Gizakia pertsona eta gizartea

Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,71 KB

6.- GIZAKIA: SOZIALA DA IZATEZ?

Aristoteles:

- Nor da? K.A.IV. Mendean Grezia zaharrean jaio zen filosofo, logiko eta zientzialaria. Platonen ikaslea eta Alejandro Magnoren Irakaslea

- Diagnostikoa: Gizakiak gizartekoiak dira jatorriz, hau da, ez da artifiziala. Gizartea eta honekin ikasten dugun dena ondo bizi ahal izateko beharrezkoa dugula dio. Zergatik? Zoriontasuna lortzeko jaio baitgara, perfekzioa lortzeko, gu pertsona bezela garatzeko. Baina animaliek, jainkoek.. Ez daukate helburu hori, gizakiak soilik baitaukate arrazonamendua, eta arrazonamendu horri esker besteekin erlazionatu.  

- Konponbidea:
Gizakia bakarrik bizi behar da gizartean, beste guztiek (animaliek, jainkoek..) ezin dute parte hartu.

ROUSSEAU

- Nor da? Jean-Jacques Rousseau (1712-1778) idazle, konpositore eta filosofo suitzarra izan zen, baina frantzesa dela esan daiteke

- Diagnostikoa: Gizakia xaloa eta bakartia da. Gizakiaren habitateko bizi-baldintzak ikaragarri aldatu izanaren ondorioz bizi da gizakia gizartean, hortaz gizarteikotasuna artifiziala da. Rousseauren ustez gizakia ona da izatez. - Gizartekotasun naturalean: Bakartia eta ona, baina errukia du lagun hurkoarekiko / - Gizartekotasun artifizialean: Gaiztoa bilakatzen da, jabetza pribatuak eta berekoikeriak zalantzan jartzen duelako gizon-emakumean bakean bizitzea / - Hau da, gizakia berez ona da, baina bizitzan oztopoak gainditzeko eta gizartea gaizki antolatua dagoelako txarrak bihurtzen dira

- Konponbidea: Gizartea justua izatea. Helburua, denon ongi izatea. Herri xeearen, erregearen.. Denen ongia kontuan hartuko duen gizarte bat egitea.

HOBBES

- Nor da? XVI-XVII mendeetan bizi izan zen filosofo inglesa

- Diagnostikoa: Gizakia txarra zela uste zuen eta gizakiak bulkada natural bakarra zuela, bizirik irautea eta beharrak asetzea, bestengatik ezer arduratu gabe / Gizakia pobretasunean bizi da, baina ez pobretasun ekonomikoan, bizitzeko moduan baizik / Gizakia txarra da gizakiarentzat (Homo homini lupus)

- Konponbidea:

Pertsona guztiak euren artean hil ondoren bera hiltzeko arriskua dagoenez bakea eskatzen du eta pertsona bat jartzen du beste guztien gainetik dena seguruagoa izateko. Erregea da pertsona hau (absolutista), eta berak edukiko luke beste guztien segurtasuna.

7. Askotariko kulturen aurreko jarrera

Etnozentrismoa:


- Beste kulturak norberaren kulturaren arabera neurtzea da etnozentrismoa.
Etnozentrikoek, horrenbestez, norberaren kulturaren ezaugarrien arabera aztertzen eta interpretatzen dituzte beste kulturak.

- Etnozentriko batzuek xenofobia sentitzen dute (atzerrikoenganako gorrotoa); beste zenbaitek, arrazakeria; beste batzuek, chauvinismoa (abertzaletasun itsua); baina jarrerarik hedatuena aporofobia da (pobreenganako ezinikusia, gorrotoa eta gutxiespena).



Entradas relacionadas: