Giza Baliabideen Kudeaketa eta Kontratu Motak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Economía
Escrito el en
vasco con un tamaño de 3,19 KB
Giza baliabideen kudeaketa: helburuak eta eginkizunak
- Langileen antolamendua eta plangintza: Enpresako langileak antolatzea, lanpostuak deskribatu eta langile-premia berriak planifikatzea.
- Errekrutatzea eta hautatzea: Enpresako lanpostu bakoitzerako hautagaiak erakartzea eta hautaketa-proba batzuen bidez egokienak hautatzea.
- Harrera-planak: Langileak lanpostu edo eginkizun berrietara egokitzeko jarduerak.
- Prestakuntza: Langileen gaitasunak bere lanpostuaren ezaugarrietara egokitzeko planak.
- Ebaluazioa eta kontrola: Errendimendua egokia den edo helburuak betetzen diren kontrolatzea.
- Langileen administrazioa: Izapide eta prozesu administratibo guztiak betetzea (nominak).
- Laneko giroa eta gogobetzea: Langileen gogobetetze-maila ebaluatzea, hobetzeko alderdiak identifikatu eta hobetzea.
- Karrera eta sustapen profesionalerako planak: Langileak garatzeko edo enpresan gora egiteko planak prestatzea.
- Lan-harremanak: Enpresaren eta langileen arteko komunikazioa sustatzea. Negoziazio kolektiboa eta sindikatua.
- Laneko arriskuen prebentzioa: Lan-baldintzak eta hauei lotutako arriskuak aztertzea, langileen osasun fisiko eta mentala zaintzeko neurriak aplikatuz.
Kontratu motak
Kontratu mugagabeak (finkoak)
Aurreikusitako amaiera-datarik ez duten kontratuak dira. Kaleratzearen kasuan, kalte-ordain handiagoa dagokie (33 egun enpresan lan egin duten urte bakoitzeko). Lanaldi osokoak edo partzialekoak izan daitezke.
Aldizkako kontratu finkoak (fijo-discontinuo)
Urteko denboraldi jakin batzuetan egiten diren lanetarako dira (eski-estazioak, hotelak, etab.). Ez dute amaiera-datarik aurreikusten.
Aldi baterako kontratuak
Amaiera-data duten kontratuak dira, justifikatuta egon behar dutenak:
- Ordezkapen-kontratua: Bajan edo eszedentzian dauden langileak ordezkatzeko. Ez dago kalte-ordainik.
- Ekoizpenaren gorabeherengatiko kontratua: Eskaera edo produkzio gehiegiko sasoietarako (gehienez 6 hilabete). 12 soldata-eguneko kalte-ordaina jasotzeko eskubidea dago.
Prestakuntza-kontratuak
- Ikas-ekinezko prestakuntza-kontratua: 16 eta 30 urte bitartekoentzat, kualifikazioa lortzeko.
- Praktika profesionala eskuratzeko kontratua: Titulazioa duten baina esperientziarik ez dutenentzat (3 hilabetetik urtebetera).
Lantaldearen kudeaketa
Lantaldea helburu jakin bat lortzeko ahaleginak eta baliabideak antolatzen dituen langile multzoa da. Sinergia sortzen da, banaka lan egitea baino errendimendu handiagoa lortuz.
Abantailak
- Sormena eta hobetzeko gaitasuna handitzea.
- Parte-hartzea eta soziabilitatea sustatzea.
- Indibidualtasunaren garapena eta produktibitatea.
Desabantailak
- Taldeko kideen prestakuntza falta.
- Kritikak ez onartzea.
- Lan-abiaduraren arteko diferentziak.
- Bilera gehiegi eta langile gehiegi izatea.