Giza Ugalketa: Gametoak, Garapena eta Antzutasuna
Enviado por Chuletator online y clasificado en Biología
Escrito el en
vasco con un tamaño de 2,26 KB
Giza Ugalketaren Prozesua eta Etapak
Gametoak eratzea: Giza gametoak obulua eta espermatozoidea dira. Gainerako giza zelulek duten kromosomen erdia dute, hau da, 23 kromosoma.
Ernaltzea: Gameto arren eta emearen arteko bat-egitea da. Bat-egite horrek zigotoa edo obozelula eratzen du.
Enbrioi-garapena eta Jaiotza
Enbrioi-garapena: Zigotoa eratzen denetik izaki berria sortzen den arte gertatzen diren prozesuen multzoa da. Giza espeziea bibiparoa da; enbrioi-garapena emakumeen barnean gertatzen da.
Jaiotza: Gorputzetik atera eta bizi-funtzioak bere kabuz egiten hasten den unea da.
Pubertaroko Aldaketak
Mutilen aldaketak:
- Muskulatura, zakila eta barrabilak garatzea.
- Ahotsa baxuagoa izatea.
- Pubisean, besapeetan eta gorputzean ilea agertzea.
- Lehenengo isurketak.
Nesken aldaketak:
- Bularrak garatzea.
- Aldaka zabaltzea.
- Pubisean eta besapeetan ilea agertzea.
- Lehenengo hilekoak.
Bi sexuak: Heldutasun psikologikoa lortzen da, eta identitatea zein nortasuna garatzen dira.
Ugalketa-zikloak
Obulutegi-zikloa:
- Folikulu-hazkuntzaren fasea.
- Obulazioa.
- Gorputz luteoa eratzeko fasea.
Umetoki-zikloa:
- Hilekoa.
- Ugaltze-fasea.
- Fase jariatzailea.
Antzutasuna eta Laguntza Bidezko Ugalketa
Antzutasuna: Seme-alabak izateko ezintasuna edo ernalezintasuna da.
Zergatiak:
- Emakumeengan: Obuluen gabezia, anomaliak umetokian edo Falopioren tronpak buxatuta egotea.
- Gizonengan: Espermatozoideen gabezia edo bide genitalen malformazioak.
Laguntza bidezko ugalketa motak:
- Intseminazio artifiziala: Semenetik espermatozoideak lortzen dira eta zuzenean umetokian jalkitzen dira.
- In vitro ernalketa eta enbrioi-transferentzia: Ernaltzea emakumearen gorputzetik kanpo egiten da, laborategiko plaka batean. Obuluak erauzten dira eta espermatozoideekin batzen dira plaka batean.