GF

Enviado por Chuletator online y clasificado en Geografía

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,76 KB

Nekazaritza intentsiboa:
landutako nekazaritza-
Unitateko ahalilk eta produktu gehien lortu nahi dituen nekazaritza mota. Urtean barrena bi uzta edo gehiago bilduko dituzte modu horretan lanean ari direnek. Merkatura bideratuta dago.

Nekazartiza estentsiboa: eremu handietan egiten den nekazaritza mota. Labore bakar bat lantzen du eta hektareako produkzio txikia du.

Abeltzaintza intentsiboa: Ganadua haztearekin, elikatzearekin eta zaintzearekin zerikusia duen lana. Ganadua elikatzeko sistemen arabera, abeltzaitza intentsiboan, eremu txikiak erabiltzen dira. Batzuetan nekazaritzarekin lotuta egoten da eta beste batzuetan industriarekin (txerriak, oilaskoak…)

Abeltzaintza estentsiboa: Ganadua haztearekin, elikatzearekin eta zaintzearekin zerikusia duen lana. Ganadua elikatzeko sistemen arabera, abeltzaintza estentsiboan, ganaduari jaten emateko lur zabalak erabiltzen dira.

Nekazaritza-ustiapena: Enpresa baten edo nekazariaren beraren esku dagoen nekazaritza produkzioa. Diru sarrera guztiak baserritik ez datozkionean, denbora mugatuko nekazaritzaz jardungo du. Bi modutan sailka daiteke: 1)tamainaren arabera eta 2)ustiapenaren forma juridikoaren arabera: jabetza, maiztertza edo partekaritza.

Erabilitako Nekazaritza Azalera (ENA): Landutako lurrek eta erabilera iraunkorreko belardiek osatutako azalera. Landutako lurren artean belardiak, lugorriak, baratzak eta basogintzari dedikaturiko lurrak kontutan hartzen dira.

Nekazaritza Politika Bateratua (NPB): Europar Batasunak, Europako nekazaritza-sektorea kanpoko lehiaren aurrean babesteko, sektorearen ekoizkortasuna areagotzeko, nekazaritzaren bizi-maila hobetzeko, merkatuak egonkortzeko eta kontsumitzaileei nekazaritzako gaiak arrazoizko prezioetan ziurtatzeko ezarri zuen politika.

Akuikultura: Ingurune fisiko kontrolatuetan uretako landare eta animali espezieak hezteko teknika. Helburua espezie horiek beren ingurune naturaletan izan ohi dituzten antzeko baldintzetan haztea da.

Entradas relacionadas: