Giza izaeraren oinarriak: Alderdi biologiko eta psikologikoak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Psicología y Sociología
Escrito el en
vasco con un tamaño de 3,4 KB
Alderdi biologikoa: Gure espeziearen jatorria
Gure espeziearen jatorria hainbat teoriaren bidez azaldu da:
- Fixismoa: Izaki bizidunen ezaugarriak iraunkorrak eta finkoak direla, eta denboran zehar aldatzen ez direla defendatzen duen teoria.
- Lamarckismoa: Organoak funtzioaren arabera sortzen direla eta ondoren transmititu egiten direla dioen teoria. Lamarck ikerlariak espezieen arteko antzekotasunak ikusi zituen eta aldaketengatik izango zirela pentsatu zuen.
- Darwinismoa (eboluzionismoa): Eboluzio-prozesuaren azalpen zuzena lehen aldiz eman zuen teoria. Darwinek ondorengoen arteko aldakortasuna antzeman zuen. Gainera, espezieak ugalketari esker egokitzen zirela esaten zuen. Horrela, bere bigarren legea garatu zuen: hautespen naturala. Honen arabera, abantailak zituzten ondorengoak hobeto ugaltzen ziren, desabantailak zituztenak, aldiz, hil egiten ziren.
- Kreazionismoa (genesia): Jainkoak mundua gaur egun den bezalakoa sortu zuela eta, hortaz, eboluziorik ez dagoela dioen teoria.
Giza garapenaren prozesuak
Alderdi honetan bi prozesu bereizten dira:
- Hominizazioa: Gizaki bihurtzeko prozesu biologiko edota fisikoa.
- Humanizazioa: Gizaki bihurtzeko prozesu kulturala.
Alderdi psikologikoa: Jokaera eta prozesu mentalak
Giza jokaerak eta prozesu mentalak hartzen ditu kontuan. Hala ere, konduktismoak prozesu horiek ukatzen ditu. Jarrera horren arabera, zientifikoki ezagutu daitekeen bakarra gure jokaera da, eta teknika desberdinen bidez aldatu daiteke. Pertsonalitatea estimulu eta erantzunen produktu gisa ulertzen duen eskola psikologikoa da.
Konduktismoa eta baldintzapena
Skinner eta Pavlov konduktistak ziren. Pavlov-ek baldintzapen klasikoa erabili zuen: estimulu natural guztiek erantzun natural bat dute, baina estimulu horri beste estimulu neutro bat (baldintzatua) gehitzen bazaio, erantzun naturala baldintzatua izango da.
Hala ere, guztiek ez dugu berdin erantzuten estimulu guztiei. Hortik ondorioztatzen da kognitibismoa: estimulu eta erantzunaren artean prozesu mentalak daudela defendatzen duen eskola psikologikoa.
Bestalde, baldintzapen eragilea ere existitzen da. Honen arabera, jokaera bat zigor edo sari batekin aldatu daiteke. Saria diskriminatiboa izan behar da; hau da, noizbehinka eman behar da.
Prozesu mental nagusiak
- Oroimena: Gure pertsonalitatearen atal nagusia. Hiru mota daude:
- Sentsoriala (1’’ - 2’’): Jasotzen dugun informazioa oso handia denez, ezin dugu dena prozesatu.
- Epe motzekoa (15’’ - 20’’): Momentuan garrantzitsua dena.
- Epe luzekoa: Asko errepikatutako epe motzeko zerbait da, normalean sentimenduekin lotuta dagoena.
- Savant sindromea: Epe motzeko informazioa epe luzekora pasatzen da, baina beste atal batzuk kaltetzen ditu.
- Emozioa: Intentsitate handiko eta iraupen motzeko gogo-aldaketa.
- Sentimendua: Intentsitate baxuko eta iraupen luzeko gogo-aldaketa.
- Adimena: Arazoak identifikatu, aztertu eta konpontzeko ahalmena. Linguistikoa, espaziala edo soziala izan daiteke.