Giza eboluzioa: Hominizazioa eta humanizazioa
Enviado por Chuletator online y clasificado en Matemáticas
Escrito el en
con un tamaño de 2,31 KB
Aldaketa anatomikoak
Bipedismoa (bi hanketan ibiltzea): Klimaren aldaketaren ondorioz, beste leku batzuetara joateko, ez zen nahikoa zuhaitzetatik mugitzea; beraz, bi hanketan ibiltzen hasi ziren.
Entzefalizazioa: Garunaren tamaina handitu egin zen konexio neurologikoekin batera. Lanabesak egitea eta bizitza konplexuagoa izatea izan ziren faktore garrantzitsuenetarikoak.
Eskua laburtzea: Zuhaitzetatik gero eta gutxiago ibiltzen zirenez, eskuak txikitu egin zitzaizkien.
Aldaketa fisiologikoak
Plastikotasun biologikoa: Gure gorputza ez dago funtzio jakinetarako espezializatua eta oso erraza da hari kalte egitea. Gizakiaren kasuan, biziraupena ez dago gorputzaren menpe, baizik eta hura erabiltzen ikasteko bereganatzen duen kulturaren menpe.
Ugalketa-berezitasunak: Gizakiak ez du araldirik espeziea ugaltzeko; urteko edozein garaian ugaldu daiteke. Gizakiok sexua erotizatu eta pertsonalizatu egiten dugu.
Aldaketa sozialak
Bizitza soziala areagotzea: Taldean aritu behar zuten ehizatzeko, lanabesak egiteko... Gainera, kideen arteko interakzioa areagotu egin zen informazioa eta ezagutzak partekatzean.
Hizkuntza: Ezinbestekoa zen komunikatzeko modu eraginkor bat izatea.
Humanizazioa
Apurka-apurka, gizakia ingurunearen presiotik askatuz joan zen eta erabat moldatzea lortu zuen. Bere egitura fisiologikoaren premiei erantzuteaz gain, mundu kulturala ere sortu zuen. Antropologoek humanizazioa edo gizatiartzea deritzote prozesu horri, gorputz antropomorfoa zuen hominido izatetik gizaki izatera eraman gintuen prozesuari.
Hominizazio eta humanizazio prozesuak gurutzatu egin ziren giza hizkuntza agertu zenean; kontzientzia hasi zen sortzen pixkanaka. Bi prozesuak desberdindu egiten ditugu, bereizita ulertu ahal izateko; dena den, hein batean aldi berean gertatu ziren eta elkarren mendekoak izan ziren. Humanizazioaren azken emaitza kultura izan zen.
Faktoreak
Hominizaziotik humanizaziora arteko prozesua kulturaren sorrerarekin amaitu zen. Faktore hauek eragin zuten kulturaren sorrera:
- Sua aurkitzea.
- Lanabesak egitea.
- Nekazaritzan eta abeltzaintzan aritzea.