Giza begia

Enviado por Chuletator online y clasificado en Física

Escrito el en vasco con un tamaño de 12,81 KB

7.  GIZA  BEGIA.  DESKRIBAPENA.  ESKEMA:  NOLA  ERATZEN  DIRENIRUDIAK

-Marrazkia (ahalik eta elementu gehien adieraztea). Garrantzitsuenak definitzea (kornea,

kristalinoa, erretina…)

-Irudien formazioa: eskema egitea (irudiaren ezaugarriak adieraztea: erreala edo birtuala, zuzena edo buruz beherakoa, handiagoa edo txikiagoa). Begiaren egokitzapena eta puntu hurbila.

BEGIAREN DESKRIBAPENA

Giza  begia dioptrio  esferiko  batez eta lente batez (kornea  eta  kristalinoa,  hurrenez hurren) eratutako sistema optikoa da. Sistema optiko honek objektuen irudi errealak eta alderantzikatuak sortzen ditu erretin

Begiaren itxura 2,5 cm inguruko diametroa duen esferarena da gutxi gorabehera, esklerotika deritzon mintzaz inguratua; hau gardena da aurrealdean eta kornea deitzen zaio

Argiaren sarrera begian iris deritzon diafragma batek erregulatzen du eta honek irekidura zirkular bat du, begi ninia  (pupila)  deritzona.  Irisaren  atzean   eta   berau ukitzen duela lente konbergente biganbil bat dago, kristalinoa, eta konbergentzia aldakorra dauka muskulu ziliarrei  esker.  Hauek  kristalinoaren  aurpegien kurbadura handiagotzea edo txikiagotzea eragiten dute.

Kornearen eta kristalinoaren artean likido bat dago humore urtsua deritzona. Kristalinoaren atzean, begi globoa betez, beste likido bat dago; humore beirakara. Bi humore hauen errefrakzio indizeak ia berdinak dira (n=1,34), kristalinoarena zerbait handiagoa izanik (n=1,437).

Argi izpiek, kornea, umore urtsua, kristalinoa eta umore beirakara zeharkatu eta erretinan erasotzen dute. Erretina begiaren barruko estalkia da eta bertan konoak eta bastoiak deritzen zelula hartzaileak daude, hauek argiarekiko sentikorrak direlarik. Zelula hauek nerbio optikoari konektaturik daude eta honek garunera bidaltzen ditu nerbio seinaleak.

Kono eta bastoien banaketa ez da uniformea erretina osoan zehar. Badago 0,25 mm-ko eskualde txiki bat, fobea deritzona, non bertan konoak bakarrik agertzen dira; hau da erretinaren zatirik sentikorrena. Objektu bati begiratzen diogunean, begiak objektuaren irudia eremu horretan eratzeko moduan enfokatuko du.

IRUDIEN ERAKETA

Begiak  lente  konbergente  bat  bezala  jokatzen  du  eta  objektuen  irudi  errealak  eta

alderantzikatuak sortzen ditu erretinan.

Objektuei dagokienez, ikusten dugun tamaina, erretinan eraturiko irudiaren tamainaren araberakoa da:
objektua zenbat eta hurbilago egon, orduan eta handiago izango da irudia; eta zenbat eta urrunago egon, irudia txikiagoa izango da.

BEGIAREN EGOKITZAPENA ETA PUNTU HURBILA

Distantzia   ezberdinetan   dauden   objektuak   enfokatzeko   kristalinoan   ematen   den distantzia fokalaren aldaketari deitzen zaio egokitzapena. Muskulu ziliarren eraginez gertatzen da.

Objektua begitik urrun dagoenean muskulu ziliarrak lasaitu  egiten  dira  eta  lentea  (kristalinoa)  mehetu egiten da. Kristalinoaren fokua erretinan kokatzen da eta irudia bertan sortzen da. Gure begia, normalean infinituan fokaturik dago

Objektua begira gerturatzen badugu eta kristalinoak ez badu bere distantzia fokala aldatzen irudia nahasia ikusten da ez baita erretinaren gainean enfokatzen, atzerago baizik

Objektu   hurbil   batean   fokatzeko,   gihar   zilarrak uzkurtu egiten dira, era horretan kristalinoaren forma aldaraziz,  esferikoagoa  bihurtuz,  eta  kurbadura erradioa  eta  distantzia  fokala  txikiagotuz.  Horrela irudia erretinaren gainean enfokaturik geratzen da

Baina  egokitzapenak  muga  bat  du:  objektua  begira  gerturatzen  badugu,  distantzia batetik aurrera ez dugu bere irudia garbi nabarituko. Begiak argi enfokatzen duen punturik hurbilenari puntu hurbila esaten zaio. Distantzia hau pertsona batzuetatik beste batzuetara eta adin ezberdinen arabera aldakorra izaten da. Gazte baten kasuan 25 cm-koa izaten da gutxi gora behera.

Bestalde, urruneko puntua, pertsona batek objektuak argi bereizten dituen distantzia maximoari deritzo. Begi normalaren kasuan infinituan dago puntu hori.


Entradas relacionadas: