Giltzadura motak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Biología

Escrito el en vasco con un tamaño de 7,47 KB

ESKELETO-GIHAR BATEN ETA HAREN BILKINEN ANTOLAMENDUA

Eskeleto-giharrak gihar-ehun ildaskatuz eratuta daude. Eskeleto-gihar bakoitza organo aske bat da, eta gihar-zuntzezko bala edo faszikuluen elkarketek osatzen dute. Faszikulu bakoitzaren barruan, paraleloak dira zuntzak.

Gihar bakoitza osatzen dute ehun konjuntibozko bilkinek muturretan bat egiten dute, eta tendoi bihurtzen dira. 


LOKOMOZIO-APARATUAREN FUNTZIONAMENDUA

Eskeleto-giharrek hezurretan indarra eginda sortzen dira giza gorputzaren mugimendu eta jarrerak. 

Gihar bat uzkurtzen denean, loditu egiten da, bi muturretako tendoien arteko distantzia laburtzen da, giharrak lotura duen hezurretik tira egiten du, giltzadura biratu egiten du. Erlaxatzen denean, luzatu egiten da, hezurretik tira egiteari uzten dio eta hiharra lehe jarrerara itzultzen da.

Noranzko berean lan egiten badute, agonistak dira. Konrakoan lan egiten badute, antagonistak dira. 


GIHAR MOTAK


Orbikularrak

Biribilean daude faszikuluak zulo edo irekigune baten inguruan. Adibidez, betazaletako gihar orbikularrak.

Fusiformeak

Ardatz formakoak dira: zalabalean erdialdean eta estuak muturretan. Tendoi bat baino gehiago dagoenean bizeps, trizeps edo koadrizeps. Adibidez, mutur batean bi tendoi dituen gihar fusiforme bat da.

Triangelu formakoak

Triangelu itxurakoak dira eta zabalak. Adibidez, bularreko gihar handia.

Entradas relacionadas: