Gizakiaren jatorria

Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 6,58 KB

GARATZEKO:Hominizazio prozesua: Antropologia fisikoak , hominizazio-prozesua aztertzen du, biologiaren ikuspegitik giza izatea zertan den zehaztu nahian ;antropologia kulturalak, berriz, humanizazio-prozesua du aztergai. 2.1Esplikazioa aurreboluzionistak. Aurreneko greziar filosofoek uste zuten ( Platon eta Aristotelesek…) gure planetan diren espezie guztiek bere horretan iraun dutela hasieratik, batere aldatu gabe. Aldatu, banakoa aldatzen direla bizitzan zehar, baina espezieek beti berdin dirautela. Espezieak, berezko sorreraren bidez sortu ziren, batzuen esanetan, eta jainko-jainkosen nahiaren bitartez, beste batzuek ziotenez, hala nola erlijio eta kultura askok, baita gaur egun ere. Tradizio biblikoak, teoria kreazionistara jo zuen gizakiaren jatorria esplikatzeko. “Hasiera” liburuaren hitz hitzeko interpretazioa zuen oinarri, hauek ziren tesi nagusiak: izaki bizidun guztiak bereiz eta behin betiko izan ziren sortuak , eta gizakia Jainkoak sortu zuen , bere antzeko eta irudiko. Ikuspegi horiek guztiak hipotesi fixista zuen abiapuntu. XVIII.Mendean askok babesten zuten ikuspegi hori. Carl von Linneo eta Georges Cuvier naturalistek. Haien lanak erabakigarriak izan ziren historia naturalaren arloan, uste baitzuten banakoak ingurera moldatzeko gai izatea diseinu adimendun baten ondorio edo emaitza dela. Haien esanetan,biziaren proiketu guztiaren atzean kreatzaile bat dagoela uzten zuen horrek agerian. Linneo eta Cuvierrek botanikaren eta zoologiaren arloetan egindako lanetan oinarritu ziren gero,  espezieen jatorriaren ikuspegi eboluzionistaren oinarria izango ziren azterlanak. 2.2Esplikazio eboluzionistak. Charles Darwinek “Espezieen jatorria” argitaratu eta gero erabat behea jo zuten doktrina fixistek. Darwinek esplikazio eboluzionisten oinarriak finkatu zituen:1-transformazio jarraikien ondorioz sortzen dira espezieak. Espezie guztiak, bai botanikoak eta bai zoologikoak, aurretik izandako beste batzuetatik datoz eta pixkanaka aldaketen biden eratu dira. 2-haustespen naturala da eboluzioa esplikatzen duen printzipioa. Espezieetan aldaketa ugari gertatzen dira, berez, baina denek ez dute irauten, denak ez dira trasmititzen; bizirik irauteko borrokan eraginkorrenak gertatzen direnak baino ez.



3-Gizakia antzinako primateen ondorengoa da . Espezieen jatorria argitaratzeak berebiziko oihartzuna izan zuen gizartean eta itzelezko polemika sortu zuen garai hartan. Gaur egun, eboluzioaren teoria egiaztatuta dago, datu paleontologiko ugari izateko. Teoria, darwinista, dena den, ez zen dena esplikatzeko gauza. Mendel naturalistak konpondu zuen. Espezien jatorria argitaratu eta zazpi urtera, herentziazko karaktereak faktore batzuek transmitiarazten dituztela ziurtatu zuen, geroago faktore horiei gene esan zitzaien. Ikerketa horien ondorioz etorri ziren, mutazionismoaren doktrinak:espezieen ezaugarrien aldaketak.2.3Gizakiaren eboluzioa
. Gizakiaren jatorria azaldu nahi denean primateen eboluziotik abiatzen da.
Giza eboluzioa honela gertatu da. Hominido antzinakoena, Ardipithecus ramidius izan zen. Haren ondoren, Australopithecus generoa. Bi eboluzio-lerro sortu ziren azken horretatik;bata desagertu egin zen eta gaur egungo gizakiraino eboluzionatu zuen. Bigarren lerro horretan , Homo generokotzat hartzen den den lehen espeziea sortu zen : garezur handiagokoa eta aldaketa kultural nabarmenekoa.

Eboluzioa

Lerro horri jarraitu eta homo sapiensera iristen gara, gure arbaso hurbilenekoa. Hartatik gure espeziea: homo sapiens sapiens.2.4Hominizazio-prozesua. Homo generoaren bereizgarri nagusiak, hiru dira:1- Zutik ibiltzeko gaitasuna, beste primateek ez bezala. Bi oinen gainean ibiltzen dira. Zutik ibiltze horrek aldarazi egin zuen hominidoen anatomia: heltzeko gaitasuna galdu zuten oinetan, aldatu egin zitzaien bizkarrezurraren kurbadura, indatu egin zitzaien lepoa.2- Zutik ibiltzeak , goiko gorputz adarrez baliatu behar izan gabe, eskuak beste hainbat gauzatan trabatze ekarri zien; objetuak manipulatzen, ehizan...3-.Garuna garatzea. Astralophitecusetik homo sapiens sapiensera garuna hiru aldiz handiagoa eta konplexuagoa bihurtu.. Zenbat eta handiagoa izan objetuak manipulatzeko eta egiteko trebetasuna, orduan eta handiagoa da halakoak asmatzeko eta sortzeko gaitasuna → gaitasun tekniko
:paleolitoko harrizko tresna zaharrak gizakiaren gaitasun teknikoaren ondorio dira. →  gaitasun sinbolikoa
:ideiak, sentimendua... Sinboloen bidez adierazteko eta sortzeko gaitasuna.

Entradas relacionadas: