Gipuzkoako Zerga Sistema eta Kontzertu Ekonomikoa
Enviado por Chuletator online y clasificado en Francés
Escrito el en
vasco con un tamaño de 2,64 KB
Gipuzkoako eskumenak zerga arloan eta mugak
Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Batzar Nagusiek eskumen oso zabalak dituzte zergen arloan, bai arauak ezartzeari dagokionez, baita zergak kudeatzeari dagokionez ere. Kontzertu Ekonomikoaren arabera, Arabak, Bizkaiak eta Gipuzkoak beren zerga-sistema propioa ezarri, mantendu eta arautu dezakete dagokien lurraldeen barruan.
Euskal erakundeek beren arauak ezar ditzakete zuzeneko zergak guztiz kudeatzeko, baina eskumen oso mugatua dagokie zeharkako zergetan.
Nola bermatzen da beste erkidegoekiko solidaritatea?
Kupoaren ordainketaren bidez, Lurraldearteko Konpentsazio Fondoa finantzatzen da.
Kontzertu Ekonomikoaren kudeaketa-organoak
Espainiako Gobernua eta Euskal Autonomia Erkidegoa elkarren artean koordinatzeko diseinatutako organoak:
- Itunaren Batzorde Mistoa.
- Arauak Koordinatzeko eta Ebaluatzeko Batzordea.
Euskal Autonomia Erkidegoaren barne-organoak:
- Finantza Publikoen Euskal Kontseilua.
- Euskadiko Zergak Koordinatzeko Organoa.
Espainiako Gobernuari ordaindu beharreko Kupoa
Kupoa da Euskal Autonomia Erkidegoak Espainiako Gobernuari ordaintzen dion diru-kopurua, EAEren lurraldean ematen dituen zerbitzuen truke.
Eusko Jaurlaritzak egin beharreko ekarpenak
Foru aldundiek ekarpenen bitartez finantzatzen dute Eusko Jaurlaritza. Foru aldundiek Eusko Jaurlaritzari egin beharreko ekarpena, Jaurlaritzak kudeatzen dituen gastuen arabera kalkulatzen da. Hori horrela, Espainiako Gobernuari ordaindu beharreko Kupoa ordaindu ondoren, geratzen den diruaren %70 bideratzen da ekarpenetara.
Udalak finantzatzeko Foru Fondoa
Estatuari ordaindu beharreko Kupoa eta Eusko Jaurlaritzari egin beharreko ekarpenak kendu ondoren, geratzen den diruaren %55 Gipuzkoako udalen artean banatzen da Udalak Finantzatzeko Foru Fondoaren bidez. Fondo hau Gipuzkoako 88 udalerrien artean banatzen da, eta banaketa hori udalerri bakoitzeko biztanle-kopuruaren arabera kalkulatzen da batik bat.
Zer dira zerga itunduak?
Zerga gehienak itunduak izaten dira. Adibidez:
- Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga (PFEZ).
- Sozietateen gaineko Zerga.
- Balio Erantsiaren gaineko Zerga (BEZ).
- Zerga bereziak.
Zer da Kupoa?
Espainiako Gobernuari Kupoaren bidez konpentsatzen zaio Euskal Autonomia Erkidegoan ematen dituen zerbitzuen kostua, eta Kupo horretan beste kopuru bat ordaintzen da Lurraldearteko Konpentsazio Fondoa finantzatzeko.