Gizakiaren portaera eta gizartearen bilakaera
Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Filosofía y ética
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,12 KB
Gizakiaren portaera desberdinak
- Sinbolizatzeko gaitasuna: Gizakiak sinboloen bidez komunikatzen dira, eta animaliak zeinu naturalen bidez.
- Errealitatean bizitzea: Gauzak gutaz kanpoko errealitatetzat hartzen ditugu, eta aldi berean badakigu gurekin ere zerikusia badutela; animaliek, ordea, estimulutzat hartzen dituzte inguruko gauzak.
- Norberaren gorputzaren sentimendua: Giza errealitatea ezagutzeko, giza gorputza barrutik ezagutu behar da. Gure egoera afektiboak (poza, gogoa, ahula, indartsua izateak) gure jokabidean eragiten du. Greziarren ustez, lau temperamentu mota zeuden: sangineoak (odola), malenkoniatsuak (tristeak), kolerikoak (haserreak), flemikoak (lasaiak).
- Munduari irekita egotea: Adimenari esker, espazioan eta denboran egokitu zaizkigun egoerez haraindi dauden gauzak ulertzeko gai gara.
- Aukeramena: Gizakia, gainerako animaliak ez bezala, bere seneko nahiei ezetz esateko eta bere etorkizuna aukeratzeko gai da.
- Ezer ez dago bukatuta: Gizakia ez dago guztiz bukatuta = proiektuak egiteko gauza den animalia bakarra da gizakia.
- Nor bere baitan biltzea: Kanpoko mundua alde batera utzi eta nor bere baitan sartu pentsatzeko.
- Imaginatzeko eta arrazoitzeko gaitasuna: Irudimenari esker, proiektuak eta idealak sortzen ditugu, eta arrazoimenaren bidez haiek antola ditzakegu.
Antropologia kulturalaren ekarpena
Antropologia kulturalak giza taldeen bizimoduak eta bizimodu horietako bakoitzaren bilakaera ditu aztergai. Kultura sinbolikoa da, nahitaez, eta garrantzitsuena hizkuntza da. Hainbat hizkuntza, hainbat kultura. Edozein kulturatan mitoak, errituak eta botereak (monogamia, poligamia) daude. Antropologiak adierazpen horiek interpretatzen ditu eta zer esan nahi duten ulertzen saiatzen da. Adierazpen horiek ulertu eta gero, izaki kultural horrek bizimoduaren eta bizikidetzaren aldetik izandako bilakaera errepikatzen saiatzen da.
Lehenengo gizarteak
Goi Paleolitoan (duela 35.000 urte inguru), lehenengo giza taldeak berdintasunezko gizarteak ziren, ehiztariak eta biltzaileak. Trukea eta elkarrekikotasuna ziren ekonomiaren oinarriak. Garai hartan ez zegoen soberakinik. Esperientzia handiko gizonezko bat izaten zen buruzagia. Leizeetan eta babeslekuetan bizi ziren eta labar-marrazkiak egiten zituzten.
Nekazaritza-gizarteak
Duela 10.000 urte inguru, iraultza bat gertatu zen nekazaritza eta abeltzaintza agertzearekin batera, eta gizakiak sedentario bihurtu ziren. Ehiza larria agortu egin zen, populazioaren hazkundeagatik. Ondasunak pilatzen ziren eta berriro landatzen zen, adibidez, arto-alea. Jabetzaren arazoa planteatu zen, eta soberakinak agertu ziren; ondorioz, gizarte-klaseak eta jabetza pribatua sortu ziren. Hasieran, ondasunak tribukoen artean banatzen ziren, baina denborarekin, banaketa ez zen hain ekitatiboa izan. Gizartea hierarkikoki banatu zen. Gizarteak gero eta konplexuagoak bihurtu ziren, eta tribuen artean gatazkak zeuden lurrak eskuratzeko; azkenean, estatuak agertu ziren.