Giza Garapena, Adimena, Autonomia eta Mendekotasuna: Prozesuak eta Etapak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Psicología y Sociología

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,69 KB

Giza Garapenaren Oinarriak eta Etapak

Giza garapenean hainbat aldaketa ditugu: fisikoak, sozialak, emozionalak, sexualak eta moralak, ernaltzetik hilartera arte. Garapena prozesu indibiduala da, eta faktore hauek eragiten dute:

  • Faktore biologikoa: Herentzia.
  • Ingurunekoak: Aire garbia, ura, etab.
  • Kognitiboak: Faktore biologikoaren eta ingurunearen arteko harremana, ingurunera egokitzeko eta nortasuna eraikitzeko.

Bizitzako Etapak

  • Lehen haurtzaroa: Funtzio sentsorialak eta motorrak garatzen dira.
  • Bigarren haurtzaroa: Gaitasun sentsorialak eta motorrak perfektzionatzen dira.
  • Hirugarren haurtzaroa: Sozializazio prozesua indartzen da.
  • Nerabezaroa: Garapen fisiologikoa eta sexuala gertatzen da.
  • Gaztaroa: Indarra, energia eta sasoi fisikoa nabarmentzen dira.
  • Tarteko helduaroa: Hainbat krisi agertzen dira.
  • Zahartzaroa: Aldaketa fisiologikoak eta psikologikoak moteltzen dira.

Prozesu Kognitiboak eta Adimena

Adimena: Izaki bizidunek ingurunearen aldaketara egokitzeko eta elementu abstraktuak erabiltzeko duten ahalmena da.

Gardnerren Adimen Anizkoitzaren Teoria

Gardnerren arabera, hainbat adimen mota daude:

  • Linguistikoa
  • Logikoa
  • Espaziala
  • Zinetikoa
  • Musikala
  • Interpertsonala
  • Intrapertsonala
  • Naturala
  • Existentziala

Prozesu Emozionala eta Golemanen Teoria

Prozesu emozionala jaiotzetik hasten da, eta gure segurtasuna eta autoestimua osatzen dira. Gorputzaren eta gogoaren arteko eboluzio orekatua egiten da bizitza zikloan.

Daniel Golemanek dioenez, burmuinak alderdi arrazionala eta emozionala orekatu behar ditu ekintza guztietan:

  • Adimen intrapertsonala: Norberaren burua eredu errealista batean ulertzea.
  • Adimen interpertsonala: Gainerako pertsonak ulertzeko gaitasuna da.

Jokabidearen Eboluzioa eta Egokitzapena

Pertsona baten portaera ikustean, ingurunera egokitzeko gaitasuna adimenaren osagai garrantzitsu bat da.

  • 1. Ikuspegia: Jaiotzetik ingurunera egokitzeko jokabide elementalak dituzte.
  • 2. Premien ikuspegia: Behar biologiko, psikologiko eta sozialak asetzeko egokitzen da jokabidea.

Autonomia eta Mendekotasuna

Independentzia eta FNS: Pertsonak bere kabuz egin dezakeen gaitasuna da.

Autonomia: Legeak estimatzen du pertsonalek bere ekintzak eta nahi dutena egiteko kontrolatzeko duten gaitasuna.

Mendekotasuna: Europa Kontseiluaren arabera, laguntza behar izaten da autonomia fisiko, psikiko edo intelektuala ez dutelako. Mendekotasun legeak adina, gaixotasuna edo ezintasuna dutenei eguneroko ekintzak egiteko laguntza ematea arautzen du.

Autodeterminazioa eta Graduak

Autodeterminazioak bizitzaren erabakiak hartu ahal izatea dakar, eta horretarako baldintzak sustatu behar ditu gizarteak. Graduak hauek dira:

  1. 1. Gradua (moderatua): Laguntza mugatua.
  2. 2. Gradua (larria): Laguntza zabala.
  3. 3. Gradua (handia): Laguntza orokorra.

Autonomiaren Prebentzioa eta Oztopoak

Prebentzio Mailak

  • 1. Prebentzio orokorra: Etxean sor daitezkeen arriskuak saihestea.
  • 2. Mailako prebentzioa: Sintomak ikustean arreta goiztiarra ematea.
  • 3. Mailako prebentzioa: Autonomia galera duen pertsonari laguntza integrala ematea.

Oztopoak

Oztopo nagusiak hauek dira: hirigintzakoak, garraiokoak, eraikinetakoak, seinale eta komunikazio oztopoak, eta psikozosialak. Gizartea kontzientziatu behar da horien aurrean.

Bizitzikloaren Teoriak eta Garapen Kognitiboa

Teoria nagusiek diotenez, ingurunearekin harremanean bizi gara, eta prozesu fisiko, kognitibo, emozional eta konduktualen bidez gauzatzen da garapena. Piagetek aztertzen du pertsonek mundua ulertzeko zein modu duten.

Funtzio Kognitiboak

  • Oinarrizkoak: Memoria, arreta eta pertzepzioa.
  • Goi-mailakoak: Pentsamendua, arrazoimena eta arazoen konponketa.

Piageten Etapak

Garapen kognitiboak 4 etapa ditu:

  1. Etapa sentsiomotorea
  2. Eragiketa aurreko etapa
  3. Eragiketa konkretuak
  4. Eragiketa formalak

Entradas relacionadas: