Gizakiaren Filosofia: Platonetik Sartrerainoko Bilakaera

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,1 KB

Platon eta Gizaki Ideala

Platonen ustez, gizakiarengan bi errealitate bereizten dira, jatorriz eta izaeraz desberdinak: arima eta gorputza.

  • Gorputza: arimarentzat zigorra da, kartzela. Ongia eta egia lor ditzan, eragozpenak eta beharrak jartzen dizkio. Gorputza zama da, arima gauza materialez jabetzera behartzen duena.
  • Arima: gorputza baino goragokoa da, gure nia eratzen duena. Benetako gizakia da; gorputza, aldiz, itzala, itxura besterik ez da. Arima bakoitzaren izatea da.

Arimaren funtzioak:

  1. Goi-mailakoa: arrazoi zuzentzailea da. Gizakiak baino ez du.
  2. Bigarren mailakoa: suminkorra.
  3. Hirugarren mailakoa: grinatsua.

Gurdi hegodunaren mitoan azaltzen ditu Platonek hiru funtzio hauek.

Arima eta talde sozialak:

  • Produktugileak: neurritasuna da klase honi dagokion bertutea.
  • Zaintzaileak: sendotasuna da talde honi dagokion bertutea.
  • Soldaduen artean, errege filosofikoa.

San Agustin: Jainkoaren eta Gizakiaren Arteko Harremana

San Agustinen arabera, dena hasieratik sortua izan da Jainkoak ezarritako legeen arabera. Gizakia konposatua da:

  • Arrazoidun arima: bizitza-printzipioa, immateriala eta hilezkorra.
  • Gorputza: materiazko printzipio ustelkorra, hilkorra.

René Descartes: Res Cogitans eta Res Extensa

Descartesentzat, res cogitans pentsamendua da, printzipio arrazionalak soilik. Gogoeta egiten duen eta bere existentziaren kontzientzia duen subjektua da (res cogitans).

Subjektuaren filosofia deiturikoa eta, horrekin batera, filosofia modernoa sortu zituen. Arimaren (res cogitans) eta gorputzaren (res extensa) arteko bereizketa egin zuen. Arima substantzia pentsatzailea da. Arimaren kasuan, haren ezaugarri nagusia pentsamendua da, eta bere moduak arrazoitzea dira. Ondorio larriena gizakiaren ikuskera dualista da: arima eta gorputza substantzia desberdinak dira.

Kant eta Ilustrazioa

Ilustrazioak gizakion aurrerakuntzan sinesten du, eta arrazoiaren bidez etorkizun hobea lortzeko ahalmenean uste sendoa du. Immanuel Kant (1724-1804) pentsalari ilustratu garrantzitsuenetako bat izan zen. Kanten ustez, gizakiak dimentsio naturala du, eta, beraz, naturaren menpean dago. Horregatik, objektuen arteko objektutzat jotzen da. Hala ere, subjektutzat ere har daiteke. Propietate hori ariman dago. Hiru kualitate ditu: pentsatzea, nahi izatea eta sentitzea.

Karl Marx: Alienaturik Dagoen Gizakia

Karl Marxen (1818-1883) ustez, gizartea banatuta zegoen, apurtuta, klase sozialetan. Gizakia izaki naturala da, eta, era berean, izaki soziala. Lau ezaugarri ditu:

  1. Gorputza du, ez da kontzientzia, ezta arima hilezkorra eta betierekoa ere.
  2. Lanaren bidez garatzen du bere burua.
  3. Izaki soziala da. Gizakiak lanaren bidez bere burua aldatzen duen neurrian, gizarte-harremanak ere aldatzen ditu, gizarte bera eraldatuz.
  4. Gizakiak eta gizarteak ez dira egonkorrak denboraren joanean.

Lau alienazio mota bereizten ditu Marxek:

  1. Lanaren produktuari dagokionez.
  2. Lan-jarduerari dagokionez.
  3. Naturari dagokionez.
  4. Beste gizakiei dagokienez.

Friedrich Nietzsche: Jainkoaren Heriotza eta Supergizakiaren Agerpena

Nietzscheren "Jainkoa hil egin da" baieztapenak hainbat ezaugarri jartzen ditu zalantzan:

  1. Kategoria horien helburua pentsamenduaren erdigunea izatea da.
  2. Inposizio baten emaitza dira.
  3. Inposizio hori lortu da kategoriak ahistorikoak balira bezala aurkeztuz.

Hiru itxuraldaketa proposatzen ditu:

  1. Gamelua: agindutakoari beti men egiten diona.
  2. Lehoia: balio tradizionalak ukatzen dituen nihilista.
  3. Haurra: bere autosufizientzia gainditzeko beharra duen izakia.

Sigmund Freud: Inkontzientearen Aurkikuntza

Freudek proposatu zuen gure gogo-bizitzaren parte handi bat inkontzientea dela. Elementu batzuk:

  • Giza gogoa ez da unitate bat, osotasunean egitura konplexua baizik.
  • Giza portaeran eragina duten gogo-prozesu ezezagunak daude, inkontzienteak, eta ezin dira kontrolatu.

Hiru instantzia bereizten ditu:

  1. Zera: nortasunaren oinarri primitiboena da.
  2. Nia: niari pertzepzioa dagokio.
  3. Supernia: gizarteko arau eta balio moral, sozialak eta kulturalak barneratzen dituena da.

Jean-Paul Sartre: Humanismo Ateoa

Jean-Paul Sartreren (1905-1980) premisa Jainkoaren existentziarik eza da. Ondorio garrantzitsuak ditu horrek:

  • Gizakiak ez dauka erreferente moralik.
  • Gizakia existentziagatik definitzen dugu: ez dago gizakia definitzen duen a prioriko giza-izaerarik edo esentziarik; ez dago irizpide unibertsalik eta objektiborik; gizakiarengan dena egiteke dago.
  • Gizakia aske izatera zigortuta dago.
  • Askatasunaren kontzientzia dauka.

Entradas relacionadas: