Gizakia Animalia Kulturala

Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,22 KB

GIZAKIA ANIMALIA KULTURALA:


KULTURA ETA NATURA:

Naturan parte diren izate guztiak haren pean daude.Biziraupena eta bizitza naturak ematen dituen aukeraz baliatuz eta zailtasunei aurre eginez gauzatzen dira.

Gizakiok ez gara besterik gabe naturan bizi. Aitzitik, berau batzuetan, ulertzen eta kontrolatzen saiatzen gara eta, maila batean, baita lortu ere. Bide horretan sortu izan ditugun eta sortzen jarraitzen ditugun elementu multzoari kultura deritzo. Zentzu honetan, kultura eta natura kontzeptu kontrajarriak dira.

Kultura: pentsatzeko, sinesteko, sentitzeko eta ekiteko modua da.

KULTURAREN EZAUGARRIAK (4):

1.-Partaidatua: Gizarteak ez dio aurre egiten bere errealitateari era isolatuan, komunitatean baizik. Enkulturazioa: Partaide berriek komunitatearen kultura amankomuna eskuratzeko prozesua.Zeinbat elementu kultural, gaienera, komunitatearen iraupena, ordena eta segurtasuna mantentzeari begira geratzen dira.

2.-Anitza: Komunitate bakoitza eragile desberdinen pean bizi da(geografikoak,historikoak,klimatikoak…)Ondorioa, kulturaniztasuna.

3.-Aldakorra: Enkulturazio prozesuak kulturaren transmisioa ahalbidetzen duen arren, komunitate guztien baldintzak, maila oso desberdinetan izanagatik ere, aldatzen doaz. Kultura, beraz, dinamikoa da.

4-Sinbolikoa: Errealitateari esplikazioa eta zentzua bilatzea berezkoa zaio gizakiari eta horretarako ezinbestekoa du sinboloak sortzea eta erabiltzea. Honela, bere munduan ulergarria egiten duen eta zentzua ematen dion unibertso sinbolikoa bat sortzen du.

KULTURA EKOIZTEKO ELEMENTUAK MATERIALA ETA MENTALA:

Kultura materiala: Kultura horren dinamikan sortzen eta garatzen joan diren objektuak eta tresnen multzoa da.( Adib.:”orrazia”, “boligrafo bat”,...)

Kultura mentala: Kulturatan, historian zehar, barneraturik geratzen joan diren ideien, balioen, sinesmenen eta arauen multzoa da. (Adib.: hizkuntza, ideologia politikoa,sinesmenak,...)

Entradas relacionadas: