Gizakiaren eragina paisaian

Enviado por Chuletator online y clasificado en Diseño e Ingeniería

Escrito el en vasco con un tamaño de 9,55 KB


1. NATURAREN ERAGINA


-

Eragin positiboa:

·Erliebea: modu askotarikoan eragiten du gizakiaren jarduera, horien artean, gizakiaren asentamendua. Erliebeak markatzen ditu gizakiaren bizitokia:

-Nekazaritza: labore motak eragiten ditu

-Baliabide energetiko eta minerala: leku bateko aberastasun energetikoa erliebearen menpe dago

-Komunikabideak: errepidetako trazadura baldintzatzen du.

-Turismoa: leku erakargarriak sortzen ditu

-Kostako formak: itsasadarrak eta labarrak

·Klima: eragin handia, eragin erabakigarria gizakiaren jardueretan:

-Biztanleen kokalekuak: pilaketa demografikoa zona epeletan kokatzen da.

-Nekazaritza: labore motak markatzen ditu: lehorrekoak edo ureztatuak

-Energia aldizkakoa: eguzkia , haizea, ura

-Turismoa: klimarenpean egoten da. Espainiaren kasuan oso garrantzitsua

·Landaredia:

-Ingurua: inguruaren kalitatea hobetzen eta babesten du

-Baliabideak: janariak, energi iturriak ematen ditu

·Lurzorua:

-baso eta lurren ekoizpena emankortasunaren arabera markatzen du

-Etxebizitzak azpiegiturak markatzen ditu

-Emankortasunaren arabera markatzen du gizakiaren bizilekua. Leku emankorretan pilaketa demografikoa emango da.

·Ura: ezinbesteko baliabidea da. Gizakien jarduera askotan erabiltzen da: nekazaritzan, hirietako kontsumorako, industrietako kontsumorako eta turismo jardueran.

-

Eragin negatiboa

Zenbait kasutan naturaren elementuek eragin negatiboa izaten dutee guregan.

·Arrisku geologiakoak:

-Lurrikarak: Espainiako H-E arriskurik handiena

-Sumendiak: kanarietan

-Lur jausiak: leku hezeetan, aldapatsuetan.

·Arrisku klimatikoak:

-Uholdeak: prezipitazio indartsuak badaude edo elurra urtzen bada, mediterraneoan edo Bizkaiko itsasoan.

-Lehorteak: penintsula hegoaldean eta hego ekialdean

2. GIZAKIAREN ERAGINA


Atmosferaren kutsadura:


-Eragileak: kutsatzaile primario edo sekundarioen isurketak (karbono,nitrogeno, ke partikulak)(industrietako, kotxeetako, etxebizitzeako berogailua, basoetako suteak)

-Ondorioak:

1.Euri azidoa. Azidotasun maila baino handiagokoa duen prezipitazioa. Fenomeno honek aldaketak eragiten ditu landaredian/lurzoruan eta urean.

2.Ozono geruza: geruzaren lodiera gutxitu egiten da (%8) kloroaren eraginez. Ondorioz, gizakiengan larruazal minbizia handitu eta bizkortu egiten da.

3.Berotegi efektua: atmosferan dauden gasek, (isurketen ondorioz sortua) ez diote uzten erradiazioari ateratzen, ondorioz lurraren tenperatura handiagoa izanen da.(tenperaturaren igoeraren ondorioz itsasoaren maila igotzen ari da) eta etorkizunean kostaren desagerpena emanen da.

4.Hauts eta utsadura kanpaia: airean dauden partikulez sortzen da, egoera antizikloian sortzen da fenomeno hau

5.Zaratak: ez du substantzia kutsagarririk botatzen baina kutsagarria da. Arrazoiak: trafikoa, industriako jarduera, hirietako zenbait establezimendu.

Baso soiltzailea eta landaredia suntsitzailea

:

-Eragileak:

1.Nekazaritza eta abeltzaintza: bi jarduera hauek basoaren milaka km urratzen dituzte, kontrolik gabeko jarduera bihurtuz.

2.Hirietako industrietako garapena: azpiegitura hauek baso inguruak bota dituzte, hondatu dituzte haien instalazioak, fabrikak kokatzeko.

3.Basoetako suteak: tenperatura handiak, lehorteak, prezipitazio urriak daudenean pasatzen da eta ikusten ari gara gero eta gehiago gehiago dira horrelako egoerak.

Lurzoruaren kutsadura, higadura eta basamortutzea


-Kutsadura: industriako,hiriko isurketen eraginez eta nekazaritzan ongarri kimikoak erabiltzeagatik

-Higadura: higadura natural eta gizakiak egindako jarduera desegokiengatik (tunelak, errepideak, …)

-Basamortutzea: lurzoruaren emankortasuna galtzea da. Batez ere, Guadalquivirreko arroan eta Murtziako kostaldean.

Uraren gehiegizko ustiapena eta poluzioa

: uraren gehiegizko ustiapena: fenomeno honen eragileak kontrol gabeko lan hidraulikoak eta akuiferoetako erabilpena

-Uraren poluzioa: eragileak

1.Nekazaritza: ongarri eta pestizida kimikoen erabilpena

2.Industria: araztu gabeko hondakinak ibaietara botatzea. Espainiako lekurik kutsatuenak: industria gune handiak hurbil dauden lekuak( Bizkaiko eta Kataluñako kosta)

3.Hirietan: kontrolik gabeko utzitako zaborrak

-Hiri hondakin solidoak:

Kutsatzaile inportantenak dira. Gero eta gehiago sortzen ari garenez herri askoren periferietan zabortegiak egiten ari dira. Politika edo neurri berriak aplikatzen ari gara.

3. GIZAKIEN ERAGIN NEGATIBOAREN KONTRA HARTUTAKO ERABAKIAK


·Erakundeak:Espainiako erakundeak 70 hamarkadan hasi ziren kezkatzen ingurugiroaren hondamenaz:

-1971an ICONA: natura kontserbatzeko institutua

-1977 aurrera Antolaketa eta ingurugiro idazkaritza sortu.

-Helburuak: atmosferaren, uraren poluzioaren eta kutsadura akustikoa murriztea eta konpontzea.

·Babestutako naturguneak: 1975an, naturgune babestuen lehen legea aldarrikatu zen, 1989ra arte. Orduan, naturguneak eta landaredi eta fauna basatiak legea onartu zen. Hainbat espazio babestu onartzen ditu:

-Parke nazionalak: azalera handi samarra dute ezaugarri bereziak, egitura geologikoagatik, hidrografiagatik, fauna edo landarediagatik.(Daimel, Doñana,Pirinioak)

-Parke naturalak: ez dira parke nazionalak bezain handiak baina turismoa ere erakartzen dute(Bertizeko parkea, urbasa )

-Erreserba naturalak. Azalera txikikoak eta interes zientifiko-ekologikoa(Nafarroako bardeak)

·Ingurumen politika: indarrean jarritako neurriak, gizakiaren eragin negatiboa geldiarazteko.

-Atmosferako kutsadurari buruzko politika: EUROAIRNETERAKUNDEA , helburua: Europako airearen kalitatea hobetu

Euri azidoa: 1991an, Genoako akordioaren ondorioz, sufre igorpenak murriztea

Ozono geruza: 1994, Montrealgo protokoloa, ondorioz, CFC erabilpena debekatu.

Berotegi efektua: 1997, Kiotoko protokolo, ondorioz klimaren aldaketak, tenperatura gorakada geldiarazi, CO2ren igorpenak kontrolatuz.

Hauts kanpaia: hirietako atmosfera, airea garbitu garraio publikoaren erabilpena bultzatuz.

Inguru zarata: lege proiektu bat prestatzen.

-Deforestazioari buruzko politika: Europako sarean dago deforestazioari aurre egiteko politika. Hartutako neurrien artean: baso planak (Espainian, Nafarroa) eta suei aurre egiteko planak.

-Lurzoruaren degradazioaren aurre politika:

1.Higadurari: LUCDEME (mediterraneoko higaduraren aurkako borroka proiektua)

2.Kutsadura: lurzoru kutsatuak berreskuratzeko plan nazionala

-Gehiegizko ustiapena eta uraren : saneamendurako eta hondakin urak arazteko plan nazionala :

1.SAICA proiektua: honen bidez endorreismo urak kontrolatzen dira

2.LINDE proiektua: ibaien uraz kontrolatzen da

3.RAMSA proiektua: akuifero, hezegunetako babesa bermatzen du

Hondakin solidoak: arlo honen heburuak: HONDAKINEN PRODUKZIOA BIRZIKATU/BE

Entradas relacionadas: