaxadoreak bidaltzeko

  • Armada: boteretsua, mertzenarioz (soldatapeko soldaduz) osatua.

  • Ohiko zergak:Gorteek ez zituzten onartu behar.

  • Gorte finkoaren sorrera: Erdi Aroan ibiltaria zen.

XVI. Eta XVII. Mendeetan, errege-erreginek eginahalak egin zituzten botere guztiak berenganatzeko eta monarkia absolutuak ezartzeko. Horretarako, zentralizazioa indartzeaz eta monarkiaren eta herritarren arteko bitartekaritzak urritzeaz gain, botere mugagabeak lortzen saiatu ziren. Ordenari eta segurtasunari askatasunari baino garrantzi handiagoa eman zieten. Monarkek, Jainkoak agintzeko eskubidea eman omen ziela eta, beren aginduak itsu-itsuan betetzera behartu zituzten herritarrak.

Dena den, botere-gehiegikeriak ondorioak izan zituen gerora, protesta-mugimenduen (adibidez, Frantziako Iraultzaren) ondorioz, monarken aginpidea gainbeheran erori baitzen.

Aurkikuntza, esplorazioak eta konkistak

XV. Mendearen amaierara arte, europarrentzat mundu ezaguna oso mugatua zen: Europa, Asia, Afrikaren zati bat eta Mediterraneo itsasoa.

XV. Mendearen bukaeran eta XVI. Mendearen hasieran, Europako esploratzaileak, espainiarrak eta portugaldarrak batik bat, Ekialdera iristeko ibil.Abentura haietan, lurralde berriak aurkitu zituzten: Amerika, Hegoaldeko Afrika eta Ozeania.

Toki berriak aurkitu eta konkistatu nahi izateko arrazoiak ugariak ziren: adibidez,abentura
-grina, lurrez eta aberastasunez jabetzeko asmoa eta fede kristaua hedatzeko nahia. Baina arrazoi guztietan aipagarrienak honako hauek izan ziren


  • Portulanoen lanari esker, kartografia asko garatu zen, itsas mapa zehatzak egin baitzituzten, kostaldeak eta portuak kokatzeko.

  • Nabigatzeko tresna berrien asmakuntza. Lema higikorrek, ipar-orratzek eta astrolabioek, adibidez, itsasontziak zuzenago bideratzeko eta orientatzeko aukera eman zuten. Karabela izeneko ontzi altu sendoak egiten hasi ziren, oso egokiak Atlantikoko alturako nabigaziorako.

  • Ekialdeko lurraldeetara iristeko ibilbide berriak bilatzeko premia. Izan ere, turkiarrek Konstantinopla konkistatu zutenean, 1453an, zenbait gai ekartzeko beharra sortu zen: espezieak, zetak lurrinak etab.

  • Misioetarako grina. Erdi Aroko gurutzaden espirituak fede katolikoa gune berrietan zabaltzeko irrika sustatu zuen.

Erlijio-gatazkak

Eliza katolikoaren boterea kolokan jarri zen, Aro Modernoan zehar.

Erreforma-prozesua Alemanian hasi zen, 1517an, Martin Luther monje agustindarrak induljentzien salmenta salatu zuenean. Induljentzia izeneko agiriak Aita Santuak ematen zituen, limosnen truke, bekatuak barkatzek. Alemaniako nobleek Erreformarekin bat egin zuten, lurrak eskuratzeko asmoz.

Erreforma Europako gainerako lurraldeetan

XVI. Mendearen erdialdean, dotrina protestanterik erradikalena sortu zen: kalbinismoa. Sortzailea, Joan Kalbin, predestinazioaren aldekoa zen, eta Biblia fede-tresnatzat hartzeko beharra aldarrikatzen zuen. Kalbinen dotrina Genevan sortu eta Herbehereetan, Frantziako zenbait lurraldetan eta Britainia Handian hedatu zen. Frantziako kalbinistak higanotak ziren, Ingalaterrakoak puritanoak, eta Eskoziakoak presbiterianoak.

Kontrarreforma

Eliza katolikoak Kontrarreforma abiarazi zuen, Lutherren Erreformari eta elizako krisiari aurre egiteko. Elizaren barne-berrantolaketan oinarritu zen: diziplina gogorra eta autoritatearen balioa ezarri zituzten. Kontrarreformaren ardatzak Trentoko Kontzilioa (1546-1563) eta Jesusen Lagundiaren sorrera (Loiolako San Ignaziok, 1534an) izan ziren.

Trentoko Kontzilioaren erabaki nagusiak

Elizak mendetan osatutako dotrina baieztatu zen

Sakramentuen balioa, hierarkia eklesiastikoa, Aita Santuaren nagusitasuna, amabirjinari eta santuei kultua (Luterok sakramentuak anulatu zituen, bataioa eta eukaristia izan ezik, Amabirjina eta santuekiko kultua baztertu zuen, hierarkia eklesiastikoa errefusatu zuen eta Aita Santuaren agintea ukatu zuen).

Kleroaren formazioa hobetu zen mintegien bidez


Dotrina katolikoa talde sozial guztietan zabaltzeko bide berriak sortu ziren, hala nola, katixima


ARO MODERNOA

JENDARTEA, PENTSAMENDUA ETA  KULTURA

Estamentuen gizartea

XVI. Mendean, ekonomian eta gizartean izandako aldaketak ez zetozen bat gizarte feudalen oinarrizko hiru ordenekin (borroka, otoitz eta lan egiten zuten taldeekin). Gizarte berria nobleek, kleroak, nekazariek eta burgesek osatzen zuten.

Nobleak edo klerikoak ez ziren guztiek osatzen zuen estamentuari hirugarren estatua esaten zioten. Horien artean, merkatari aberatsak zeuden, baita nekazari, artisau eta pobreak ere. Zergak ordaintzen zituzten, eta ekoizpen-jardueratan aritzen ziren.

Estamentu bakoitzari berez gizarte-funtzio eta lege jakin batzuk zegozkion. Estamentuen artean, honako bereizketa hau egiten zen: pribilegiatuak eta ez-pribilegiatuak. Kleroak estamentu pribilegiatua izaten jarraitu zuen, eta gizarte-hierarkian nobleziaren gainetik zegoen, gainera. Estamentu bakoitzak bere gizarte-sinboloen ezaugarriak zituen, taldearen batasuna bermatzeko eta gainerakoengandik argi bereizteko. Nobleek beren izaera agerian uzten zuten beti, nahiz eta, zenbaitetan, nekazari eta burges batzuk baino pobreagoak izan.


Pentsamendu humanista

Errenazimentuko mundu intelektualari humanismo deritza. Aipa ditzagun humanismoaren ezaugarri bereizgarriak:

  • Erdi Aroko teozentrismoaren ordez, antropozentrismoa gailendu zen. Gizakia zen gauza guztien ardatza.

  • Antzinako Greziako eta Erromako kulturekiko miresmena.

Egia bilatzen zuten, arrazoimenaren eta ikerketaren bidez.


Ezagutzen hedapena

Gutenbergen asmakuntzak, inprentak, artean pentsaezina zirudien zerbait egiteko aukera eskaini zuen: lan asko argitaratzeko aukera. Ondorioz, liburu asko kaleratzen zirenez, merkatu egin ziren, eta gero eta jende gehiago hasi zen erosten.

Errenazimenduko artea

Errenazimentuko artea Italian sortu zen, XIV. Mendean, eta Europa osoan hedatu zen, XVI. Mendera arte.

Honako hauek izan ziren ezaugarri nagusiak:

  • Antzinako Greziako eta Erromako artelanen eragina.

  • Hirugarren dimentsioaren (perspektibaren) aurkikuntza.

  • Natura behatzeko eta irudikatzeko interesa.

Gai berriak, hala nola, erretratuak eta mitologiako gaiak. Gizon-emakumeak biluzik irudikatzeko joera.


Errenazimenduaren ezaugarriak

Artistek garrantzi handia hartu zuten gizartean, Erdi Aroko anonimatua eta gremioizaera gailendu ondoren. Horrela, adibidez, ez dakigu ia ezer ere Erromako lan-maisuez eta katedral gotikoetako arkitektoez, baina Errenazimentuko artista handiak denok ezagutzen ditugu.

Errenazimentuan, mezenas izeneko babesleak (partikularrak nahiz erakundeak) funtsezkoak izan ziren. Artisten lanak ordaintzen eta sustatzen zituzten. Errenazimentuko artea Italian sortu zen. Bi aro bereizten dira:

  • Quattrocento (XV. Mendea). Florentzian garatu zen eta Medici, familiaren babesari edo mezenasgoari esker.

Cinquecento (XVI. Mendea). Erroma izan zen ardatza, Aita Santua babesle nagusia.

  • XVI. Mendearen bigarren erdian, Errenazimentua gainbeheran erortzen eta Barrokoa gailentzen hasi zen.

Arte barrokoa

Barrokoa Mendebaldeko kulturaren historiako aro bat da. 1660. Urtean hasi eta XVIII. Mendearen erdian bukatu zen.

Barrokoaren helburua konbentzitzea zen. Ildo horretan, artistek herria hezten eta Jainkoarengana eramaten lagundu behar zutela aldarrikatu zuen Trentoko Kontzilioak. Eta artearen helburuak ere finkatu zituen: zentzumenak piztea eta espiritua ukitzea.


ARO MODERNOA HIZTEGIA

1. Inkisizioa: Eliza Katolikoaren barnean heresia ezabatzen jarduten zuten hainbat erakunde izendatzeko erabiltzen da. Heretikoak aurkitu eta zigortzeko sortutako eliz auzitegi iraunkorra zen.


2. Diplomazia :Diplomazia talde edo estatuen ordezkarien artean negoziazioak egiteko teoria eta praktika da. Oro har, nazioarteko negoziazioei dagokio terminoa, nazioarteko harremanak bideratzen ditu diplomaziak. Bakea, gerra, salerosketak, ekonomia eta kultura dira diplomatikoek lantzen dituzten gai ohikoenak.


3. Brujula :Iparrorratza orientatzeko balio duen tresna da. Lurraren ipar magnetikoa seinalatzen du . Bere funtzionamendua oso sinplea da, imandutako orratz baten bidez Lurraren ipar magnetikoa seinalatzen duelako.


4. Kontrarreforma :Kontrarreforma edo Erreforma Katolikoa XVI. Mendearen erdialdean Erromatar Eliza Katolikoak garatutako barne erreforma mugimendua izan zen, Erreforma Protestanteari aurre egiteko nahian. Doktrina, barne-egitura, ordena erlijiosoak eta mugimendu espiritualak izan ziren burututako aldakuntzen jomuga.


5. Pentsamendu humanista:Humanismoa gizakia eta giza balioak gainerakoen gainetik jartzen dituen jarrera filosofikoa da.

Entradas relacionadas: