Gizarte bidezkoak, iragana eta etorkizuneko erronkak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Otras materias

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,41 KB

1. Gizarte bidezko baten definizioa

SARRERA: Zoriona eta justizia ez dira gauza bera. Gizarte bat zoriontsua dela dirudien arren, hori ez da nahikoa hura bidezkoa dela esateko. Galdera hau oso garrantzitsua da gaur egungo gizartea ulertzeko, zeren eta askotan zoriona kontsumoarekin, onbizitzearekin edo lasaitasunarekin parekatzen baita; hala ere, injustizia handiak ezkutaturik egon daitezke. Testu honetan argudiatuko dut gizarte bat bidezkoa den ala ez jakiteko, bere antolaketari, baliabideen banaketari eta askatasun errealari erreparatu behar zaiela.

Zoriontasunaren eta justiziaren arteko bereizketa

Lehenik eta behin, galdetuko nuke: nor da zoriontsu eta zergatik? Zygmunt Bauman soziologoaren arabera, gure gizarteak etengabe bilatu du zoriontasuna, baina nagusiki kontsumoaren bidez. Ikerketek erakusten dutenez, herrialde aberatsetan ez dago zuzeneko loturarik aberastasunaren eta ongizate subjektiboaren artean. Bestalde, Iria Marañonen ustez, generoa sozialki eraikia da, eta hezkuntzatik hasita, neskei eta mutikoei rol desberdinak ezartzen zaizkie. Gizarte batek ez badu hori aldatzen, injustua izaten jarraituko du.

Ikusezintasuna eta Buen Vivir kontzeptua

Era berean, Yayo Herrerok azaltzen du gizarteak ekonomiaren arabera antolatzen dituela lehentasunak, eta horretan emakumeen zaintzako lanak ikusezin bihurtzen direla. Alberto Acostaren ikuspegitik, Buen Vivir kontzeptua dakar gogora: benetako gizarte justu bat ez da soilik zoriontsuena, baizik eta komunitatean bizitza orekatua eta naturarekin harmonian antolatzen duena. Erich Frommen hitzetan, "izatea" eta "edukitzea" modu fundamentalki desberdinetan bizitzea dira.

ONDORIOA: Bidezko gizarte bat ezagutzeko, egiazko galderak egin behar dira: ea denek aukera berdinak dituzten, ea zaintzako lanak baloratzen diren eta ea natura muga gisa onartzen den. Gizarte justu batek ez du bidegabekeria estrukturalik ezkutatzen.


2. Iragana, oraina eta etorkizuneko eraldaketak

SARRERA: Iraganaren, orainaren eta etorkizunaren arteko lotura ezinbestekoa da edozein gizarte ulertzeko. Testu honetan iraganeko bideetatik abiatuta, gaurko gizartearen egoera aztertuko dut, eta etorkizunerako eraldaketak nolakoak behar diren proposatuko dut.

Identitatearen krisia eta gizarte likidoa

Iraganean, identitatearen eta zentzuaren iturriak argiago zeuden: komunitatea, erlijioa eta tradizioa. Joseba Azkarragak azaltzen duen bezala, gaur egungo gizartea postmodernoa da, eta "nor naiz ni?" galderari erantzutea gero eta zailagoa da. Orainaldian, gizarte likidoaren krisia ikusten dugu: dena azkar aldatzen da eta harremanak "erabiltzeko eta botatzeko" bilakatzen dira. Jon Sarasua filosofoak aipatzen du gure buruak saturazioan bizi garela, eta horrek hausnarketarako denbora murrizten du.

Eredu ekonomikoaren muga ekologikoak

Yayo Herrerok argitzen du gizartearen antolaketa kapitalista eta patriarkalak natura eta emakumeen lana sistematikoki baztertu dituela. Etorkizunari begira, aldaketa estruktural sakonak beharrezkoak dira. Acostaren Buen Vivir proposamenak eredu komunitario eta ekologikoak ekarri nahi ditu: naturaren eskubideak aitortzea eta elkarlaguntza ekonomiaren erdigunean jartzea.


3. Porrotaren diskurtsoa eta eredu berrien eraikuntza

SARRERA: Galdera honek ezinegon sakon bat adierazten du: ba al du zentzurik borrokatzen jarraitzeak, etorkizuna jadanik hondatuta badago? Argudiatuko dut ezintasun hori sistemaren mesedeko diskurtso bat dela, eta erresilientzia eta eraikuntza kolektiboa beharrezkoak direla.

Diskurtso inmobilistaren aurkako borroka

"Dena galdu da" sentipena ez da berria. Historian zehar, mugimendu sozial asko porrotaren aurrean borrokan jarraitu dira. "Etorkizuna porrota da" diskurtsoak inmobilismo soziala justifikatzen du, eta horrek sistemari egiten dio mesede. Indibidualismoa eta etorkizunarekiko eszeptizismoa heziaren bidez transmititzen diren jarrerak dira.

Utopiaren beharra eta etorkizunaren eraikuntza

Mugimendu feministek, ekologistek eta indigenek erakusten dute gaur egun ere badirela ametsak. Yayo Herrerok argudiatzen duenez, beste eredu batzuk eraikitzea ez da luxu bat, ezinbestekoa da. Arregi teologoaren hitzek gogorarazten digute espiritualtasun iraultzaileak mundua hobetzen lagun dezakeela. Etorkizuna eraikitzen da, tresna kolektiboekin, orainaldian.

Entradas relacionadas: