Giltzadura motak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Biología

Escrito el en vasco con un tamaño de 11,56 KB

MUGIEZINTASUNA


MUGIESINTASUN-SINDROMEA:


mugimendu-funtzioak hondatzeagatik  eguneko jarduerak egiteko gaitasuna murriztea edo galtzea. Ezaugarriak: Ariketarekiko tolerantzia murriztea, giharren ahultasun etengabea, Automatismoen eta gorputz-jarreren erreflexuen galera.


FAKTOREAK


ZAHARTZEA: Hezur-masaren eta gihar-masaren galera, eta ibileraren eta jarreraren asaldura


ZENBAIT PATOLOGIAK: Hezur eta giharreko gaixotasunak, bihotz-eta arnas gaixotasunak, gaixotasun neurologikoak, psikologikoak, ahultasun orokorra…

INGURUMENA: Laguntza teknikoen falta: makilak…


ALDERDI PSIKOSOZIALAK: bakardadea, beldurra…


GAIXOTASUN BATEN ONDORENGO SUSPERRALDIAN OHEAN EGON BEHARRA


MUGIEZINTASUN-MOTAK


ARINA: Autonomia mantentzen du eta gai da jarduera normalak egiteko. Laguntza makanikoa erabili dezake


MODERATUA: Jarduerak zailtasunez egiten ditu. Autonomia murriztuta da. Laguntza mekanikoa eta pertsonen laguntza behar ditu, baina ez guztiz.

GUZTIKOA EDO LARRIA: Oheratua. Ohetik besaulkira eta besaulkirik ohera soilik mugiten da. Erabateko laguntza behar du, mekanikoa eta pertsonena.

OHEAN MUGITU EZINIK EGOTEAK DAKARTZAN ZENBAIT ONDORIO


ARAZO ORGANIKOAK: Indarra galdu, kontrakturak, arnasketa-arazoak, presio-ultzerak…


ARAZO PSIKOLOGIKOAK: depresioak, erortzeko beldurra…


ARAZO SOZIALAK: Isolamendu soziala, instituzionalizazioa


MUGIKORTASUNAZ ARDURATZEN DIREN ORGANISMOKO SISTEMAK


Aparatu lokomotorea da, mugikortasunaz eta inguruarekiko harremanaz arduratzen dena.

APARATU OSTEOMUSKULARRA: mugimendua burutzea, gorputzaren sostengua eta barne organoen babesa

NERBIO-SISTEMA: Zelula guztien funtzionamendua kontrolatu eta aparatu osteomuskularrak burutuko dituen mugimenduak agindu.

APARATU OSTEOMUSKULARRA: HEZUR- ETA GIHAR- SISTEMA


Gorputza eusteko lanean eta mugimenduan parte hartzen du. FUNTZIOAK: 


EUSTEA: Organismoaren ehunak eta organo bigunak lotzen dituen egitura gogorra da


BABESA: Barrunbeetan dauden organoak babesten ditu


MUGIMENDUA EMATEA: Hezurrek eta artikulazioek palanka egiten dute bertatra lotzen diren giharrak uzkurtzen direnenan.

HEMATOPOESIA: Hezur-muinak odol-zelulak ekoizten ditu

GORDAILUA: Hezurretan gatz mineral biltzen dira


HEZURRAK


Gogorrak dira eta zutik eusteaz arduratzen dira. 205 daude. Giharren euskarri dira. Gorputzari sostengua ematen dion egitura zurruna. Barne-organo babesteko balio dute. Gatz-mineralak eta kolagenoa dira osagai garrantzitsuak.

HEZUR MOTAK:


ITXURAREN ARABERA:


LUZEAK: Zabalera, lodiera eta  luzeera. Femurra, humeroa eta tibia


MOTZAK: Kubo-forma. Eskuetako karpoetan eta oinetako tarsoetan


LAUAK: Meheak dira eta itxura okerra dute. Buruezurra, eskapula eta sahietsak bereiziki


IRREGULARRAK: aurreko taldeetan ezin direnak sartu


ANTOLAKETAREN ARABERA


ESKELETO AXIALA:


Buruko, enborrekoak eta bularraldeko hezurrak osatzen dute.


BURUKO HEZURRAK: Burezurrak eta aurpegikoak.

BUREZURREKOAK: Ezin dira mugitu, loturik daude. Zortzi dira


AURPEGIKOAK: Hamalau dira


ENBORREKO HEZURRAK: Bizkarrezurrarenak, esternoia eta sahietsak.
51 dira.

  • BIZKARREZURRA: Burezurraren eta gihar lotura izan, sahietsak finkatu, eta orno-muina babestu. 33 Hezur: 7 zerbikal, 12 dortsal, 5 lunbar, 5 sakro, eta 4 koxsis.

  • SAHIETSAK: 12 dira albo bakoitzean. Lehenengo 7 bikoteak bularezurrarekin lotzen dira (egiazko sahietshezurrak) hurrengo 3 bikoteak kartilago baten bidez lotzen dira (sahietsezur aizunak) hurrengo 2 laburrak dira eta ez daude lotuta (sahietsezur lokak). Bular-kaiola eratzen dute. Birikak eta bihotza babesten ditu. 

ESTERNOIA EDO BULAREZURRA: Saihetsak eta klabikula lotzen dira. Xifoide apendizea dauka


ESKELETO APRENDIKULARRA


SORBALDA-GERRIKOA: Goiko gorputz-adarrak eskeleto axialarekin lotzen ditu


GOIKO GORPUTZ-ADARRAK: Goitik behera, humeroa, erradioa, kubitua eta eskukoak (karpoa, metakarpoak eta hatzetako falangeak) (proximala, erdikoa eta distala). Karpoan esfenoidea dago eta guztira 8 dira.

PELBISA EDO SABEL GERRIA: Bi koxalak

BEHEKO GORPUTZ-ADARRAK: Goitik behera, femurra, errotula, tibia, peronea eta oinetakoak (tarsoa, metatartsoak eta behatzetako falangeag). Tarsoan kalkaneoa (Orpoaren hezur gogorra) eta astrafaloa daude, guztira 7 dira.

ARTIKULAZIOAK


Hezur edo segmentuen arteko lotuneak. Hiru mota daude, mugitzeko duten gaitasunaren arabera:

SINARTROSIA: Mugikortasunik ez duten giltzadutrak. Hezur lauen artean agertzen da


ANFIARTROSIA: Mugimendu gutxi duen giltzadura. Ehun kartilaginosoz lotzen dira eta mugitzeko ahalmen mugatu hori ematen die.

DIARTROSIA EDO SINOBIALA: Higidura handia dute. Zuntzezko ehun konektiboz osatutako lotailuz eta inguratzen dituen artikulazio-kapsula baten bidez lotzen dira.

Kartilago batez babestuta daude. Kapsula sinobial baten barruan kokatzen da, eta kapsula likido sinobialez beteta dago. Artikulazioetan lotailuak eta tendoiak daude.


LOTAILUAK: zuntz konektibo multzoa. Hezurrak lotzen dituzte, eta artikulazioari egonkortasuna ematen diote:


TENDOIAK: zuntzezko kordoi zuria, muskulua eta hezurra lotzen dituena.


GIHARRA


GIHARRA: organo uzkurkorra, zuntzez osatuta eta mugimendua sortzeko balio du. Energia mekaniko bihurtzeko erantzukizuna du.

Bi gihar-mota daude:


ILDASKATUA:


  • ESKELETO-MUSKULUA:Hezurrei atxikitzen zaien muskulua, gorputz-mugimenduetan, hizketan eta arnasketan parte hartzen duena.

BIHOTZEKO MUSKULUA: Bihotzean aurkitzen den muskulu ildaskatua


MUSKULU LISOA: Zelula fusiforme ez-ildaskatuz eratutako muskulua, errai-paretetan eta odol-hodietan


Entradas relacionadas: