Giltzadura eta muskulu sistemak: egitura, funtzioa eta patologiak

Deporte y Educación FísicaActualizado el 4,59 KB

Resumen

Dokumentu honek giza giltzaduren sailkapena, diartrosi baten egitura eta belaunaren osagaiak azaltzen ditu. Gainera, giltzaduren eta muskuluen ohiko patologiak, muskuluen funtzioak, uzkurdura motak eta muskulu nagusien kokapena laburbiltzen ditu. Eskema labur eta argiak dira, azterketarako egokiak.

Puntos clave

  • Giltzaduren hiru maila: sinartrosiak (mugimendurik gabe), anfiartrosiak (mugimendu laburrak) eta diartrosiak (mugimendu zabalak).
  • Diartrosi baten osagaiak: kartilago artikularra, barrunbe artikularra, kapsula artikularra, mintz sinobiala eta likido sinobiala.
  • Muskuluen funtzioak: mugimendua sortzea, tonu muskularra mantentzea eta beroa sortzea.
  • Agonista (muskulu nagusia), sinergista (laguntzailea) eta antagonista (kontrakoa) bereizten dira mugimenduan.
  • Uzkurdura isotonikoak mugimendua sortzen du, isometrikoak ez; artrosia eta artritisa giltzaduren gaixotasun ohikoenak dira.

Ponte a prueba

Giltzadura Sistema

Giltzadura Mailak

  • Sinartrosiak: Ez dute mugimendurik baimentzen. Adibidez, garezurreko suturak.
  • Anfiartrosiak: Mugimendu laburrak baimentzen dituzte. Adibidez, ornoen artekoak.
  • Diartrosiak: Mugimendu zabalak transmititzen dituzte. Adibidez, ukondoa, belauna.

Diartrosi Eredu Baten Egitura

  1. Hezur 1
  2. Periostioa
  3. Odol hodia
  4. Kartilago artikularra
  5. Barrunbe artikularra
  6. Kapsula artikularra
  7. Kartilago artikularra
  8. Mintz sinobiala
  9. Hezur 2
  10. Likido sinobiala

Belaunaren Egitura Aurretik Ikusita

  1. Barneko atzeko lotailu gurutzatua
  2. Barneko aurreko lotailu gurutzatua
  3. Meniskoa: Laterala (peronea), Mediala (tibia)
  4. Tibia
  5. Peronea
  6. Femurra

Giltzaduren Patologiak

  • Artrosia: Giltzaduren endekapen kronikoa (mina, mugikortasuna galtzen da). Lanbide eta kiroletan asko errepikatzen diren mugimenduek eraginda.
  • Artritisa: Gaixotasun akutua da, giltzaduraren hantura (inflamazioa). Traumek edo infekzioek eraginda.
  • Artritis Erreumatoidea (Hezueria, Gota): Azido urikoaren maila altuegia du. Dieta guztiz desegokia. Mugikortasuna galdu egiten da eta mina eragiten du.
  • Bihurdurak eta Lokadurak: Bihurdura, lokadurak, azpilokadurak.

Muskulu Sistema

Muskuluen Funtzioak

  • Mugimenduaren elementu aktiboak: Uzkurtzean hezurrak tiratu egiten dira, gorputza mugituz.
  • Tonu Muskularra eustea: Atalen kokapena eusten laguntzen dute. Muskulua beti apur bat uzkurtuta dago, mugitzeko prest. Tonu muskularra ez badago, pertsona erori egiten da.
  • Beroa sortzea: Muskuluak uzkurtzean sortzen dugu beroa, lana burutzean.

Mugimenduan Parte Hartzen Duten Muskuluak

  • Mugimenduaren muskulu nagusia (Agonista): Lan gehiena egiten duena da. Adibidez, besoaren agonista bizeps brakiala da.
  • Agonistari laguntzen diona (Sinergista): Kasu honetan, brakiala da.
  • Agonistaren kontrako mugimendua burutzen duena (Antagonista): Trizeps brakiala.

Muskuluen Sailkapena

Mugimenduaren arabera:

Flexoreak, Luzatzaileak, Abduktoreak, Aduktoreak, Errotadoreak, Supinadoreak, Pronatzaileak...

Zonaldearen arabera:

Abdominalak, Lunbarrak, Dortsalak, Bularraldekoak...

Formaren arabera:

Trapezioa, Deltoidesa, Borobilak, Fusiformeak.

  • Buru 1 / 2 buru (Bizeps) / 3 buru (Trizeps) / 4 buru (Kuadrizeps)

Muskuluen Uzkurdura Motak

  • Espasmoak: Estimulu baten aurrean bat-bateko uzkurdura bortitza.
  • Tetanikoak: Bat-bateko uzkurdura bortitzak (30 espasmo segunduko baino gehiago badira).
  • Uzkurdura Isotonikoa: Mugimendua sortzen da, muskuluaren luzera laburtzen da.
  • Uzkurdura Isometrikoa: Muskuluaren luzera berdin mantentzen da, baina tentsioa aldatzen zaio. Ez du mugimendurik sortzen.

Muskuluaren Patologiak

  • Atrofia Muskularra: Masa muskularra galtzen da, ez erabiltzeagatik (oheraturik egoteagatik adibidez), edo goseagatik ere bai.
  • Karranpak (Kalanbreak): Uzkurdura mingarriak, nekeagatik edo kaltzio faltagatik.
  • Distrofia Muskularra: Gaixotasun talde bat da (atrofia honen barruan sartzen da). Masa muskularraren endekapen progresiboa. Gaixotasun genetikoak dira, masa muskularra osatzeko proteina gure gorputzak ez du ekoizten.
  • Fibromialgia: Giharreko zuntzen mina (min muskularra).

Giza Muskulatura Aurretik Ikusita

  1. Esternokleidomastoideoa
  2. Trapezioa
  3. Bularraldeko nagusia
  4. Abdominal zuzena
  5. Saihetsetako abdominalak
  6. Psoas-iliakoa
  7. Kuadrizeps taldea
  8. Tibia
  9. Peronealak
  10. Soleoa
  11. Gastroknemioa
  12. Sartorius
  13. Brakiala
  14. Bizeps brakiala
  15. Deltoidesa
  16. Fazialak edo aurpegikoak

Giza Muskulatura Atzetik Ikusita

  1. Trapezioa
  2. Zeharkako abdominala
  3. Gluteo nagusia
  4. Aduktore nagusia
  5. Soleoa
  6. Peronealak
  7. Gastroknemioa
  8. Iskiotibialak edo iskiotibialen taldea
  9. Dortsalak
  10. Trizeps brakiala
  11. Deltoidesa
  12. Esternokleidomastoideoa

Descargar

PDF Word HTML

Preguntas frecuentes

Zein dira giltzaduren hiru mailak?

Sinartrosiak ez dute mugimendurik baimentzen, anfiartrosiek mugimendu laburrak baimentzen dituzte eta diartrosiek mugimendu zabalak. Adibidez, garezurreko suturak sinartrosiak dira.

Zein da artrosiaren eta artritisaren arteko ezberdintasuna?

Artrosia giltzaduren endekapen kronikoa da, errepikatutako mugimenduek eragina. Artritisa, berriz, giltzaduraren hantura akutua da, traumek edo infekzioek eragina.

Zer da agonista, sinergista eta antagonista?

Agonista mugimenduaren muskulu nagusia da, sinergista agonistari laguntzen diona eta antagonista agonistaren kontrako mugimendua burutzen duena. Besoaren kasuan, agonista bizeps brakiala da eta antagonista trizeps brakiala.

Ponte a prueba

Tarjetas de repaso

Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.

Test

1. Zein giltzadura motak ez du mugimendurik baimentzen?
2. Zein da diartrosi baten osagaia?
3. Zein muskulu da besoaren agonista?
4. Zer gertatzen da uzkurdura isometrikoan?
5. Zein gaixotasun genetikoa da masa muskularraren endekapen progresiboa eragiten duena?
6. Zein da artritis erreumatoidearen (gota) kausa nagusia testuaren arabera?

Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.