Giltzadura eta Muskulu Sistemak: Egitura, Funtzioa eta Patologiak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Deporte y Educación Física
Escrito el en
vasco con un tamaño de 4,59 KB
Giltzadura Sistema
Giltzadura Mailak
- Sinartrosiak: Ez dute mugimendurik baimentzen. Adibidez, garezurreko suturak.
- Anfiartrosiak: Mugimendu laburrak baimentzen dituzte. Adibidez, ornoen artekoak.
- Diartrosiak: Mugimendu zabalak transmititzen dituzte. Adibidez, ukondoa, belauna.
Diartrosi Eredu Baten Egitura
- Hezur 1
- Periostioa
- Odol hodia
- Kartilago artikularra
- Barrunbe artikularra
- Kapsula artikularra
- Kartilago artikularra
- Mintz sinobiala
- Hezur 2
- Likido sinobiala
Belaunaren Egitura Aurretik Ikusita
- Barneko atzeko lotailu gurutzatua
- Barneko aurreko lotailu gurutzatua
- Meniskoa: Laterala (peronea), Mediala (tibia)
- Tibia
- Peronea
- Femurra
Giltzaduren Patologiak
- Artrosia: Giltzaduren endekapen kronikoa (mina, mugikortasuna galtzen da). Lanbide eta kiroletan asko errepikatzen diren mugimenduek eraginda.
- Artritisa: Gaixotasun akutua da, giltzaduraren hantura (inflamazioa). Traumek edo infekzioek eraginda.
- Artritis Erreumatoidea (Hezueria, Gota): Azido urikoaren maila altuegia du. Dieta guztiz desegokia. Mugikortasuna galdu egiten da eta mina eragiten du.
- Bihurdurak eta Lokadurak: Bihurdura, lokadurak, azpilokadurak.
Muskulu Sistema
Muskuluen Funtzioak
- Mugimenduaren elementu aktiboak: Uzkurtzean hezurrak tiratu egiten dira, gorputza mugituz.
- Tonu Muskularra eustea: Atalen kokapena eusten laguntzen dute. Muskulua beti apur bat uzkurtuta dago, mugitzeko prest. Tonu muskularra ez badago, pertsona erori egiten da.
- Beroa sortzea: Muskuluak uzkurtzean sortzen dugu beroa, lana burutzean.
Mugimenduan Parte Hartzen Duten Muskuluak
- Mugimenduaren muskulu nagusia (Agonista): Lan gehiena egiten duena da. Adibidez, besoaren agonista bizeps brakiala da.
- Agonistari laguntzen diona (Sinergista): Kasu honetan, brakiala da.
- Agonistaren kontrako mugimendua burutzen duena (Antagonista): Trizeps brakiala.
Muskuluen Sailkapena
Mugimenduaren arabera:
Flexoreak, Luzatzaileak, Abduktoreak, Aduktoreak, Errotadoreak, Supinadoreak, Pronatzaileak...
Zonaldearen arabera:
Abdominalak, Lunbarrak, Dortsalak, Bularraldekoak...
Formaren arabera:
Trapezioa, Deltoidesa, Borobilak, Fusiformeak.
- Buru 1 / 2 buru (Bizeps) / 3 buru (Trizeps) / 4 buru (Kuadrizeps)
Muskuluen Uzkurdura Motak
- Espasmoak: Estimulu baten aurrean bat-bateko uzkurdura bortitza.
- Tetanikoak: Bat-bateko uzkurdura bortitzak (30 espasmo segunduko baino gehiago badira).
- Uzkurdura Isotonikoa: Mugimendua sortzen da, muskuluaren luzera laburtzen da.
- Uzkurdura Isometrikoa: Muskuluaren luzera berdin mantentzen da, baina tentsioa aldatzen zaio. Ez du mugimendurik sortzen.
Muskuluaren Patologiak
- Atrofia Muskularra: Masa muskularra galtzen da, ez erabiltzeagatik (oheraturik egoteagatik adibidez), edo goseagatik ere bai.
- Karranpak (Kalanbreak): Uzkurdura mingarriak, nekeagatik edo kaltzio faltagatik.
- Distrofia Muskularra: Gaixotasun talde bat da (atrofia honen barruan sartzen da). Masa muskularraren endekapen progresiboa. Gaixotasun genetikoak dira, masa muskularra osatzeko proteina gure gorputzak ez du ekoizten.
- Fibromialgia: Giharreko zuntzen mina (min muskularra).
Giza Muskulatura Aurretik Ikusita
- Esternokleidomastoideoa
- Trapezioa
- Bularraldeko nagusia
- Abdominal zuzena
- Saihetsetako abdominalak
- Psoas-iliakoa
- Kuadrizeps taldea
- Tibia
- Peronealak
- Soleoa
- Gastroknemioa
- Sartorius
- Brakiala
- Bizeps brakiala
- Deltoidesa
- Fazialak edo aurpegikoak
Giza Muskulatura Atzetik Ikusita
- Trapezioa
- Zeharkako abdominala
- Gluteo nagusia
- Aduktore nagusia
- Soleoa
- Peronealak
- Gastroknemioa
- Iskiotibialak edo iskiotibialen taldea
- Dortsalak
- Trizeps brakiala
- Deltoidesa
- Esternokleidomastoideoa