Giza begia

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Física

Escrito el en vasco con un tamaño de 11,28 KB

Snellen legeak. Islapena argi-izpia da, errefrakzio-indize desberdineko bi ingurune banantzen dituen gainazalean talka egin ostean, ingurune berdinetik bueltatzea baina gainazala seharkatu gabe.
Errefrakzioa argi-uhinaren hedapen abiaduraren aldaketari deitzen zaio, ingurune batetik bestera igarotzen denean.Aldaketa horrek argi-izpiaren norabide aldaketa dauka ondorioz.
Islapen osoa da argi-izpia ezin dela errefrakzio-indize handiko ingurune batetik errefrakzioa-
Indize txikiagoko beste ingurune batera igaro, muga-angelua baino handiagoa denenan angelu erasotzailea.

Muga-angelua

90-ko errefrakzio angeluari dagokion angelu erasotzaileari deitzen zaio.

Higidura harmoniko sinplea bere oreka posiziotik batera eta bestera oszilatzen dabilen partikularen higidura periodikoari deitzen zaio. Hau da uhin harmoniko dimentsio bakar baten ekuazioa: Ecuacion Hauek dira uhin harmonikoen oinarrizko magnitudeak:

-Amplitudea(A)

Partikula baten eta beraren oreka posizioaren arteko distantzia maximoa, m-tan neurtzen da.

-Maiztasuna(f)

Segundo batean gertatutako oszilazio kopurua, Hz edo s-1-tan neurtzen da. (f= 1/T) 

-Periodoa(T)

Bi puntuen arteko higitzeko denbora minimoa, s-tan neurtzen da. (T=2π/ω) 

-Uhin-luzera(λ)

Fasean dauden bi puntuen arteko distantzia minimoa, m-tan neurtzen da. 

-Uhin kopurua(k

.2π m-ko distantziara dauden uhin-luzeren kopurua, m-1-tan neurtzen da. (k=2π/λ=w/v)

-Maiztasun angeluarra(w)

2π denboran egindako oszilazio osoen kopurua, rad/s-tan neurtzen da.

-Hasierako fasea(φ)

x=0 eta t=0 direnean.

-Hedapen abiadura(v)

Uhinaren abiadura, m/s-tan neurtzen da. (v=λ/T=w/k=λf)

-Bibrazio-abiadura(v)

Zer abiadurarekin bibratzen du uhinak, m/s-tan neurtzen da. Ecuacion 

-Azelerazioa(a)

Uhinak daukan azelerazioa, m/s2-tan neurtzen da. Ecuacion

Mikroskopioa


Funtsezko osagaiak: . -Platina:objektuari eusten dion gainazala da.Objektua porta baten gainean jartzen da eta objektu-estalkiaz estaltzen da, biak beiraz osatuta daude -Objektiboa:objektutik hurbilago kokatutako lente sistema. -Argi fokua eta kondentsagailua: Objetuaren gainean, fokutik etorritako argia kontzentratzen da kondentsagailuaren bidez.-Okularea:azken partean kokatutako lente sistema.

Funtzionamendua. Okularea eta objektiboa barnean dituena hurbildu eta urrundu egiten da objektua ondo ikusi arte. Okulareak irudia hartzen du ete beste bat sortzen du, irudi hau birtuala, alderantzikatua eta anpliatua da.

Giza-begia


Erretinan objektuen irudi errealak eta alderantzikatuak sortzen dituen sistema optikoa da, 2,5 cm inguruko erradioa dauka. Hiru geruzaz osatuta dago: -Esklerotikoa. Hau gardena da aurrealdean eta kornea deitzen zaio. -Koroidea. Bitartean dagoen kolore iluneko geruza, irisa disko antzeko bat da eta erdialdean irekidura aldakorreko zuloa dauka, begi-ninia izenekoa, honen bitartez argia sartzen da begira. -Erretina. Barruko geruza da non argiaren errezeptoreak daude eta ikus nerbioaren bidez garunera transmititzen dute informazioa.

Humore urtsuak eta humore beirakara kristalinoaren atzealdean eta aurrealdean daude. Irisaren atzeko partean kristalinoa dago, hau lente ganbilekoa da, gihar-ziliarren ondorioz kurbadura alda daiteke ikusmena egokitzeko gertu ala urrun dauden gauzak ikusteko. Korneatik argia begian sartzen da eta kristalinoak eretinan soortzen diren irudiak fokatzen du. Egokitzapenari esker begitik 25 cm-ra dauden objektuak ikus daitezke.

Lupa


Lente konbergentea da, objektua berez duena baino tamaina handiagoan ikustea ahalbidetzen duena. Tamaina txikiko objektu bat zehaztasunez ikusteko, begirantz hurbiltzen dugu, erretinan eratutako irudia handiagoa izateko. Izan ere, puntu hurbilaren existentziak mugatu egiten du objektua ondo ikusteko ahalmena. Luparen bidez objektua puntu hurbila baino hurbilago koka dezakegulako. Objektua ikusteko, lentearen atzealdeko aurpegitik hurbil jarri behar da. Luparen handipen-ahalmena honako bi angelu hauen arteko zatidura da: batetik, objektua lupaz ikustean dagokion angelu-bisuala, φ, eta bestetik, objektua puntu hurbilean jarriz luparik gabe ikustean dagokion angelu-bisuala, φ0.Ecuacion

Miopia daukan begia ondo fokatzen ditu objektu hurbilak eta ez urrun daudenak. Urruneko puntua distantzia finitura dauka.
Arazo hori sistema optikoa gehiegizko kobergentea delako gertatzen da. Irudiak ez dira erretinan eratzen, aurrean dagoen puntu batean baizik. Lente dibergenteak erabiltzen dira miopia zuzentzeko.

Hipermetropia daukan begia hurbileko puntua normala dena (25 cm inguru) baino urrunago dago. Kristalinoa ez da behar den bezain konbergentea horregatik, irudia erretinaren atzean eratzen da. Lente konbergenteak erabiltzen dira hipermetropia zuzentzeko.

Astigmatismoa


Kristalinoa edo kornea erabat esferikoak ez direnean akats hau agertzen da. Objektu puntualek ez dute irudi bakarra sortzen. Era egokian orientatutako leiar zilindrikoen bidez zuzentzen da akats hau.

Kolorea hautematutako sentsazio subjektiboa da, argi zuria ez den argi erradiazioak ikusten dugunean. Objektu bat kolorea dauka kolore horri dagokion erradiazioak islatzen dituelak eta gainerako koloreen erradiazioak xurgatzen dituenean. Kolorea hiru ezaugarri dauka: -Argitasuna: objektua argiztatzen duen argi kantitatearekin lotuta dago. -Tonua: haren bidez koloreak desberdintzen ditugu, argiaren uhin-luzerarekin lotuta dago. -Purutasuna: kolore bati gehitutako argi zuriaren kantitatearen araberakoa da.


Entradas relacionadas: