Gizarte en euskera
Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Ciencias sociales
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,69 KB
Nekazaritzan eragiten duten faktore fisikoak:
Klima: landare bakoitzak temperatura eta hezetasun jakin batzuk behar ditu hazi ahal izateko.
Erliebea: altitudeak eta lurzoruan dauden maldak eragina dute nekazaritza-jardueretan. Lurzoruaren irregulartasuna gainditzeko terrazak edo baratze mailak eratzen dira.
Lurzorua: landare bakoitzak ezaugarri jakineko lurzorua behar du.
Nekazaritzan eragiten duten giza-faktoreak:
Biztanleriaren bolumena: gero eta jende gehiago elikatu behar denez, gero eta lur kopuru handiagoa landu behar da.
Nekazaritza-teknikak: teknika bat edo besteak erabiltzeak eragina du landutako lurren errendimenduan.
Ekoizpenaren arabera: ireupeneko nekazaritzan, ekoizpena nekazari-familiaren kontsumorako da eta ahlik eta labore gehien landatzen dira, merkatuko nekazaritzan aldiz labore gutxi batzuetan espezialiazatzen dira, ekoizpena saltzeko helburuz jarduten dute.
Nekazaritza politikak: gobernuan erabateko eragina du nekazaritzaren ezaugarrietan eta bilakaeran.
Nekazaritza lurra lantzea da, gizakien nahiz animalien kontsumorako elikagaiak eta industriako lehengaiak lortzeko. Neolitoan hasi ziren nekazaritza jarduten, orain dela 10.000 urte inguru. Duela 200 urte gauzak aldatzen hasi ziren, XVIII. Mendearen amaieran nekazaritza iraultza hasi zen Erresuma Batuan. Nekazari askok hirietara joan ziren lan bila eta horrela landa pixkanaka jendegabetzen hasi zen eta XIX. eta XX mendeen artean areagotu egin zen prozesua. Landa exodoa.Herrialde garatuetan, biztanleria aktiboaren %5 baino gutxiago aritzen da nekazaritzan. Hala ere produktibitatea handia da. Herrialde azpigaratuetan %80 jarduten du nekazaritzan, horrek herrialdearen aberastasunaren %20tik gora sortzen dute. Laborantza teknikak tradizionalak dira eta produktibitatea txikia da.Lur sailak
Sail irekiak edo openfield: hesirik ez duten lur sailak dira.
Sail itxiak edo bocage: lur sail hesituak dira.
Lur sailen ustiapen-maila
Nekazariak lurra ahalik eta gehiena aprobetxatu edo erabiltzen badu, nekazaritza intensiboa da. Nekazaritza estensiboan,