Gizarte Bazterkeria: Dinamika, Dimentsioak eta EAEko Prestazioak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Formación y Orientación Laboral

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,35 KB

Gizarte Bazterkeria Prozesu Dinamikoa da

Gizarte bazterkeria prozesu dinamiko bat dela esaten da, izan ere, une jakin batean egoera konkretu batean egonik, gerora egoera hori aldatzea posible da. Horregatik, prozesu bat dela esan dezakegu, eta ez egoera estatiko bat. Horrek esan nahi du momentu desberdinen arabera egoera aldatu egiten dela.

Robert Castelen Ekarpena

Robert Castelek honako hau dio: momentu jakin batean gizarteratua egoteak ez du esan nahi etorkizunean baztertuta egotea, eta alderantziz ere berdina gertatzen da, egoera guztiak ez baitira kronifikatzen, batzuetan gertatu arren. Beraz, irudi honetan oinarriturik, bazterkeriaren prozesuari buruz hitz egingo dugu.

Gizarte kohesioa hiru eremutan bereizten da:

  • Gizarteratze eremua.
  • Kalteberatasunarena.
  • Bazterkeriari lotutako hirugarren bat.

Eremu hauek ondo bereizi behar dira, bi ardatzetan oinarritzen baitira:

  1. Lan munduan integratua egotea edo ez egotea.
  2. Inguru sozio-familiarraren zein bertako harremanen sisteman integratua egotea edo ez egotea.

Honekin esan nahi dena da, gizarteratze hau lan egonkor eta familia harreman sendo batean datzala. Horrela izanik, kalteberatasun bat aurkitu ahal dugu gizarteratze honetan, bai harreman ezegonkor zein langabezia egoera batean.

Autore honek ematen digun ekarpenak gizarteratze eta bazterkeria prozesua ikuskatzeko bidea ematen digu. Hauek aldeko zein kontrako faktoreak dituzte:

  • Aldeko faktoreek pertsonak gizartearen erdigunean kokatzera eramaten dituzte.
  • Kontrako faktoreek gizartearen periferian kokatzera bideratzen dituzte.

Azkenik, bi egoeren artean dauden pertsonak lirateke gizarteratze edo baztertze bidean daudenak, hau da, kalteberatasun egoeran daudenak.

Bazterkeriaren Dimentsio Anitzak

Bazterkeriaren fenomenoa dimentsio anitzekoa dela esan genezake, eta ez dago hau esateko arrazoi bakarra, izaera konplexua baitauka. Izaera konplexu honekin esan nahi dena da elkar harremanean dauden hainbat faktore hartzen dituela bere gain, besteak beste: enplegua, egoera ekonomikoa, etxebizitza, hezkuntza eta gizarte harremanak barne hartzen ditu.

Adibideak: Laparra eta 'El Odio' (La Haine)

Beraz, Laparraren ikuspegia kontuan hartuta, bazterkeria prozesua El Odio (La Haine) pelikularekin lotu daiteke, izan ere, bertan hala izateak edo ez izateak asko baldintzatzen du gizarteratze hori, pelikula guztian zehar ikus daitekeen bezala. Honen adibide garbi bat da bi protagonisten arteko komuneko elkarrizketa.

Filmeko kasu honetan ikusi dezakegu auzo marjinal batean bizi direla eta biolentziaren alderdia etengabe presente daukaten. Gainera, justizian sinisten ez dutela pentsatzen dute, eta justizia beraiek kontra doala. Hori dela eta, horrelako jarrera bortitza dute. Horrelako jarrerak gizartetik baztertuak izatera bideratzen dituzte.

Zerbait ez zaigunean gustatzen ere, batzuetan zure egin beharra denez, egiteko beharra daukagula esan daiteke, bestela eskubide batzuk dituzun heinean. Hau da, hautaketak egitera konektaturik gaude, eta ezaugarri txikietan zentratzen gara, ezaugarri handietan baino.

EAEko Prestazio Ekonomikoak eta Dimentsioa

Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) prestazio ekonomiko ugari ematen dira, hain zuzen ere hiru:

  • Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta (DBE).
  • Etxebizitzarako Gastuetarako Prestazio Osagarriak.
  • Gizarte Larrialdietarako Laguntzak (GLL).

DBE eskubide subjektibo bat bezala onartzen da. Bere barnean hainbat modalitate hartzen ditu kontuan, 14. artikuluak dioen bezala. Lehenik, gizarteratzeko eta gizarte babeserako oinarrizko errenta litzateke, laguntza edo prestazio hau aldizka ematen da. Horrez gain, lanetik ez datorren diru-sarrerarik ez daukaten pertsonei zuzentzen zaie.

DBE jasotzeko baldintzak

Laguntza hauek jasotzeko hainbat baldintza bete behar dira:

  • Bizikidetza-unitate bat izatea, urtebete lehenagotik.
  • Urtebetez EAEan erroldatuta egotea.
  • Baliabide nahikorik ez izatea.
  • 23 urte baino gehiago edukitzea.

Lehen, prestazio mota hau udalerrietako udaletxeek ematen zuten, baina orain Lanbidek (Euskal Enplegu Zerbitzua) hartu du ardura hori. Honek hainbat ondorio negatibo ekarri ditu:

  • Lanbidek dituen giza baliabideak murritzak dira.
  • Gizarte langile kopurua txikia da, eta gehienek administrazioan egiten dute lan.
  • Ez zaie gizarteratze oso bat ematen, diru kopuru bat bakarrik ematean datza.

Bigarrenik, Etxebizitzako Gastuetarako Prestazio Osagarriak ditugu, hau aldizka ematen den prestazio osagarri bat litzateke. Azkenik, Gizarte Larrialdietarako Laguntzak izango genituzke, aldiro (puntualki) ematen diren diru-laguntzak dira.

Alternatiba: Oinarrizko Errenta Unibertsala

Hauen alternatiba bezala Oinarrizko Errenta Unibertsala litzateke, Finlandian ematen den mota bat da. Hau hiritar orok oinarrizko beharrak asetzeko jasotzen duen aldizkako kopurua litzateke, inolako baldintzarik gabe. Honen prestazioak hauek dira: banakoa, unibertsala eta baldintza gabea.

Alternatiba honek hainbat abantaila dakartza. Pobrezia errotik bukatzea ekarriko luke, izan ere, mundu guztiak oinarrizko beharrak asetzeko baliabideak izango lituzke. Modu honetan, aberastasuna hobeto banatuko litzateke.

Entradas relacionadas: