Giza

Enviado por Chuletator online y clasificado en Geografía

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,79 KB

GIZARTE GATAZKAK. Gosetea: Berant erdi aroan lur ugari nekazaritzarako egokitu eta ekoizpen handia lortu baziren ere, berehala hautsi zen demografia oreka; XIV. mende hasieran oso eguraldi txarra egin zuen eta lurrak agortu egin ziren, uztak ere urritu zituen, ondorioz, salneurriak igo ziren; nekazarien artean eta hiriburuetan gosete handiak ziren. Izurrite-beltza: XIV. mendearen erdiarldean ekialdetik etorri ziren; 1347an italiatik europa guztira zabaldu zen, urte gutxian biztanleriaren herena galdu ehin zen; hurrengo hamarkadetan ere beste izurrite asko izan ziren. Gerrak: Ugariak ziren; frantzia eta ingalatarraren artean ehun urtekoa izan zen; gaztela eta aragoiren arteko liskarra izan zen; nafarroan gerra zibila izan zen; herri xehea galtzaile amaitu zuen. Ondorioak: Nekazari askok hirietara alde egin zuten; lurrak landu gabe gelditu ziren eta, ondorioz, krisia jauntxoei sortu zitzaien; jauntxoei behin eta berriz hiribildu eta erregeen aurka jo zuten bere errentei eusteko; krisiaren ondorioz salneurriak igo ziren; mediterraneoan turkiarrek merkataritza harremanak zaildu zituzrten; herritar xehe eta artisauen matxinada ugari iozan ziren. Euskal herrian: Ahaide nagusien arteko borrakak izan ziren; nekazariek jauntxo eta erregeen aurka altxa ziren eta zergak igo nahi izan zituzten.

GIZARTE ESTAMENTALA. Gizartea hiru estamentutan banatuta zegoen: elizgizonak (herriaren gerlariak ziren); gerlariak (erasoetatik eta erlijioaren etsaietatik babesten zuten); herri xehea (zainketa horren truke beste bi taldeak mantentzen zituzten. GIzarte estamentalaren oinarria funtzioa zen eta horren araberakoak ziren (ohorea eta aberastasuna); ekoizpen funtzioa bigarren mailakoa zen eta gizartearen iraupenerako berebiziko garrantzia zuen, nekazariak lurrari lotuta zeuden; semeak aitaren funtzioa eskuratu ohi zuen eta ez zuen funtzio hori aldatzeko aukerarik; funtzio bakoitza balio moral batzuekin lotzen zuten, balioak ere aitarengandik eskuratzen ziren (leialtasuna, elkartasuna, ausardia, adorea eta eskuzabaltasuna); behe mailakoak balio moral kaskarrekotzat hartu ziren (maltzurrak, nagiak eta doilorrak); berdintasunik ezak zenbait egoera juridiko edo politiko zekartzan; goi mailako jendeak hainbat eskubide zituen, funtzio garrantzi eta balio moralak (ohorezkoak, politikoak eta ekonomikoak); pribilegiozko egoera horietatik at zeudenek ez zuten inolako eskubiderik, eta betebehar ugari zituzten (nagusien menpeko ziren eta ez zuten askatasunik); XIV. mendean desberdintasun horiek areagotu egin ziren.

Entradas relacionadas: