Giza Ugaltze Aparatua: Anatomia, Gametoak eta Sorkuntza Prozesuak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Biología

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,32 KB

GIZONEZKOEN UGALTZE APARATUA

Gizonezkoen ugaltze-aparatua hainbat atalek osatzen dute:

  • Barrabilak: Gonadak dira, espermatozoideak sortzen dituzte. Eskroto deritzon azal-tolestura batean daude, eta gorputzean baino 2ºC baxuago dago, espermatozoideak sortzeko ezinbestekoa baita.
  • Zakila: Organo kopulatzailea da. Aurrealdean zabalagoa da, glande deritzona, eta prepuzioak estaltzen du.
  • Ugaltze-bideak: Espermatozoideek gorputzetik ateratzeko bidean erabiltzen dituzten hodiak dira: epididimoak, hodi deferenteak eta uretra.
  • Guruin erantsiak: Substantzia jariatzen dute ugaltze-aparatuaren barruan. Hauek dira: Semen-besikulak, prostata eta Cowper guruinak.

GIZONEZKOEN GAMETOA: ESPERMATOZOIDEA

Espermatozoideak zelula txikiak dira, 50-60 mikrometrokoak. Espezializatuak eta mugikortasun handikoak dira.

Espermatozoidearen Atalak

  • Burua: Nukleoak eta akrosomak osatzen dute. Entzima-substantziak ditu akrosoman, obuluaren inguruko geruza babesgarria zeharkatzeko.
  • Lepoa: Zentriolo bat du (flageloaren oinarria), baita mitokondrio ugari ere, mugitzeko beharrezko energia eskuratzeko.
  • Isatsa: Bultza egiten du eta flageloak eratzen du.

ESPERMATOGENESIA: Espermatozoidearen Sorkuntza

Espermatogenesia prozesua tubulu seminiferoetan gertatzen da, barrabiletan dauden tubuluetan.

  1. Ugaritze-fasea: Tubulu seminiferoen paretetan hozi-zelulak daude. Hozi-zelulak zatitu eta espermatogoniak sortzen dituzte.
  2. Hazkuntza-fasea: Espermatogoniak hazi eta espermatozito bihurtzen dira.
  3. Heltze-fasea: Espermatozitoak zatitu eta espermatidak sortzen dira.
  4. Bereizketa-fasea: Espermatidak formaz aldatzen dira eta espermatozoideen itxura hartzen dute.

Barrabiletan sortzen dira. Semena likido zurixka da, espermatozoideek eta guruin erantsietako jariakinek osatzen dutena.


EMAKUMEZKOEN UGALTZE APARATUA

Kanpoko Organo Genitalak (Bulba)

Baginako zuloak, ezpain handiek eta txikiek, eta klitorisak osatzen dute:

  • Ezpain handiak: Bi azal-tolestura iletsu dira.
  • Ezpain txikiak: Ezpain handien barruan dauden bi azal-tolestura dira.
  • Klitorisa: Organo zutikor txikia eta oso sentikorra da, nerbio-bukaera asko dituelako.

Barneko Organo Genitalak

Obulutegia eta ugaltze-bideak dira:

  • Obulutegiak: Obuluak sortzen dituzten bi guruin dira.
  • Falopioren tronpak: Inbutu formako bi hodi dira, obulutegia eta umetokia lotzen dituztenak. Fimbriak dituzte.
  • Bagina: Mukosa batez estalitako gihar-paretak dituen hodi bat da.
  • Umetokia: Udare alderantzikatu baten tamaina eta forma du. Izaki berria hartzen du barnean, haurdunaldi osoan.

Ugatzak (Bularrak)

Esnea osatzen dute haurra jaiotzen denean eta bi guruin dira.

EMAKUMEZKOEN GAMETOA: OBULUA

Obulua zelula esferikoa da, oso handia (1,5 mm), eta bere kabuz mugitu ezin dena.

Obuluaren Egitura

  • Estalkiak (Bilkinak): Obulutegietatik ateratzen denean, babestu egiten duten zelulak ditu inguruan: koroa erradiatua eta mintz peluzidoa.
  • Zitoplasma: Organuluak ditu barnean eta mintz plasmatikoak inguratzen du.
  • Nukleoa: Esferikoa da eta nukleolo handi bat du barnean.

OBULAZIOA: Obuluaren Sorkuntza

  1. Folikulu primarioa: Oso txikia eta heldu gabekoa da, eta obozito primarioa du barnean. Folikulua obulutegiko paretatik gertu dago.
  2. Folikulu heldua: Handia da eta obozito sekundarioa du barnean.
  3. Obulazioa: Folikulu heldua apurtu, obulua askatu eta obulutegitik ateratzen da.
  4. Gorputz luteoa: Obulua irten ondoren folikulu batetik eratzen da. Ernalketarik ez badago, gorputz luteoa degeneratu egiten da. Obulua ernaltzen bada, hazi egiten da, haurdunaldia kontrolatzeko hormonak sortuz.

Entradas relacionadas: