Gizarte-egiturak eta metodologia didaktikoa gorputz hezkuntzan
Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Magisterio
Escrito el en
vasco con un tamaño de 2,83 KB
Gizarte-egiturak
(Etxebeste, 2005)
- Banakako jolasak eta jokoak: Harreman zuzenik ez.
- Gizarte-egiturak lankidetzan: Binaka, talde txikiak eta talde bakarra (denak bat) (Lopez de Sosoaga eta Etxebeste, 2010).
- Gizarte-egiturak aurkaritzan (Etxebeste, 2005):
- Bat guztien kontra.
- Banakako dueluak (simetrikoak eta asimetrikoak).
- Denok denon aurka.
- Gizarte-egiturak lankidetzan eta aurkaritzan (LA) (Etxebeste, 2005):
- Taldekako dueluak (simetrikoak eta asimetrikoak).
- Denok denon aurka, taldeka.
- Bat guztien kontra, guztiek baten kontra.
- Jolas anbibalenteak.
- Beste zenbait.
Arlo metodologikoa
Lankidetza-erronkak
- Jokaera motorraren arlo guztiak jokoan.
- Lankidetza-ikaskuntza.
- Lehenengo zikloan erabiltzeko metodologia egokia.
- Talde txikiak (Velazquez, 2004).
Egitura:
- Maisu-maistrak lankidetzan oinarritutako erronka proposatzen du.
- Ikasle bakoitzak bere irtenbidea bilatzen du.
- Denen aurrean bakoitzak berea aurkezten du.
- Taldeak aipatu irtenbide guztiak praktikan jartzen ditu.
- Bat aukeratzen da eta egitearen poderioz, denen artean aukeratutako irtenbidea hobesten saiatzen dira.
Zirkuitua
Aldeko iritziak:
- Ikasleen autonomia.
- Ikasleek elkarri ikasteko aukera.
- Ikasle guztiek material berbera erabiltzea, nahiz eta hura urria izan.
- Antolaketa erraza: txokoak.
- Leku batetik bestera joatean atseden hartzeko parada.
- Lan zehatza.
Oharrak: Irakasleak aldez aurretik txokoak ondo hornitu eta prestatu behar dituenez, hobe saio batean baino gehiagotan erabiltzea (adibidez, maila edo ziklo bereko eskolak hurrenkeran direnean). Denbora izan daiteke nahikoa batean, gehiegizkoa beste batean edo laburra beste batean.
Mikro-irakaskuntza eta talde-irakaskuntza
- Ikaskideek bideratutako irakaskuntza: Ikasleak irakasle (mikro-irakaskuntza) (Siedentop, 1991; Delgado Noguera, 1991).
- Taldeetan oinarritutako irakaskuntza: Paper ezberdinak (ikasle, irakasle eta behatzaile).
Jolasa
- Edukia curriculumean: kultura eta motrizitatea.
- Lehen Hezkuntzako baliabide metodologikorik onena.
- Ez da denbora-pasa, ez da berotzeko tresna.
- Balioa berez: jolastean jokaera motorrak aztertu.
- Zein da jolasen bitartez landu ezin den konpetentziarik?
- Haurraren berezko esparrua.
- Erabiltzeko mila arrazoi: psikologikoak, pedagogikoak, didaktikoak, soziologikoak, etnografikoak…